Iñaki Beobide kulturgile eta euskaltzain urgazlea zendu da
- Euskal kulturaren sustatzaile porrokatua izan zen zumaiarra. Besteak beste, Jarrai antzerki taldearen, Herri Gogoa diskoetxearen eta EiTBren bultzatzailea izan zen Iñaki Beobide. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1965eko irailaren 24an eta lan ugari egin zuen Akademian, batez ere Alfabetatze batzordean.
- Igande gauean hil zen, 89 urte zituela. Hilbeila Errenteriako Zentolengo beilatokian izango da, gaur, 11:30ak arte.
- Hona hemen, 2004an Jakin aldizkarian Patxi Sarriegik egin zion elkarrizketa mamitsua.
(Argazkia: Gerediaga Elkartea - Durangoko Azoka)
Idatzi iruzkina