Era berean, maska ere jasota dago hiztegi arauemailean, Ipar. markarekin eta ‘maskara’ adierarekin.
Aldiz, musuko ez da ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian.
Euskaltzaindiaren hiztegi historiko deskriptiboa den Orotariko Euskal Hiztegian jasota dago musuko, baina ez ‘maskara’ adierarekin. Hiztegi horren arabera, musuko hitzak ‘zaldiei eta kidekoei, geldiarazteko, ahoan ezartzen zaien uhala’ izendatzen du, besteak beste. Mosuko aldaera ere ageri da OEHn, ‘aurpegian ematen edo hartzen den kolpea’ adierarekin eta Gipuzkoako bizkaieraren markarekin.
Hain zuzen ere, bi adiera horiek izendatzeko, muturreko hautatu da batasunerako.
Gauzak horrela, maskara eta maska erabiliko genituzke, pandemiaren harira azken urteotan orokortu den babesgarria izendatzeko.