Aurtengo Liburu Azokak Blas de Otero omenduko du, bere jaiotzaren mendeurrenean. Berari eskaini dio "Ehun urte Blas de Oterorekin (1916-2016)" erakusketa. Azokak iraun bitartean, Areatzan izango da ikusgai. Bestalde, atzo eman zioten Bilboko poetari hil ondorengo Zilarrezko Luma. Sabina de la Cruz poetaren alargunak hartu zuen. Peridis marrazkigileak ere jaso zuen Zilarrezko Luma saria.
Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ohi bezala, Euskal Herriko eta nazioarteko idazle esanguratsuak Azokan izango dira.