Apirileko eta maiatzeko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzain osoek Beñat Oihartzabalen hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa, ekainean, Gasteizen izanen den bilkuran, alegia.
Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.
Beñat Oihartzabal Parisen jaio zen, 1949ko martxoaren 17an. Zuzenbidean lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan eta Hizkuntzalaritzan doktorea. CNRS erakundearen IKER (UMR-5478) taldeko zuzendari emeritua ere bada. Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko apirilaren 28an eta oso 1990eko irailaren 28an. Sarrera-hitzaldia Angelun irakurri zuen, 1991ko ekainaren 1ean, Jean Hiriart-Urrutiren bizitzaz eta lanaz jardun zuela.