Ikastaroa Gasteizen: 'Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak'
- Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak? Hori dena argitzen laguntzeko, Euskaltzaindiak ikastaroa antolatu du irailaren 17rako, Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Hain zuzen, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenekoa. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du, Akademiaren Arabako ordezkaritzan (Gaztelako atea, 54 / Gasteiz).
- Izen-ematea HEMEN
- 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta urtarrilean plazaratu ziren lehen emaitzak.
Idatzi iruzkina