![](/dok/plazaberri/2024/maiatza/mañeruibarrr.jpg)
Mañeruibarko haur euskaldunak saritzeko ekimena
- Maiatzaren 25ean izanen da ekitaldia, goizeko 11:45ean, Mañeruko plazan. Horren aurretik, Oskar Alegria zinemagileak ondutako bideoa erakutsiko da udaletxean, 11:30ean.
- Ekitaldian, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak, Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) familiei seme-alabak euskal irakastereduen bidez euskalduntzeko egiten duten ahalegina aitortu nahi diete. Horretarako, euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herri horietako familiak sarituak izango dira, bertan euskara errotze eta sendotzearen alde egunero harturiko konpromisoarengatik. Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak egina duten hitzarmenaren barruan kokaturik dago ospakizun hau.
Idatzi iruzkina