- Gaur egun 146.857 sarrera eta 58.005 azpisarrera ditu Orotariko Euskal Hiztegiak eta kopuru hori handituz doa egituratze-lanak aurrera egin ahala.
- 13. argitaraldi honetan 77 sarrera berri, 50 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 46.936 adibide berri agertzen dira.
Irakurri gehiago: Hobekuntzak egin dira 'Orotariko Euskal Hiztegia'n, egiturari dagokionez eta baita edukiari... Iruzkin berria idatzi
- Ugaon (Bizkaia) jaio zen Maite Idirin, 1943ko uztailaren 12an. Musika Ikasketetan diplomaduna (Maurice Ravel Kontserbatorioa), euskal kantagintza berriko ikurretako bat izan zen. Baionako Zabal liburudendaren sortzaileetarikoa ere bai. 2011n, Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria jaso zuen, eta Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2014ko maiatzaren 30ean. Angelun (Lapurdi) bizi zen aspalditik. Iaz, Maite Idirin, herrigintza kantuz liburua argitaratu zuen UEUk, bere ibilbide guztia biltzen duen argitalpena.
- Bere lan aipagarri batzuk: Ametsetan (1992); Gabon kantak (2012); Kontzertuan (2013).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Emakume fina, euskara eta euskal kultura musika mota askoren bidez goratu dituena, eta gutako askorentzat bide zabaltzailea".
- Maite Idirinen ehorzketa etzi izanen da, urtarrilak 24 dituela, Angeluko Saint-Léon elizan, 10:30ean. Hilbeila bihar, herriko tanatorioan, 24 orduz.
- 2021ean kaleratu zen Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa lanaren segida da honako hau. Oraingoan ere, argitalpena bi liburuz osatua dago: alde batetik Edizioa, eta bestetik, Hizkuntza azterketa.
- 368 gutunen transkripzioak zehatz eta zorrotz aztertu dituzte egileek. Hiztegiaren atala luzea da eta kontuan hartzekoa, gutxi ezagutzen den burdinolen inguruko lexikoaren erakusleiho aparta baita. Onomastikari eskainitako atalean ere interes handiko lekukotasunak ageri dira.
- Testuen transkripzioak, salbuespenak salbuespen eta zailtasunak zailtasun, grafia modernora egokitzen saiatu dira, gaur egungo irakurlearentzako egokituak. Dena den, originalak bere horretan irakurri ahalko dira, USB txartel baten bidez.
Securely Update Ledger Live to access advanced features, ensuring a user-friendly platform for managing your cryptocurrency portfolio with confidence.
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 843 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (73 sarrera eta 389 azpisarrera eta 381 ohiko lexia). Era berean, 2.376 forma moldatu edo findu ditu (2.194 sarrera eta 182 azpisarrera). Guztira 49.471 forma ditu orain hiztegiak, 66.523 adiera eta 108.630 adibide.
- Azken eguneratze honetan gehitu diren sarrera batzuk: alborapen, aliritzira, areka, asozial, atzez, aurton, elixir, ofenditu, pontifikatu, probestu, serrailo, tauromakia..
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna): “Forma berriak sartzea bezain garrantzitsua da lehendik dagoena txukuntzea, eguneratzea, adiera batzuk egungo erabileren arabera berrantolatzea. Hiztegia argiagoa, erabilerrazagoa eta egungo beharretara egokitua izateko ezinbesteko lana”.
- Jaso edo aldatu diren forma guztiak HEMEN
- "Gure denbora libreetan euskaraz argitaratzen zen gehiena irakurtzeko zaletasuna ohitura bihurtu zen. Bateko Zeruko Argia, Milla euskal olerki eder, Olerti, Joanak joan, Atalak… eta beste. Halako batean, Arestiren Harri eta Herri heldu zen gure eskuetara. Zer da hau? 68-69 ikasturtean izan zen (...)."
(Testua: Antton Mari Aldekoa-Otalora / Argazkia: Gerediaga Elkartea)
- Iñaki Beobide kulturgile eta euskaltzain urgazlea zendu da
- Laburdurei, siglei eta sinboloei buruzko arauak plazaratu ditu Euskaltzaindiak
- 2024ko Lautan3 antzerki-jaialdia otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango da
- ‘Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa’ liburua aurkeztuko dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak