
- Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak haren hirian, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Euskaltzaindiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean prestatu du egitaraua, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBK Fundazioaren babesa duela.
- Ekainean eginiko jardunaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenarekin abiatu zen egitaraua, eta datorren astean izango du jarraipena, hain zuzen, Bilboko Guggenheim Museoan Euskeria abesbatzak emango duen emanaldi bereziarekin. Bea Asurmendi musikariarekin eta Idoia Jauregi kazetariarekin batera arituko dira Euskeriako kideak, 20:00etatik aurrera.
- Oharra: sarrerak eskuragai Guggenheim Museoaren Adiskideentzat, museoaren webgunearen bitartez.
Irakurri gehiago: 'Euskeria' koralaren kontzertua Gabriel Arestiren omenez Iruzkin berria idatzi
- Irailekoak poesia-jaialdiak hirugarren aldia bete du aurten, arrakasta osoz. Honela, Lekeitiok (Bizkaia) hartu du hiru egunez, irailaren 26an, 27an eta 28an.
- Hona hemen parte hartu duten sortzaile guztien izenak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren eta Edurne Azkarate antzerkilariak (Formol Laborategia); Hedoi Etxarte, Castillo Suarez, Itxaro Borda, Txomin Hegi, Gotzon Barandiaran, Ane Labaka, Leire Vargas, Iker Aranberri, Rakel Pardo, Edu Zelaieta, Luzien Etxezaharreta, Eider Beobide, Miren Agur Meabe, Chus Pato, Miriam Reyes eta Danele Sarriugarte idazleak; Unai Egia, Toki, Esther Gabiola, Peru Galbete eta Xabi Ramirez musikariak; Xabat Galletebeitia bertsolaria.

- Urtero bezala, Ondareari buruzko 2025eko Europako Jardunaldiek gure ondareaz gozatzeko aukera eskaintzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak hartuz. Hohen harira, Euskaltzaindiak bi berbaldi antolatu ditu bere egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo, Bizkaia). Hitzaldi biak euskaraz emango dira eta sarrera doan izango da (izen-ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 944158155).
- Gure paisaia tradizionala baserriz josita agertzen zaigu sarritan, baina badira gizakiak egindako bestelako eraikuntza batzuk: mugarriak, oroitarriak, gurutzeak, galtzadak, ezpondak, bartak, indak, langak, hesolak, paldoak, bortak… Euskaltzaindiaren egoitzan emango diren hitzaldietan eraikuntza eta espazio horiek guztiak aztertuko dira.
- Irailekoak poesia-jaialdiaren azken jardunaldian, Chus Pato eta Miriam Reyes poeta galiziarrak elkarrizketatu zituen Danele Sarriugartek, Rekreatiba aretoa jendez lepo zegoela. Elkarrizketa bizia eta umoretsua izan zen, eta bertaratu ziren zaleek galegoz gaur egun egiten den poesiaren lagin bat ezagutzeko aukera izan zuten.
- Ondoren, Sonora ikuskizun poetikoa eman zuten: Chus Patoren izen bereko poemarioan oinarrituta dago emanaldia (Espainiako Poesia Sari Nazionala jaso zuen lan horrekin).
- Irailekoak egitasmoarekin, Euskaltzaindiak euskal poeten lana gizarteratu nahi du, baina, halaber, beste bazter batzuetako poeten lana ere erakutsi nahi da.
- Lekeitioko Udalak eta Euskaltzaindiak gorazarre xume bezain hunkigarria egin zioten atzo Eusebio Erkiaga idazle eta euskaltzainari, hain zuzen, plaka bat jarriz lekeitiar idazlearen jaiotetxean (Eliz Atean). Ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak gogoratu zituen Erkiagak 36ko gerra aurretik eta ostean eginiko lan, esfortzu eta harremanak eta aipatu zuen oraindik gutxi ezagutzen den sortzaile aparta izan zela Erkiaga. Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea ere bertan izan zen, eta, berarekin batera, Erkiagaren senideak. Ekitaldiaren amaieran, Xabat Galletebeitiak hiru bertso bota zituen, Erkiagak utzitako legatua azpimarratu zuela bertsoz bertso.
- Aberriaren gaiak poesian izan duen lekua aztertu du Hedoi Etxartek ‘Irailekoak’ poesia-jaialdian
- Unai Hualdek Euskaltzaindiari eskatu dio euskararen sustapenean eta garapenean laguntzen jarrai dezala
- Euskara Ibiltaria erakusketa interaktiboa Berriobeitin izanen da urriaren 21era arte
- Pirinioetako Hizkuntzak erakusketa berritua Agoitzen izanen da, urriaren 4ra arte
















