Horrez gainera, edukiari dagokionez, Testamentu Berriaren J. Haranederren itzulpena (1740 ingurukoa) osorik arakatu eta bertan agertzen diren hitzen adibideak sartu dira OEHn; gainera, Georges Lacomberen dokumentu bildumaren kopia digitalaz baliaturik, OEHn lehendik zeharbidez edo bigarren eskutik jasotako datu batzuk zuzenean egiaztatu ahal izan dira, baita gai berriak sartu ere; adibidez, Artxuren Uskaldun eta Franzes Hitztegia (382 sarreratan), edo Mots basques recueillis par M. Premorena (d'Ostabat), instituteur à Aïcirits (97 sarreratan).
Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Hortik aurrera Euskaltzaindia ahalegin handia egiten ari da hiztegi horren bertsio elektronikoa gero eta aberatsagoa izan dadin edukiz eta bilaketa-aukeraz.