- Pasa den ostiralean, R.M. Literatura lehiaketako sariak banatu ziren Euskaltzaindiaren egoitzan. Guztira 412 lan aurkeztu dira aldi honetan, eta epaimahaikideek nabarmendu dute lan horietan barne-korapiloak eta gai sozialak jorratu direla nagusiki (jazarpena, gerra, maitasuna, adiskidetasuna, identitatea, etxegabeak…).
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Alatz Nazabal —narrazioan— eta María Aguirre —poesian— gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Maddi Lakasta izan da irabazlea narrazioan eta Araitz Martinez poesian.
Iruzkin berria idatzi
- Sei hilean behin egiten duen bezala, hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak. Oraingoan, 603 forma berri jaso dira eta 2359 berrikusi, horien artean 1057 adiera berri. Azkenik, 3630 adibide berri ere jaso dira. Guztira 53 142 forma jasotzen ditu orain hiztegiak, 72 035 adiera eta 122 209 adibide.
- Azken eguneratzean gehitu diren forma berri batzuk: hendekasilabo, kultismo, berotze global, grabitazio(-)indar, planoerdi, trinomio, autobus elektriko, ohmmetro, elektrobalbula, errematxagailu, kode etiko, euskañol, bixi-bixi, horrelakorik, aztarna digital…
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiko zuzendaria): «Irakasmunduari lotutako atala bukatu dugu. Garrantzi handikoa da maila horietako hitzak aztertzea, baina ez hori bakarrik: ikasleek horien definizioak eta erabileran lagunduko duten adibideak eskura izatea ezinbestekoa da hiztegia baliagarri izango bazaie».
- Azken aldaketak HEMEN

- 2025eko azaroaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Irene Arrarats. Larunbatean, ekainak 20 dituela, hizkuntzalari hernaniarrak sarrera-hitzaldia irakurriko du Hernaniko Udalaren osoko bilkuren aretoan, 11:30etik aurrera. Ekitaldi berean, Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Iker sailburu eta Gipuzkoako ordezkariak emango dio erantzuna Arraratsi.
- Mintzaldiaren lehenbiziko partean, kazetaritzako hizkeraz jardungo du Arraratsek; bigarren partean, berriz, hizkuntzaren manipulazio ideologikoaz eta propagandaz arituko da.
- EITBren egoitzak hartu du Euskorporaren lehen mintegi garrantzitsua, hain zuzen, Euskorpora Summit 2026: Europako testuingurutik tokiko eraginera jardunaldia, eta bertan izan dira Euskaltzaindiaren ordezkariak, hain zuzen, Miriam Urkia Akademiaren Iker sailburua eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
- Mahai-inguru batean parte hartu dute, Jon Telletxea EITBko Data, AA eta Berrikuntza zuzendariarekin, Iñaki Gorostidi Logikalineko zuzendari nagusiarekin eta Mikel Echebarria Laboral Kutxako AA eta eraldaketa digitalaren arduradunarekin batera. Solasaldian, Adimen Artifizialak euskarari nola eragiten dion aztertu zuten adituek, etorkizuneko erronkak irudikatu zituztela, azaletik bada ere.
- Gogoratu behar da Euskorpora agentzia 2025ean eman zela ezagutzera; orduko hartan, euskara merkatu digitalean indartzeko eta bermatzeko «herri-aliantza estrategiko» bezala aurkeztu zuten sustatzaileek egitasmoa. Gaur gaurkoz, Vicomtech enpresa da Euskorporaren buru, eta Euskaltzaindiari dagokio agentziaren buruordetza.
- Guztira 412 lan aurkeztu dira aldi honetan, eta epaimahaikideek nabarmendu dute lan horietan barne-korapiloak eta gai sozialak jorratu direla nagusiki (jazarpena, gerra, maitasuna, adiskidetasuna, identitatea, etxegabeak…).
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Alatz Nazabal —narrazioan— eta María Aguirre —poesian— gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Maddi Lakasta izan da irabazlea narrazioan eta Araitz Martinez poesian.
- Aurten ere, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea, eta sari berezia jaso du horregatik.
- 2026ko Udako Ikastaroen hasiera-ekitaldia (irudiak)
- Euskaltzaindiak hartu du UEUren 2026ko Udako Ikastaroen hasiera-ekitaldia
- Euskorpora Summit jardunaldian izango dira Miriam Urkia eta Andres Urrutia
- UEUren Udako Ikastaroetako hasiera-ekitaldian Andres Urrutiak euskararen itzal akademikoari buruz jardungo du
















