Arriaga antzokia, Bilbo eta New Yorken arteko zubi
- Bilbo Zaharra euskaltegiak XVII. Klasikoen Irakurraldi jarraitua antolatu du aurten. Ohi legez, Bilboko Arriaga antzokian izan da ekitaldia, eta oraingoan Kirmen Uribe ondarroarraren Bilbao-New York-Bilbao eleberria irakurri dute berrehundik gora lagunek. Tartean, Euskaltzaindiaren ordezkariak izan dira: Andres Urrutia euskaltzainburua, Adolfo Arejita idazkaria eta Erramun Osa idazkariordea.
- Bilbo Zaharra euskaltegiak eleberri arrakastatsuari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak ere antolatu ditu urtean zehar; Euskaltzaindiaren egoitzan egin dira denak.
Idatzi iruzkina