
- Filologo nafarrak 75 urte bete zituen uztailaren 3an, eta, hartara, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala. Horrela, ordezkoa aukeratzeko epea ireki da, eta Salabururen hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira, hots, irailean eta urrian.
- Pello Salaburu Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da eta Euskal Filologian doktorea. Erretiroa hartuta dago Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izatetik. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1983ko apirilaren 28an, eta oso 1984ko martxoaren 30ean.
Irakurri gehiago: Pello Salaburu euskaltzain osoa emeritu bilakatu da Iruzkin berria idatzi

- Gaur, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan egin den osoko bilkuran aurkeztu da hautagaiaren izena. Horrela, irailaren 25eko osoko bilkuran jakingo da Mikel Zalbide euskaltzain emerituaren lekua Jon Sarasuak hartuko duen ala ez.
- Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak lau urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Gasteizen. Bakartxo Tejeria legebiltzarburuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute akordioa.
- Akordio berriarekin, Eusko Legebiltzarrak sortutako euskarazko edukiak Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC) aberasteko erabiliko ditu Euskaltzaindiak. Honela, Akademiak material hau guztia erabiliko du Euskararen Erreferentzia Corpusaren barruan indexatzeko, analisi estatistikoa egiteko eta tratamendu lexikografikoa egiteko.
- Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeen arteko urteroko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur. Bi hamarkada baino gehiago daramatzate erakundeok elkarrekin lanean, hain zuzen, Bilboko hirian euskararen erabilera normalizatu eta hedatzeko ahaleginean.
- Hitzarmenari esker, besteak beste, Euskaltzaindiak Lautan hiru antzerki-jaialdiaren 8. edizioa antolatu du aurten, ohi legez, Zazpikaleetako eragileekin batera.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): «Aurten, Juan Mari Aburtori eskerrak ematea da legezkoa, modu berezian, gainera, berak Euskaltzaindiarekiko erakutsi duen atxikipenagatik eta hitzarmen honi eman dion bultzadagatik».

- Atzo, Euskaltzaindiaren webgunea hackeatu zuten, bigarrenez. Akademiaren Informatika zerbitzuak berehala lehengoratu zuen dena, eta jada webgune guztia dago erabilgarri: zerbitzu guztiak berrezarrita daude.
- Norbert Tauer ohorezko euskaltzainaren dokumentu-bilduma ikusgai Euskaltzaindiaren webgunean
- Mintzolak beste ikerketa-egitasmo bat saritu du: ‘Unibertsitateko irakasleen ahozko jardunaren inplikazio pedagogikoak euskararen erabileran’
- «Zero tolerantzia» edo «tolerantzia zero»?
- Irene Arraratsen sarrera-hitzaldia (irudiak eta zina)
















