Oskar Alegriak ondutako 'Gu berde iluna gara!' bideoa erakutsi da gaur Mañerun
- Iruñeko Komunikabideak Fundazioak (IKF) eta Euskaltzaindiak aitortza berezia egin diete gaur Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) hainbat familiari, hain zuzen, seme-alabak euskalduntzeko egiten duten ahalegina eskertzeko.
- Sari-ematearen atarian, Oskar Alegria (Iruñea, 1973) zinemagilearen Gu berde iluna gara! bideo hunkigarria erakutsi da Udaletxean. Sortzaile nafarrak lotura handia du inguru horrekin eta, bere-berea duen moldean, artelan ttipi zoragarri bat ondu du, haurrak ardatz harturik. Honela, bideoan Mañeruibarko haurrak mintzo dira euskarak Nafarroa Garaiko ibar horretan izan duen lekuaz eta eraginaz; baita gure hizkuntzak hor izan duen gainbeheraz eta gaur egungo biziberritzeaz ere.
Idatzi iruzkina