- Euskaltzaindiak olinpiar joko eta olinpiada arautu ditu Antzinako Greziako Olinpian lau urtean behin egiten zen kirol-lehiaketa (eta, 1896. urteaz gero, lau urtean behin egiten den kirol-lehiaketa nagusia) izendatzeko.
Irakurri gehiago: Olinpiar jokoak dira, eta ez jolasak Iruzkin berria idatzi
- Azken asteetan, zenbait andrek jendaurrean salatu dituzte Patxi Ezkiaga euskal idazleak haiei egindako sexu erasoak. Biktima hauetako batzuek izena eman dute, eta beste batzuek, nahiz eraso hauen xehetasunak eman, ez dute indarrik izan beren izena agerian jartzeko.
- Gertaera lazgarri eta onartezin hauen aurrean, Euskaltzaindiak sexu eraso guztien kontra dagoela adierazten du, eta zalantza gabe beti biktimen ondoan dagoela eta egoten segituko duela azpimarratzen du.
- Patxi Ezkiaga ez zen izan Euskaltzaindiko kide, ez eta Euskararen Akademiaren batzorde edo lantalde bateko kide ere. Nolanahi ere, Euskaltzaindiak, hala nola beste erakunde batzuek, antolatutako sariketetara lanak aurkeztu zituen, bai eta sariak eta aitortzak jaso ere. Horiek horrela, Euskaltzaindiak, salaketa hauek inoiz ahaztu ez daitezen, Euskaltzaindiaren webguneko P. Ezkiagaren erreferentzia bakoitzari gehituko dio salaketa hauen berri ematen duen argibidea.
(Argazkia: Txema Fernández / Efe)
- Bi erakundeok lankidetza-proiektu zehatzak bideratu eta garatuko dituzte (esaterako, argitalpenak), euskararen eta euskal kulturaren inguruko irakaskuntza, ikerketa eta pedagogiaren eremuan. Gainera, Labayru Fundazioak 2000tik hona sorturiko euskarazko edukia Euskararen Erreferentziazko Corpusean egin behar diren azterlanak egiteko erabiliko du Euskaltzaindiak.
- Igone Etxebarria (Labayru Fundazioa): «Guk daukaguna gizartearentzat da, eta Euskaltzaindiarekin egindako hitzarmen honen bitartez bide ezinhobea hartuko du ondare horrek, hain zuzen, transmisioaren bidea».
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): «Euskarak kolore asko ditu eta horien barruan Labayru Fundazioak lantzen diharduena, hain zuzen ere, Bizkaikoa, ezinbestekoa da gaurko euskara standarra moldatzeko bidean».
- Momentu honetan, JAGONETek hizkuntzari buruz herritarrek bidalitako galderei emaniko erantzunen 890 fitxa adierazgarri dauzka sarean kontsultatzeko moduan.
- JAGONET hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.
- Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak elkarrekin atondu dute Euskararen Normalizazioa eta Normatibizazioa XXI. Mendean espezializazio diploma.
- Diplomaren helburua da Euskaltzaindiaren egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea.
- Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua saritu du Mintzolak
- Ikastaroa Gasteizen: 'Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak'
- Hobekuntzak egin dira 'Orotariko Euskal Hiztegia'n, bai egiturari dagokionez, bai edukiari dagokionez
- 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' (Tutoriala-5): Unitate fraseologikoak