
- Lautan Hiruren zortzigarren aldian beste horrenbeste ikuskizun programatuko dira Bilboko Zazpikaleetan, bost espaziotan emango direnak, hain zuzen, BIRAn, Cafe Bar Bilbaon, 7Katu gaztetxean, Kalderapekon eta Euskaltzaindiaren egoitzan. Egitaraua eta bestelako jakingarriak urtarrilaren 28an egingo den prentsaurrekoan argituko dira.
- Jakina denez, aurtengo Lautan Hirun emango den ikuskizunetako bat Gehibat konpainiaren Zaku berekoak da, antzezlan horrek irabazi baitu 2025eko Lautan Hiru laguntza, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki-ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zutena.
Irakurri gehiago: 2026ko Lautan Hiru otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango da Iruzkin berria idatzi

- Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu Buletinak, eta modu elektronikoan argitaratzen da. Honako hauek dira argitaratzen diren Euskaltzaindiaren bizitza akademikoaren atalak: ekitaldi nagusiak (sarrera-hitzaldiak, biltzarrak, jardunaldiak, hilberri-txostenak,...), batzar-agiriak, arauak, adierazpenak, irizpenak eta txostenak, eta urteko osoko kronika akademiko laburra.
- Oiartzungo Arritxulo aterpetxean izan da 2025eko Ahots Baten Sormen Egonaldia, abenduaren 26tik 30era. Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez antolatzen du egonaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta helburu nagusia da gazteen sormena sustatzea eta euren arteko harremanak sortzea, diziplina desberdinekin esperimentatzen duten heinean.
- 2015az geroztik antolatzen da Ahots Baten, eta ahozko sorkuntzan diharduten 15-22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

- Halaber, 2.248.294 saio ireki dira webgunean eta 9.331.815 orrialde bisitatu dituzte erabiltzaileek.
- Azken urteotako joerari eutsiz, Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da baliabiderik kontsultatuena (3,3 milioi bistaratze). Bestetik, Euskal Onomastikaren Datutegiak (EODA) 995.000 bistaratze izan ditu, Orotariko Euskal Hiztegiak (OEH) 634.000 eta bilatzaile orokorrak 623.000.
- Batez beste, erabiltzaileek webgunean ematen duten denbora 3 minutu eta 50 segundokoa izan da.
- Euskaltzaindiarentzat urte bizia eta emankorra izan da 2025a: hamaika osoko bilkura, hiru ageriko bilkura eta XXII. Barne Jardunaldiak egin ditu Akademiak. Euskaltzain oso berri bat izendatu da (Irene Arrarats itzultzailea) eta Jon Casenave hizkuntzalari eta euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia irakurri du Heletan (Nafarroa Beherea).
- Fermin Ixurko Astitz euskaltzain urgazle nafarrak 100 urte bete ditu
- «Urtezahar» eta «Gabon zahar», sinonimo egokiak
- Neskame eta morroien inguruko testuak eta hizkuntzari zein euskal kultura tradizionalari buruzkoak Noeren ontzian
- Patxi Ondarra euskaltzainaren funts onomastikoa digitalizatu du Euskaltzaindiak, eta erabiltzaileen eskura jarri
















