Suhuskunen (Nafarroa Beherea) jaio zen Baxok, 1928ko abenduaren 26an. Filosofian doktorea (Laval Unibertsitatea), Euskal Kultur Erakundearen buru izatetik erretiroa hartuta zegoen. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an, eta ohorezko 2010eko urtarrilaren 29an. Euskaltzaindian batzorde hauetan egin zuen lan: Jagon saila (1995-1999) eta Sustapena (1999-2021).
Zenbait idazlan: Euskaraz bizi [zuz.] (1984-1990); Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian [elkarlanean] (2010); Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian [elkarlanean] (2011).