Ipar Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera aztertzeko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak
- 2024an euskara bidegurutzean dago Ipar Euskal Herrian. Memento garrantzitsu honetan, biziberritzea gauzatzeko edo etengabeko ahultze prozesua jarraitzeko, euskararen alde egiten dena eta ez dena erabakigarriak izanen dira.
- Testuinguru konplexu eta aldakor honetan, jardunaldi honek euskararen gaur egungo egoera eta bilakaera azaltzea eta ikertzea du helburu, parametro denak kontuan hartuz (ezagutza, erabilera, transmisioa, bilakaera demolinguistikoa...), ondoren diagnostiko partekatu bat osatzeko.
- Ekainaren 21ean izango da jardunaldia, Baionako Herriko Etxean. Egitaraua HEMEN
- Izen-ematea hemen: +33 559 253056 / baiona@euskaltzaindia.eus
Idatzi iruzkina