Euskaltzaindiak urgazle eta ohorezko berriak izendatu ditu gaur, Baionako Herriko Etxean egin den maiatzeko Osoko Bilkuran. Hona hemen ohorezko (21) eta urgazle (9) berrien izenak:
OHOREZKOAK
- Joxe Austin Arrieta (Donostia, 1949)
- Roman Berriozabal (Elorrio, 1957)
- Philippe Chareyre (Nimes, 1956)
- Jose Ramon Etxebarria (Gernika, 1948)
- Natxo de Felipe (Bilbo, 1949)
- Joakin Gorrotxategi (Eibar, 1953)
- Juanito Gallastegi (Durango, 1933)
- Xabier Garagorri (Andoain, 1944)
- Libe Goñi (Nafarroako Oteiza, 1947)
- Bernardo Ibarra (Iurreta, 1952)
- Jose Karrera (Eibar, 1938)
- Mariasun Landa (Errenteria, 1949)
- Amaia Lasa (Getaria, 1948)
- Mikel Lasa (Donostia, 1938)
- Iñaki Martinez de Luna (Gasteiz, 1950)
- Jose Mari Espartza (Tafalla, 1951)
- Pello Mariñelarena (Etxarri Aranatz, 1956)
- Xabier Olarra (Tolosa, 1953)
- Mentxu Peña (Irun, 1953)
- Xabier Rico (Gasteiz, 1953)
- Iñaki Sarriugarte (Bilbo, 1953)
URGAZLEAK
- Katixa Agirre (Gasteiz, 1981)
- Patri Arburua (Igantzi, 1972)
- Miren Basurto (Segura, 1968)
- Miel A. Elustondo (Azpeitia, 1958)
- Fermin Erbiti (Iruñea, 1964)
- Inma Errea (Iruñea, 1960)
- Fernando Rey (Iruñea, 1961)
- Ekaitz Santazilia (Iruñea, 1987)
- Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964)
Jon Casenave euskaltzain oso izateko hautagai
Bilkura berean, Jon Casenave hizkuntzalari lehunztarra euskaltzain oso izateko hautagai aurkeztu dute euskaltzainek (izen bakarra aurkeztu da). Gogoratu behar da Beñat Oihartzabal emeritu izatera igaro zela martxoan (hain zuzen, 75 urte bete zituen martxoaren 17an), eta hilabete horretan bertan zabaldu zela hautagaiak aurkezteko epea. Horretara, Akademiaren arautegiak agintzen duen moduan eta euskaltzain oso eta emerituen bozen nagusitasuna erdietsiz gero, ekainean Gasteizen izango den Osoko Bilkuran egingo den bozketan jakingo da Oihartzabalen lekua Jon Casenavek hartuko duenetz.
Hona hemen hautagaiaren profil laburra:
Lehuntzen (Lapurdi) jaio zen Jon Casenave, 1957ko uztailaren 4an. Euskal Ikasketetan doktorea da (Bordele Montaigne Unibertsitatea) eta Bordele Montaigne Unibertsitateko irakasle emeritua. Iker laborategiko kidea ere bada, eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Euskaltzaindiaren Hiztegigintza batzordeko kide (1987-1989) eta Literatura Ikerketako batzordekide izan da (1993-2017). Dozenaka ikerketa-artikulu idatzi ditu Casenavek, eta publikatu dituen liburuetatik honako hauek nabarmendu ditzakegu: De l'article de presse à l'essai littéraire (2002, UNED); Euskal literaturaren historiaren historia (2012, Utriusque Vasconiae); eta Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? (2021, Euskaltzaindia) liburuak idatzi ditu.