
- Asteazkenean, ekainak 10 dituela, hitzaldia izanen da Lizarran (18:30ean): 'Estellerriko toponimia'.
- Oier Morrasek emanen du. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) doktoregaia da Morras, eta Estellerriko euskararen gaineko doktore-tesia egiten ari da. Horrez gain, Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko kide da 2024tik.
Iruzkin berria idatzi
- Atzo, ekainak 4 zituela, Frisiako DINGtiid erakundearen zenbait kidek Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu zuten. Erramun Osa Euskaltzaindiaren idazkariordearekin mintzatu ziren, eta Akademiaren historia eta jarduna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
- DINGtiid erakundea Frisia eskualdeko (Alemania) gobernuaren organo aholku-emailea da.

- Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak (Euskaltzaindia, 2011) deritzan liburuaren inguruan eratu zen atari hau, Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeena (Hizkuntza-baliabideak atalean).
- Orain, 5.470 erreferentzia ditu atariak eta etengabe eguneratzen da.
- Euskararen Historia Soziala egitasmoa Euskaltzaindiaren iker-lerroetako bat da, eta bere xede nagusia da euskararen 1980ra arteko historia soziala idaztea.
- Urtero legez, Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal idazle bat omendu nahi izan du, ohiko Klasikoen irakurraldi jarraituarekin. Aurten 19.a antolatu dute, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren omenez. Horretarako, donostiarraren Leturiaren egunkari ezkutua eleberri aitzindaria hautatu dute.
- Goizean goiz, Joseba Sarrionandia idazle eta euskaltzain urgazleak abiatu du egitasmoa, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Erramun Osa Euskaltzaindiaren idazkariordeak eman diote jarraipena. Ondoren, ehunka lagun txandakatu dira Arriagan, euskal kulturgintzaren soka ederra osatuz.
- Ipar Euskal Herriko Herria elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten maiatzaren 29an, Baionako Herriko Etxean.
- Akordio honen bitartez, Euskaltzaindiak Herria aldizkariak 1944tik 2028ko abenduaren 31 bitartean argitara eman dituen eta emango dituen ale guztiak digitalizatu eta erabiltzaileen eskura jarriko ditu.
- Euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilboko Mediku Zientzien Akademiak eta Euskaltzaindiak
- Mikel Zalbide euskaltzain osoa emeritu bilakatu da
- Euskaltzaindiak 'Herria' aldizkariak argitaratutako testuak digitalizatu eta erabiltzaileen eskura jarriko ditu
- Bederatzi egitasmo saritu ditu Mintzolak
















