Maite Idirin abeslari eta ohorezko euskaltzaina hil da, 80 urte zituela
- Ugaon (Bizkaia) jaio zen Maite Idirin, 1943ko uztailaren 12an. Musika Ikasketetan diplomaduna (Maurice Ravel Kontserbatorioa), euskal kantagintza berriko ikurretako bat izan zen. Baionako Zabal liburudendaren sortzaileetarikoa ere bai. 2011n, Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria jaso zuen, eta Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2014ko maiatzaren 30ean. Angelun (Lapurdi) bizi zen aspalditik. Iaz, Maite Idirin, herrigintza kantuz liburua argitaratu zuen UEUk, bere ibilbide guztia biltzen duen argitalpena.
- Bere lan aipagarri batzuk: Ametsetan (1992); Gabon kantak (2012); Kontzertuan (2013).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Emakume fina, euskara eta euskal kultura musika mota askoren bidez goratu dituena, eta gutako askorentzat bide zabaltzailea".
- Maite Idirinen ehorzketa etzi izanen da, urtarrilak 24 dituela, Angeluko Saint-Léon elizan, 10:30ean. Hilbeila bihar, herriko tanatorioan, 24 orduz.
Idatzi iruzkina