Elena Martinez de Madina euskaltzain urgazleak jasoko du Urrezko Zeledon Saria
Elena Martinez de Madina euskaltzain urgazleak jasoko du Urrezko Zeledon Saria
2023ko Urrezko Zeledon Saria emango diote Elena Martinez de Madina ikerlari eta euskaltzain urgazleari. Besteak beste, Euskaltzaindiaren Gasteizko Toponimia egitasmoaren arduraduna da Martinez de Madina.
Hain zuzen, Gasteiz eta Euskal Herriko toponimia berreskuratzen Martinez de Madinak egindako lana saritu nahi izan dute. Saria ofizialki irailaren 10ean emango diote.