- Orain arte publikatu diren poema guztiak biltzen ditu bildumak, eta, horrez gain, berriki berreskuratu diren beste bi olerki: Habiatxo eta Goiz-ibiltze.
- Lizardiren olerki guztiak idatzizko euskara batuaren eredura hurbildu ditu Karlos Otegi liburuaren paratzaileak. Euskara batuan ohitu eta trebatu den irakurleari Lizardiren olerkiak bertsio gertuagoan eskaintzea da helburua.
Irakurri gehiago: Lizardiren poesiaren bilduma berria plazaratuko du Euskaltzaindiak Durangoko Azokan Iruzkin berria idatzi
- Margarita Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak ikerlana plazaratu du Euskaltzaindiak, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz.
- Ixabel Etxeberria ikerlari urruñarrak paratu du Euskaltzainak bildumako 42. argitalpena.
- Liburua eskuratzeko, HEMEN
- Bideoa ikusteko: https://labur.eus/3KDW5
- 2022ko azaroaren 26an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Andres Alberdi eta pasa den larunbatean irakurri zuen sarrera-hitzaldia, Getariako udaletxean. Mikel Zalbide euskaltzain osoak eman zion erantzuna.
- Ekitaldiaren laburpen-bideoa, hemen: https://labur.eus/KoqP7
- Euskaltzaindiak liburu berri bat aurkeztuko du bihar jendaurrean, hain zuzen, Ixabel Etxeberria ikerlari eta euskaltzain urgazlearen Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak.
- Baionako Museoan izanen da aurkezpena, arratsaldeko 18:00etan (mintzaldia euskaraz izanen da, aldibereko itzulpenarekin).
- Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz argitaratu da liburua.
- Euskaltzaindiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Euskara ibiltaria erakusketa aurkeztu dute Beran. Azaroaren 27tik abenduaren 8ra egonen da zabalik eta sarrera doan izanen da. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egindako erakusketa honek Nafarroako Gobernuaren eta Laboral Kutxaren babesa du.
- Inguruko ikastetxeetako eta elkarteetako 500 bat lagunek badute jada hitzordua bisita gidatua egiteko. Herritarrendako bisita gidatu irekia azaroaren 29a izanen da, 19:00etan.
- Aitor Elexpuru (Berako alkatea): “2019. urteaz geroztik, Beran antolatzen dugun Uscaldunac garen ezquero ekimenak gogoz hartu du Euskara ibiltaria erakusketa bere aurtengo edizioan. Herritarrei Euskal Herriko hizkeren aniztasuna erakusteko bertze modu bat da”.
- Sagrario Aleman (Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria): “Euskalkia bizirik dagoen eskualde honetako herritarrek inguruko euskalkiekin dituzten diferentziak nabarmentzeko balioko du erakusketak”.