Liburu Azokaren 46. edizioa gaur, ekainaren 2an, zabaldu da eta hilaren 12ra arte zabalik egongo da Areatzako pasealekuan. Aurten bete dira ehun urte Blas de Otero jaio zela. Hori dela eta, Bilboko poeta gogoan, Azokan hainbat ekitaldi egingo dira; horietako bat "Ehun urte Blas de Oterorekin (1916-2016)" erakusketa izango da. Azokak iraun bitartean, Areatzan izango da ikusgai.
Azokak hil ondorengo Zilarrezko Luma eman zion atzo Blas de Oterori berari. Sabina de la Cruz haren alargunak hartu zuen saria. Peridis marrazkigileari beste Zilarrezko Luma eman zioten.