2023: irudiz irudi (laburpen-bideoa)
- Euskaltzaindiak 9 Osoko bilkura eta 5 Ageriko bilkura egin ditu 2023an, euskaltzain oso berri bat izendatu da eta lau euskaltzainek euren sarrera-hitzaldia irakurri dute.
- 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' eta 'Orotariko Euskal Hiztegia' bi aldiz eguneratu dira. Hainbat hizkuntza-baliabide prestatu edo eta eguneratu dira online erabiltzeko moduan. 'Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua'ri buruzko arauaren 25. urteurrenaren harira jardunaldia egin da, onomastika eta hizkuntza-zuzentasunari buruzko kontsultak erantzun dira, 'Euskararen Gogoetagunea'ren bidez euskararen bizibderritzeko etorkizuneko ikuspegia lantzen jarraitu dugu, 'Euskera' ikerketa aldizkaria abian jarri da, 13 liburu plazaratu dira eta hainbat ikastaro, jardunaldi, mintegi, hitzaldi eta erakusketa antolatu dira.
- Hainbat ikerketa abian jarri dira Mintzola egitasmoaren baitan, ahozkotasuna eta batez ere ahozko hizkera informala ikertzeko. Horiez gain, ekimen artistiko-kulturalak ere egin dira: 'Ahots Baten' sormen-egonaldia, 'Ahostegunak' ekimena, 'Lautan3 antzerki-jaialdia'ren V. aldia, 'Euskararen Herria Ehuntzen' unitate didaktikoa, 'Irailekoak' egitasmoa, R. M. Azkue Literatura Sariak, Mintzola Sariak...
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/eIGfo
Idatzi iruzkina