Ipuina Ana Artazcoz Hezkuntza arloko profesionalak egin du, Elena Lasheras Osasun eremuko profesionalaren laguntzarekin. Asun Egurzak egin ditu ilustrazioak. Ipuina euskaraz eman ahal izateko, egileek Euskaltzaindiarengana jo zuten laguntza eske eta egitasmoak zuen interesa ikusita, Akademiak laguntza ematea onartu zuen.
"Merezi du" egitasmoaren xedea erresilientzia haurren eta gazteen artean lantzea eta garatzea da, zailtasunak zailtasun, lagundu eta modu positiboan erreakzionatzeko aukera emanen dien hezkuntza eredu baten barruan. Hala bada, Lutxi ospitalean ipuinean ageri diren pertsonaiek biziari aurre nola egin jakiteko eredu izan nahi dute. Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.