- Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren zortzigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an), eta, guztira, 8 ikuskizun eskainiko dira. EHAZErekin batera antolatutako Ikusle Klubari ere eutsiko zaio.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero bezala, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean konpainia, BIRA Kulturgunea eta 7Katu gaztetxearekin batera.
- Bost dira lanak erakusteko hautatu diren espazioak: BIRA, Café Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko espazioa eta Euskaltzaindiaren egoitza.
- Iazko esperientzia errepikatuz, Baionara ere helduko da Lautan Hiru. Honela, apirilaren 17an, antzerki-gaualdia antolatuko da Biltxokon, Baionako Herriko Etxearen eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin.
- Egitaraua HEMEN
Irakurri gehiago: 'Lautan Hiru' antzerki-jaialdiaren VIII. aldia Ipar Euskal Herriari begira jarri da Iruzkin berria idatzi

- Batzuetan nahasten diren arren, ez dira sinonimoak.
- Sei hilabetetik behin egiten duen legez, hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak. Oraingoan, 485 forma berri jaso dira eta 1.186 berrikusi, horien artean 687 adiera berri. Azkenik, 2.353 adibide berri ere jaso dira.
- Guztira 52.561 forma jasotzen ditu orain hiztegiak, 70.978 adiera eta 118.579 adibide.
- Azken eguneratzean gehitu diren forma berri batzuk: bake(-)elkarrizketa, botere betearazle, gizarte patriarkal, indarkeria matxista, entente, mandala, liberto, ezkutuko ekonomia, kutsadura akustiko, grabitatu, haserrea piztu, ideia(-)jasa, kale(-)zurrut...
- Aldaketa guztiak HEMEN

- Urtarrilaren 30ean, Euskaltzaindiak 2026ko lehenengo osoko bilkura egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan (Donostia). Ondoren, ageriko bilkuran, 2025ean zendutako bost euskaltzainak omenduko ditu, beraien hilberri-txostenak irakurriz: Xabier Itzainak irakurriko du Mixel Itzainarena; Paulo Agirrebaltzategik Joxe Azurmendirena; Juan Luis Goikoetxeak Iñaki Sarriugarterena; Jose Ramon Etxebarriak Martxel Ensunzarena eta Patxi Salaberrik Koldo Artolarena.
- Euskararen Akademiak eta UEUk bost urterako lankidetza-hitzarmena izenpetu dute euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, transmisiorako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako. Ekitaldian Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak parte hartu dute.
- Aitor Bengoetxea eta Andres Urrutiaren adierazpenak HEMEN
















