Euskarazko EGUNA egunkariaren 80. urtemuga aitzakiatzat hartuta, Bilboko Udalak, Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindiak, Euskal PEN/Basque PEN Klubak eta Deia egunkariak euskarazko prentsaren nondik norakoak aztertu eta eztabaidatzeko jardunaldi bat antolatu dute, otsailaren 10erako (ostirala).
Parte hartzeko: 94 4158155 telefonora deitu edo korreo elektroniko honetara idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Jorge Luis Tejedor ikerlariak 'Sestaoko toponimia' liburua agertu du jendaurrean, bertan Sestao herri zahar berriaren bilakaera historikoaren ezagutzarako ekarpen preziatua egiten duela.
Sestaoko Udalaren eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin plazaratu da 'Izenak' bildumako liburu berria.
"Liburu honek urre gorria balio du, Sestaoren historia txiki baina inportante bat dagoelako hor, toponimiaren eskutik ezagutu daitekeena", esan du Adolfo Arejita euskaltzainak, gaur egin den prentsaurrekoan.
Hori bera azpimarratu nahi izan du egileak ere. "Bost-sei urteko lanaren emaitza da liburu hau, ia-ia sei mende hartzen ditu eta nabarmendu nahi dut toponimia eta historiaren artean dagoen erlazio estua; honela, liburuan herri arruntaren bizimodua islatzen da, inguru eta naturarekiko izenak agertzen baitira barra-barra", aitortu du Jorge Luis Tejedorrek.
Jorge Luis Tejedor ikerlariak Sestao herri zahar berriaren bilakaera historikoaren ezagutzarako ekarpen preziatua egiten du lan zorrotz eta mamitsu honetan.
Bihar aurkeztuko da liburua, 11:00etatik aurrera, Sestaoko Udal Liburutegian.
Egileak udalerriko toponimoak (auzoak, ibaiak, lekuak, elizak, etxeak, baserriak, moilak eta abar) aurkezten dizkigu lan interesgarri honetan. Erregistro bakoitzaren azterketak testuinguru historikoa eta metalinguistikoa gorpuzten ditu eta, horrenbestez, ezagumen bide anitz libratzen ditu, nahi beste proiekzio ahalbidetuz.
Gainera, herriaren bilakaera historikoaren ezagutzarako oso ekarpen preziatua egiten du, etimologia zientziaren eremutik ikusita. Ezin ahaztu baita, onomastika lana den aldetik, herrialde honetako izen propioen katalogoa izatearen balioa bera, bai filologikoa, bai historikoa.
EIZIEko bazkideentzat antolatu dira saio hauek, eta urtarrilaren 24an eta 25ean egingo dira, Donostian eta Bilbon. 17:00etan hasi eta 19:00etara arte luzatuko dira.
Egitasmoan 52 lagunek parte hartuko dute.
Helburua? Euskaltzaindiaren Hiztegi berriaren bertsio digitala ondo erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskaintzea.
Hiztegiaren arduradun eta koordinatzaile diren Andoni Sagarna eta Miriam Urkia arituko dira zeregin horretan.
Bere laugarren agintaldia hasi berri, Andres Urrutia euskaltzainburuak orain arte egindakoak errepasatu eta etorkizuneko erronkak seinalatzen ditu elkarrizketa zabal eta mamitsu honetan. Besteak beste, euskara estandarraren etorkizunari buruz hitz egin du: "Batua berriz asmatu baino, egokitu eta aitzina eraman behar da, premia berriak batuaren bidez adierazi ahal izateko”.
Autokritika ere egin du euskaltzainburuak, aitortuz badagoela zer hobetu eta zertaz arduratu: "Onartu beharra dago oraindik arazoak ditugula egiten ditugun egitasmoak edo hartzen ditugun erabakiak behar den bezalaxe gizarteratzeko".
“Euskalkietatik batua aberasteko katea berriz asmatu behar da. Baldin eta batua bizia nahi badugu”.
“Euskaltzaindia beharrezkoa izango da bere zereginak betetzen dituen neurrian, gizartearen premiei euskara eta euskal kulturaren alorrean erantzuten dien neurrian”.
“Kritikatzen gaituztela? Bizirik gaudelako seinale”.
“Euskaltzaindiak iraganean, orainean eta etorkizunean jarri behar du begia, halabeharrez, baina esfortzu berezia egiten ari gara teknologia berriak ezarri, zerbitzua eman eta gure lana gizarteratzeko".
“Euskaltzaindia ez da erakunde hertsia. Nekez aurkituko duzu Akademia hau baino erakunde zabal eta gardenagorik: gure aktak eta urteko egintza guztiak edonoren eskura daude, gure webgunean zein sare sozialetan eskegita”.