‘Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa’ liburua aurkeztuko dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
- Aurkezpena urtarrilaren 19an izanen da, goizeko 11:00etan, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan.
- 2021ean kaleratu zen Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa lanaren segida da honako hau. Oraingoan ere, argitalpena bi liburuz osatua dago: alde batetik Edizioa, eta bestetik, Hizkuntza azterketa.
- Liburu honek Ignazio Bergara (Arano) eta Jose Ramon Minondo (Oiartzun) olagizonen arteko izkribuen arteko konparaketa egiten du, bai bat datozen ezaugarrietan, bai desberdin jokatzen dutenetan. Orain dela bi mende idatzitako testu hauek (1787 eta 1811 urte artean idatzi ziren) 2019. urtean topatu zituzten Goizuetako Paskualuzenea etxeko kutxa batean.
- Euskaltzaindiak editatu du, Iker bilduman, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Idatzi iruzkina