2024ko Lautan3 antzerki-jaialdia otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango da
- Aurtengo aldian, beste gune bat gehituko zaio Bilboko jaialdiari, hain zuzen ere, hiriko Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea. Horrela, sei izango dira eszenatokiak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza.
- Egitaraua otsailaren lehen astean jakinaraziko dute antolatzaileek, baina iaz bezala, zortzi ekitaldi izango dira (ostegun bakoitzean bi).
- Gogoratu behar da Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zela, hain zuzen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzekilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko.
- Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan3, BIRA Kultura, Cafe Bar Bilbao eta 7Katu gaztetxearekin batera. Hastapenetik, Bilboko Udalak babestu du egitasmoa.
Idatzi iruzkina