Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean (laburpen-bideoa)
- Sarako Idazleen Biltzarrak 41. ahalegina egin du aurten, eta, urtero bezala, ehunka euskaltzale bildu ditu herriko polikiroldegian.
- Ohi duen legez, Euskaltzaindiak erakusmahaia jarri du Saran, eta azken argitalpenak erakusteaz gain, bi liburu aurkeztu ditu jendaurrean, hain zuzen, Junes Casenave-Harigile: zortzi pastoral berri eta Margarita, Nafarroako erregina. Aurkezpenean izan dira Ixabel Etxeberria ikertzailea, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordea eta Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.
- Irudiak hemen: https://labur.eus/GKv9E
Idatzi iruzkina