- Ipar Euskal Herriko gizartean ardatz eta ikur den Herria aldizkariak eta Euskaltzaindiak egitasmoa bideratzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, Baionako Herriko Etxean. Euskaltzaindiak bertan egin du maiatzeko osoko bilkura eta Pantxo Etchegaray Herriko Etxearen Hizkuntza Politikarako arduradunak egin die harrera euskaltzainei.
- Akordio honek 1944tik 2028ko abenduaren 31 bitartean aldizkariak argitara eman dituen eta emango dituen ale guztiak barruratzen ditu.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): «Ipar Euskal Herrian euskara eta euskal kultura hauspotzeko alimaleko ahalegina egiten duen aldizkaria osorik jarri nahi dugu erabiltzaileen esku».
- Peio Jorajuria (Herria elkarteko presidentea): «Euskaltzaindiak eginen duen lanaz eskerdun eta ohoratuak gara, gaur egun oraindik astero lantzen dugun altxorrak are gehiago distiratuko baitu lau haizeetara zabaldurik».
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak 'Herria' aldizkariak argitaratutako testuak digitalizatu eta erabiltzaileen eskura... Iruzkin berria idatzi

- Denera, hamar eskaera aurkeztu dira deialdi honetan gradu-amaierako zazpi lanen egitasmoekin eta master-amaierako beste hiru lanen proposamenekin batera.
- Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta 2026ko irailaren 30a bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko.

- Kalkoz, zentzu horretan desegoki erabiltzen da sarritan.

- Zenbakizko adierazpenak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoko seigarren atala da.
- Dibulgazio-ikastaroak egingo dira udazkenean.
- Euskorpora agentzia 2025ean eman zen ezagutzera, eta euskara merkatu digitalean indartzeko eta bermatzeko «herri-aliantza estrategikoa». Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean, erakunde, enpresa, unibertsitate eta ikerguneak batzen ditu elkarteak, helburu garbi batekin: euskarak mundu mailan lehiatzeko behar duen hizkuntza-azpiegitura eraiki. Gaur gaurkoz, Vicomtech enpresa da Euskorporaren buru, eta Euskaltzaindiari dagokio agentziaren buruordetza.
- Euskorporak Euskorpora Summit 2026: Europako testuingurutik tokiko eraginera jardunaldia iragarri du ekainaren 11rako. Euskaltzaindiak ere parte hartuko du ekitaldian, agentziako bazkide baita: Andres Urrutia euskaltzainburua eta Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Iker sailburua mintzatuko dira jendaurrean.
















