Xabier Kintana: "Euskaltzaindiak begi onez ikusten ditu euskararen alde egiten diren ekimen guztiak"
Mertxe Mujika AEK-ko zuzendariaren eta Asier Amondo Korrika 20ko koordinatzailearen bisita jaso du, gaur, Euskaltzaindiak.
Akademiak hasiera hasieratik egin du bat AEKren egitasmoarekin, eta 2017an ere izango du bere Kilometroa.
"Aurrekoa ahalduntzearen Korrika izan bazen, datorren urtekoa partekatzearena izango da", esan du Asier Amondok.
'Zirkorrika' kanta aurkeztu zuten abenduaren 14an, Iruñean, eta urtarrilaren 25ean agertuko dute Korrika Kulturalaren egutegia.
(Erramun Osa, Mertxe Mujika, Xabier Kintana eta Asier Amondo, gaur, Akademiaren Bilboko egoitzan)
Luis Villasante ikergunean egin den jardunaldian hizkuntzen historia soziala lantzeko nazioarte mailan berritzailea den metodologia aurkeztu eta aplikatu da; bestetik, azken 250 urtean Donostiako bilakaera soziolinguistikoa zein izan den ere azaldu da.
Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, “pozgarria” izan da Akademiarentzat DSS2016EU egitasmoarekin batera lan egitea, “hain urte markatuan”. “Mugarri bat jarri dugu proiektu honekin, etorkizunean bestelako ikerketa batzuetan erabiltzeko baliagarria izango baita”, gaineratu du.
Xabi Paya (Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria): “Honelako jardunaldietan 'ospatu' hitza erabiltzea ez zait gustatzen, baina ospatzeko modukoa da aurten Euskaltzaindiko ikertzaileek lortu dutena: Euskararen Historia Soziala (EHS) proiektuak sortutako oinarri teoriko-metodologiko berritzaileak iraganera begira jarri gaitu, etorkizuna hobeto irudika dezagun”.
Azkenik, Antonio Campos Kutxa Fundazioko ordezkariak adierazi du honelako proiektuak ezinbestekoak direla “euskararen geroa bermatzeko”.
gaur, Luis Villasante Ikergunean)
Aurelia Arkotxaren iritzi-artikulua. Irakasle eta euskaltzainak Ipar Euskal Herrian urtarrilean sortuko den Elkargo berrian Euskaltzaindiak izanen duen lekuaz gogoetatzen du. Bere aburuz, "Euskal Herri osoaren logika segituz, Euskaltzaindiak izendaturik agertu beharko bailuke laster sortuko den HELEPen administrazio-testuetan, eta haren konpetentziak definituak agertu beharko lirateke".
2016ko uztailaren 11ko gutun baten bidez, Caroline Phillips andereak Euskaltzaindiak Garapen Kontseiluko geroaz bere ikusmoldea jakinaraz dezala galdatzen zuen, gero, hurbilean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako probintziei buruzko epemugak ikusiz, 'Euskal Herri Aglomerazio Elkargoa' deituko den lurralde kolektibitate berriko kuadroan.
Euskaltzaindia ez da Garapen Kontseiluko Biltzar Nagusiko kide, Jean-Baptiste Coyos euskaltzaina pertsona kalifikatuen Kolegian kide gisa ari delarik bakarrik. Testuinguru honetan, engoitik eztabaidan argikiago parte hartuko duela deliberatu du Euskaltzaindiak, bere ikusmoldeak eta proposamenak jakinarazteko. Beraz, hemen elebitan agertzen dugun idazki hau etorkizunean dugun konfiantza arrazoituan oinarritzen da.
Dokumentu honek Jean-Claude Iriart Euskal kultura sustengatzen duen herriarteko sindikataren lehendakariari 2016ko maiatzean igorri genion gutunaren edukiaren zati bat berriz hartzen du, baina euskararen lekuari eta garapenari buruzko hausnarketa proposatzen du ere, Aglomerazio Elkargo berria eta Garapen Kontseiluko bilakaera kontuan hartuz.
Andoni Sagarnak, Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH) egitasmoaren zuzendariak, eta Miriam Urkiak, Hiztegi Batuko lantaldeko arduradunak, Baionan azaldu dituzte Hiztegi berriaren onurak eta erabilpenak.
"Hiztegi honek definizioak, azalpenak eta adibide ugari ematen ditu; eta gramatika ikasteko ere aproposa izan daiteke", esan du Miriam Urkiak.
"Euskaltzaindiaren Hiztegian hitz bat sartzeko, erabilia eta hedatua behar du izan”, aitortu du Sagarnak.
Yves Ugalde Baionako auzapezordeak ere parte hartu du mintegian.