2016ko uztailaren 11ko gutun baten bidez, Caroline Phillips andereak Euskaltzaindiak Garapen Kontseiluko geroaz bere ikusmoldea jakinaraz dezala galdatzen zuen, gero, hurbilean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako probintziei buruzko epemugak ikusiz, 'Euskal Herri Aglomerazio Elkargoa' deituko den lurralde kolektibitate berriko kuadroan.
Euskaltzaindia ez da Garapen Kontseiluko Biltzar Nagusiko kide, Jean-Baptiste Coyos euskaltzaina pertsona kalifikatuen Kolegian kide gisa ari delarik bakarrik. Testuinguru honetan, engoitik eztabaidan argikiago parte hartuko duela deliberatu du Euskaltzaindiak, bere ikusmoldeak eta proposamenak jakinarazteko. Beraz, hemen elebitan agertzen dugun idazki hau etorkizunean dugun konfiantza arrazoituan oinarritzen da.
Dokumentu honek Jean-Claude Iriart Euskal kultura sustengatzen duen herriarteko sindikataren lehendakariari 2016ko maiatzean igorri genion gutunaren edukiaren zati bat berriz hartzen du, baina euskararen lekuari eta garapenari buruzko hausnarketa proposatzen du ere, Aglomerazio Elkargo berria eta Garapen Kontseiluko bilakaera kontuan hartuz.
Andoni Sagarnak, Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH) egitasmoaren zuzendariak, eta Miriam Urkiak, Hiztegi Batuko lantaldeko arduradunak, Baionan azaldu dituzte Hiztegi berriaren onurak eta erabilpenak.
"Hiztegi honek definizioak, azalpenak eta adibide ugari ematen ditu; eta gramatika ikasteko ere aproposa izan daiteke", esan du Miriam Urkiak.
"Euskaltzaindiaren Hiztegian hitz bat sartzeko, erabilia eta hedatua behar du izan”, aitortu du Sagarnak.
Yves Ugalde Baionako auzapezordeak ere parte hartu du mintegian.
Udalak 'Bilboko Ospetsu' izendatu du Xabier Kintana euskaltzain eta filologoa. Gaur egingo diote gorazarrea, Udaletxean bertan (19:00etan).
"Euskaltasun praktikoaren ikur izan zen Anaitasuna aldizkarian", esan du Joseba Agirreazkuenaga historialariak.
"Euskaldun gurakoei azaldu zigun euskaldun beteak izan gintezkeela", aitortu du Laura Mintegi irakasle eta idazleak.
"Talentua dauka hitz egiteko, eta umoretsua da", nabarmendu du Txomin Peillen euskaltzain emerituak.
Akademiaren webguneak jasotzen dituen bisitarien kopurua goraka doa, hilero. Neurri batean, Hiztegi berriari esker izan da abantea.
Aurreko hilabetean legez, azaroan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia (98.562 bistaratze) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (85.605) izan dira gehien kontsultatutako edukiak.
Guztira, 338.976 bistaratze izan zituen, urrian baino 16.000 gehiago, eta bisitak, ostera, 93.136 izan ziren (urrian 83.158 lagun sartu ziren gure atari digitalean).
Bi egitasmoen atzetik doaz Orotariko Euskal Hiztegia (45.673) eta Euskaltzaindiaren Arauak (9.447).
Bi erakundeek gaur izenpetu duten akordioak honako proiektu hauek bultzatzen ditu: Euskal Corpus Onomastikoa; Nafarroako toponimia eta euskararen araugintzari dagozkion txostenak; eta Mendaur bildumako 'Amiküze eskualdeko euskara' liburuaren edizioa.
Ana Ollo Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak esan du Euskaltzaindia bezalako erakundeekin kolaborazioa mantendu eta normalizatzeko konpromisoa duela Nafarroako Gobernuak. “Hitzarmen honek normalizaziorako eta lankidetzarako dugun konpromisoari erantzuten dio, hain zuzen, euskara garatzeko eta aztertzeko konpromisoari”.
(Andres Urrutia euskaltzainburua eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria)
- Baionako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute, lehenengo aldiz
- Erramun Osa: "Donostia 2016-rekin batera antolatu dugun mintegiarekin saiatu gara ibilbide luzeagoa izango duen ekimena bideratzen"
- Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzaina omenduko dute, bihar, Meñakan
- Xabier Kintana euskaltzaina, 'Bilboko Ospetsu'