- Apirilaren 17an, Lautan Hiru antzerki-gaualdia antolatu zuen Euskaltzaindiak Baionako Biltxoko Elkartean.
- Euskaltzaindiak Baionako Herriko Etxearekin eta Euskal Kultur Erakundearekin batera antolatu zuen emanaldi bikoitza, eta bi antzezlan eman ziren, Bilboko 2025eko Lautan Hiru antzerki-jaialdian programatutakoak biak:
- Zaku berekoak (gehibat konpainia - Xabin Fernandezen testua / 2025eko Lautan Hiru laguntza jaso zuen lan honek). Aktorea: Xabin Fernandez.
- Hautagaia (Pantzo Hirigarairen testua). Aktoreak: Pantzo Hirigarai, Mizel Sarratia, Beñat Bidegain, Peio Larre, Armand Jaunarena eta Anje Duhalde.
Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak Iruñean egin du apirileko osoko bilkura, hain zuzen, hiriko Civivox Pompelo eraikinean. Ondoren, eraikinean bertan dagoen erakusketa ikusi ahal izan dute euskaltzainek, Joseba Asiron alkatearekin eta Ander Irizar Euskarabideako Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariarekin batera: 'Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak'.
- Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du erakusketa, Udalaren babesarekin. Irailaren 27ra arte izanen da ikusgai Civivox Pompelon.
- Irudiak (bideoa) HEMEN
- Hizkuntzen trataera eta eremu digitalean hizkuntzen garapen teknologikoan egin duen ekarpenagatik izendatu du Euskaltzaindiak ‘elkarte atxikia’. Vicomtech Akademiaren hirugarren elkarte atxikia da, UZEI eta Elhuyarrez gain.
- Vicomtechek eta Euskaltzaindiak lankidetza indartzeko lau urterako hitzarmena sinatu dute gaur. Bertan jasotzen den legez, zientzia-eremu eta eremu teknikoetan lankidetza areagotzeko konpromisoa hartzen dute bi erakundeok, nazioarteko proiektu bateratuetan parte hartzea barne.
- Atzo, Euskararen Biziberritzea Araban (EBA) egitasmoaren jendaurreko aurkezpena hartu zuen Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzak. Arabako Foru Aldundiaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzari esker, azken 60 urteotan Araban gertatu den euskararen biziberritzearen nondik norakoak jasotzen ditu proiektuak.
- Aurkezpenean parte hartu zuten Iñaki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak; Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiko Arabako ordezkariak; Iñaki Martinez de Luna euskaltzain urgazleak eta Irati Iciar Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko zuzendariak.
- Zer jasotzen du EBAk? Hainbat lekuko esanguratsuren kontakizuna, eta, horrez gain, garaian garaiko dokumentazioa eta agiriekin datu base bat ere sortzen ari da. Bestalde, Iñaki Iurrebasok Arabaren egoerari eta bilakaerari buruzko datu demolinguistikoekin beren-beregi landutako atal bat sortu da.
- Apirilaren 21ean, asteartearekin, arratsaldeko 18:30ean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan (Gaztelako atea, 54) Euskararen Biziberritzea Araban (EBA) egitasmoa jendaurrean aurkeztuko da.
- Arabako Foru Aldundia eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzari esker, azken 60 urteotan Araban gertatu den euskararen biziberritzearen nondik norakoak jasotzen dituen proiektua da EBA.
- Horretarako, prozesuan parte hartu duten hainbat lekuko esanguratsuren kontakizuna bideo- eta audio- grabazioz jaso da, eta, horrez gain, garaian garaiko dokumentazioa eta agiriekin Datu Base bat ere sortzen ari da. Bestalde, Iñaki Iurrebasok Arabaren egoerari eta bilakaerari buruzko datu demolinguistikoekin beren-beregi landutako atal bat sortu da.
















