435 emaitza or bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

ordainketa partekatu
iz. Zerbitzu edo produktu bat finantzatzeko modu osagarria, erabiltzen den bakoitzean kopuru bat ordaintzean datzana. Ik. koordainketa. Sailburu berria zenbait osasun zerbitzutan ordainketa partekatua ezartzearen aurka agertu da. Azpiegituren ordainketa partekatuaz hitz egiten hasten bagara (...).

Aztergaia: ordainketa partekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu koordainketa, ordainketa partekatu formarik.

koordainketa 41: Argia (“Hemendik aurrera eta udazkenean zehar, bete-betean sartuko gara erretiroaren erreforman, eta osasungintza publikoari -koordainketa ezar liteke-, PFEZari eta langabezia sariei eragingo lieketen erreformak ere abia daitezke”), Berria (“Barneratua dugu koordainketaren bidez finantzatu behar direla garraio publikoa edo adinekoen egoitzak”), EiTB 39 (“Amnistia fiskala, koordainketa edo herritarrei zergak igotzearen bitartez egin daiteke, Rajoyk proposatu duen moduan, zerbitzu publikoetako tasak igo daitezke, Urkulluk planteatutako formula, edota sozialistek defendatuko dugun fiskalitate mailakatua aplikatu daiteke”); ordainketa partekatu 26: Berria 23 (“Beraz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean jarrita dagoen helegitea mantenduko dugu. Gainera, horrela jokatuko dugu osasun alorrean ezar daitezkeen beste ordainketa partekatuekin”), EiTB 3 (“Europako Batasuneko herrialde batzuetan indarrean dira ordainketa partekatuko zenbait eredu, Portugalen, Frantzian eta Alemanian, kasu. Batzuen ustez, halako formulak ez dira osasun sistemaren defizita estaltzeko errezeta magikoa, baina arindu egingo lukete Osakidetzak erabiltzaileei eskainitako zerbitzua, hau da, zenbat eta jende gutxiago, orduan eta arreta hobea gaixoei”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu koordainketa, ordainketa partekatu formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: koordainketa (es copago; fr co-paiement; en copayment; copay) ‘Zerbitzu bat finantzatzeko modu osagarria, bezeroak zerbitzu hori erabiltzen duen aldi bakoitzean kopuru bat ordaintzean datzana. Beste finantzaketa-bide nagusi bat izaten du zerbitzuak ¿dela zerga bidezkoa, dela kuota bat ordaintzekoa¿, eta horren osagarria da koordainketa’; Euskaltermek ez du jaso berrordainketa formarik.Berria Estilo liburua: Gaztelerazko 'copago' hitzaren ordaina ote da 'berrordainketa'? 'Repago'-rena gehiago dirudi... Erabat ados. BERRIAk, inoren esanetan copago itzuli behar duenean, ez du ez berrordainketa eta ez berrordaindu erabiltzen, baizik eta ordainketa partekatua. Besterik da, ordea, batzuek copago deitzen duten hori zer den egiaz BERRIAren ustez: repago bat, alegia, berriz ordaintzea edo berrordaintzea. Horregatik, sarrera hauek ditugu hiztegian: kopago 1* e. berriro pagatu / ordaindu, birpagatu, berrordaindu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da birpagatuko medikuarengana joateagatik. kopago 2* e. ordainketa partekatua. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa; ordainketa partekatua, -a (ordainkidetza*, kopago*). Elhuyar: berrordainketa, koordainketa, ordainketa partekatu cada vez son más los que piensan que lo que algunos llaman copago sanitario es en realidad un repago, un doble pago: gero eta jende gehiagok uste du batzuek koordainketa sanitario deitzen dutena berrordainketa bat dela benetan, berriz ordaintzea.Labayru: koordainketa, ordainketa partekatu .

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiliak dira bi formak (koordainketa; ordainketa partekatu) eta jasotzekoak izan liteke.

ordainkin
iz. Ipar. g. er. Ordaina, konpentsazioa.

Aztergaia: ordainkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu. Ik. ap. DRA: Prop 1899: "Frantziaren lekhukoak saminki Chinako gobernioari hel egin dio eta ordainkinak galdegin ditu"; Prop 1902: "Misionest ala girixtinoeri ordainkin edo erreparazioneak agindu diozkate".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordainkin : AB50 3, HiztEn (Ipar.), LurE (Ipar.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ordainkin : EuskHizt (Ipar.), ElhHizt (Ipar.), EskolaHE, DRA // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1998-12-04).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin.

Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): hurrengorako utzi da.

ordainkizun
iz. Ordaintzekoa, ordaintzeko dagoen gauza. Ordainkizunei buru egiteko.

Aztergaia: ordainkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ordainleku
iz. Ordainketak egiten diren lekua. Ik. ordaintoki. Arrasaten jarri dute autobide berriaren azken ordainlekua.

Aztergaia: ordainleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

cf. BideSein: peaje: bideordain, bidesari; ordainleku.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

ordainpeko
adj. Zerbitzu batez mintzatuz, erabiltzeko ordaindu behar dena. Ordainpeko autobidea.

Aztergaia: ordainpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

cf. BideSein: ordainpeko autobidea.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-peko.

ordainsari
iz. Egintza on baten, lan baten edo zerbitzu baten ordainetan ematen edo hartzen den saria. Ik. bidesari; soldata. Bihotz prestuaz egindako lan hau ordainsari gabe geratu zen. Sar zaitez zure gelara eta ezkutuan otoitz egiozu zure Aitari; eta zure Aita ezkutuan ikusten duenak emango dizu ordainsaria. Langabeei osorik pagatuko diete lehen hileko ordainsaria. Ordainsari oparoak eman zizkieten, beren alde borrokatu zitezen.

Aztergaia: ordainsari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bi autorek erabiliak dira: Iraizozek (YKBiz) ordain-sari 3 eta ordainsari 1; Arruek (May): ordañ sari 2, ordañ-sari 4, ordañsari 3; ordañ-saritu 1 eta ordañsaritu 1.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ordain sari behin agertu da, EB (P. Saez); ordain-sari 3 aldiz (J. Mirande, Pujana, S. Onaindia); ordañ-saritu behin, G (Aita San Ignacio Loyolacoaren ejercicio santuac); ordainsari 16 aldiz, EB-EgAs (Arauzko erabakiak II: 1988 urtea; EAEko Administrazio-Zerbitzuen G. 2; GAO 9, EHAA 4); ordaiñsari behin, G (P.M. Urruzuno).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordain sari :AB50 2; ordain-sari :DFrec 1; AB50 9; ordainsari :DFrec 2; AB50 9; Euskalterm 23; HiztEn-LurE; ordainsaritu :HiztEn.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+s-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sari.

ordainsaritu, ordainsari/ordainsaritu, ordainsaritzen
du ad. g. er. Saritu. Zein oparo ordainsaritzen dizun zure laguntza!

Aztergaia: ordainsaritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ordañ(-)saritu 2, Arr May ("Garagarrillaren lenengo egunean ipiñi bear zaio lora sorta au aurrean Birjiña guziz Santari bere Seme jaungoikozkoaren odolez bustia dagoela kontu egiña, urrikaltasunezko Ama onek ordañsarituko duelako uste oso betean", "Ama Birjiñaren imajiñ eder bat zegoen eliz batean sartu, eta bere gaitzen erremedioa Ama maiteari eskatu zion, eta [...] egiten zion serbitzu laburra ere ordañ-saritugabe utzi nai izan etzion").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ordañ-saritu Ejercicio santuac ("zeñ oparo ordañ-saritzen dizun Jaunak Samintasun edo Amarguretako kalean, eta gurutzearen oñean añ leyal egiñ ziñion laguntzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordainsaritu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ordainsaritu : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1998-12-04).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ordainsaritu, ordainsari(tu), ordainsaritzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zein oparo ordainsaritzen dizun zure laguntza!

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): hurrengorako utzi da.

ordaintoki
iz. Ordainlekua. Biriatuko ordaintokira gerturatu ahala ikus daitezke auto ilarak aldapan gora, urrutian desagertzen.

Aztergaia: ordaintoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
ordaintza
iz. Ipar. Ordezkotza. Apaiz baten ordaintza egiteko.

Aztergaia: ordaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ordaintzaile
iz. Ordaintzen duen pertsona. Errugabeei egiten zaizkien bidegabekerien ordaintzailea. Ondare zergaren kasuan, zerga-ordaintzaileak abenduaren 31n dituen ondasunak hartzen dira kontuan.

Aztergaia: ordaintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ordaintze
iz. ordaindu aditzari dagokion ekintza. Ik. ordainketa; ordaintza; ordezkatze. Diruzko ordaintze hori ez da egingo, jakinarazpena zazpi egun lehenago egin bazaio.

Aztergaia: ordaintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

ordari
1 iz. Batez ere zub. Ordaina. Zortzi hilabeteko lan tematsu baten ordari eguna izango da biharkoa Antso Handia pastoralaren tauladara igoko diren 118 mauletarrentzat.
2 iz. Batez ere zub. Ordezkoa; ordezkaria. Zorioneko haurra zu, haren ordari izango zara.
3 adb. Batez ere zub. Ordez. (-en atzizkiaren eskuinean). Zer emanen du gizonak bere arimaren ordari?

Aztergaia: ordari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ordari 33:O Po 2 ("et'ene bihotz gaxoak / higanik, maita-sari, / herskailu ordari, / zitin tragaza-xiloak", "egunez egun irabazi ustez zutan ordaria"); FPrS ("Pürgatorioko penetan diren arimek [...] Jinkoaren gloria gozatüren dienian izanen direla ordari zien othoitz egile"); Bp I ("Aita amek ezterieia zerbait ordari bere haurrer zor?"); Mst 5 (adib.: "Zer grazia hunen ordari emanen deizüt?", "Han goitzarran soferitien ordari, emanen deizüt gloria, tristezien ordari, laidorioz estaliren zütüt"); Egiat 4 (adib.: "aidürü hartan nork beria ideki behar diala ahalena ta Jinkoari ordaria eskentü zorthiak eztereion berze honkirik ützi"); Xarlem ("Eta haien ordari / Js-Christ adora / Theodoriken abisari / iseia jarraikizera"); Etch ("ni ari ahalaz eta harek [amak] ordari aurhider ophilak"); Arch Fab 2 ("Egin zuzten beraz bakiak, elgarri ere eman ordariak", "hau hire duk izkiribatia; igurikak bethi ordaria"); Ip 6 (adib.: "Jinkoak Mariaganik errezibitü dütian ohoriak, eta [...] Jinkoak ordari igorten zeitzon graziak eta dohain berriak", "Haren ordari, Sen Gregori handia izan zen Elizaren gehien ezaririk"); CatS ("Jesüs-Krist da Elizaren Gehien ageri eztena, bena Aita Saintia, haren ordaria Lürrian, da Gehien ageri dena"); Const 2 ("untziaren ordari botilla bat etxekiten düt", "Izan zen haatik haren ordari kantaderian sartü zena"); MEIG V ("Pentsa daiteke, bestalde echizaduco, echizadua'ren ordari, gehiegizko asmaketa dela"); Mde Pr ("leheneko baten ordari, orai hamar"); Etxde JJ ("untziaren ordari botilla bat itxekiten dut; goiz huntan ez dut ustu botilla"); Ibiñ Virgil ("Zorioneko aurra zu; aren ordari izango zara"); Ardoy SFran 3 (adib.: "Aita Laynez ezarriz bere ordari", "Frantses zoalakotz, ez bakarrik misionest gisa, bainan Erregearen ordari"); haz-ordari 1, Elzb Po ("Gure aitañoari, laborariari, Amodio dezogun eman haz-ordari"); aita ordari eta aita-ordariko bana ap. Ip Hil ("... haitatürik izatia zure espustako eta Salbazaliaren aita ordaritako"; "Jesüs haurra besarkatü düzün Aita-ordarikoaren amurioaz") // Ik. ap. DRA beste 4 testu (RolTrag, Eskual 1913, Mt 2,22; 16,26): ordarizka : Herr 1968 ("Eta ordarizka esperantxa die hebeneko gazte zunbaiti beren kartielaren ezagütaraztia"); ordarizkatu : Prop 1900 eta 1901 ("Bi panhotar salerostun... irrisa nahi zuten mendietako safran horiarekin ordarizkatu", "Nik ere ahalak egiten ditut, buru batetik eskas denaren bertze buru batetarik ordarizkatzeko"), Abraham pastorala; ordariztatu : Eskual 1908 ("Hun da ohart gitian, M. Bertoldy eta M. Cassou hil zirenian, nula gaizak igaran ziren haien ordariztatzeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ordari 4: Txill ("Horiek dira logikaren ordaria, eta horiek azaltzen eta argitzen kolonizatuari egozten zaizkion ezagugarriak"); J-L. Davant ("... [Ziberoak eta Nafarroak] historian barna euskal guduketan lehen lerroan izanez hartu dituzten zaurien sendagailu, bai eta euskaldun haurridetarik ere merezi ez zuten mespretxu gehiegi haien ordari"); Euskera 1978 ("Bertze zenbait F-en ordari dira: ofe, ohe, oge"); P. Aristi ("pirata txainkuruek ez zuten tesororik aurkituko eta estraperlariek ez zuten heuren buruarekiko ordaririk ikusiko"); ordaritza 1: EHAA 1982 ("Espainiako erresumaren ordaritza eta konsul-etxeek ere, atzerrian bizi direnentzat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordari : DFrec 1, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ordari : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; ordariala : Lh DBF, DRA, PMuj DVC; ordari-aldi : PMuj DVC; ordari-etxe : PMuj DVC; ordari-gizonak : PMuj DVC; ordarika : Lh DBF; ordarikatü : Lh DBF; ordaripekoak : PMuj DVC; ordaritu : Lur EF/FE; ordaritza : PMuj DVC; ordari-xakür : Casve EF (ordaritxakür), Lh DBF; ordariz : Lh DBF; ordarizka : DRA, PMuj DVC; ordarizkatu : DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

ordaina.

ordarizkatu, ordarizka, ordarizkatzen
1 du ad. Batez ere zub. Ordaindu, ordainetan eman. Irrisa nahi zuten mendietako azafrai horiarekin ordarizkatu.
2 du ad. Batez ere zub. Ordezkatu. Kolpeetatik zerion odola behar zuela ordarizkatu eta, horra non zahagittoa harturik, xurga eta xurga hasten den.

Aztergaia: ordarizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ordarizka, ordarizkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

ordaindu.

orde1
1 adb. Ipar. Ordez. (-en atzizkiaren eskuinean). Haren orde joan nintzen. Esker onen orde, nik gaizkia gaizkiaren gainera! Ibilian galdu beharko du harako lehengo garbitasun eta distira hura, baina horren orde, gero eta leunago, egokiago, erabilgarriago bihurtuko da. Ezarri zuen hiri hartan, bere orde, Markos, bere dizipulu maitea. C-ren orde ezar beti Z. Zure mandatu guztiak eginen ditugu, zure orde eta zuretako.
2 adb. (Izen soilaren eskuinean). Baina ezin sal daiteke ura ardo orde, eta ardoaren prezioan. Eta etxegainean, teila orde, ez dute hipoteka eta zerga besterik.
3 adb. Beharrean. (Aditzaren partizipio burutuaren, aditz izenaren edo -tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. ordez 2. Goretsi orde, gaitzetsi dute. Hilerrira eraman orde, beraz, eraman zuen bere etxera. Otoitzean ari daitezen, lokartzeko orde.
ordea
lok. Baina. (Gehienetan, bigarren perpausean tartekaturik edo amaieran ezartzen da). Erantzunak asko dira; gogo-betekorik, ordea, ez. Ederki dago hori; ez, ordea, uste dugun bezain ederki. Hemen, ordea, ez gabiltza hezur-haragizko gizakien artean. Maria, ordea, Nazaretera itzuli zen. Jesusek, ordea, erantzun zion: (...). Besterik nuen, ordea, gogoan, honetaz hasi naizenean. Ez gara, ordea, gehiegi larritu. Ez da hori, ordea, okerrena. Ez dut esango aberastasun horiek ongi banatuak daudenik; bai, ordea, aski eta gehiegi direla, diru pilotxo bat edo beste baztertu ahal izateko. Bertsolarien deiadarrak gorabehera, ordea, lur, itsaso eta haizeak lehengoan daude. Biharamunean dator, ordea, hotzaldia. Batasun osorik egiteko, ordea, ez du Euskaltzaindiak ez eskurik ez indarrik. Gure gurasoek baino jolas gehiago dugu, lasterrago gabiltza; haiek baino hobeak eta dohatsuagoak ote gara, ordea, horrenbestez? Gero, idazleak baditu eskubideak, nork uka; eginbeharrak ere bai, ordea. Iñaki eta Begoña elkarganatu behar genituzke; nola, ordea? Alferrik, ordea. Galdutzat zeukan mundu guztiak; ordea, berak esperantza handia zuen Jainkoa baitan.
ordean
1 adb. g. er. Ordez, orde.
2 lok. Ipar. g. er. Ordea.

Aztergaia: ordean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 1 h. ordez, orde. 2 Ipar. h. ordea.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. (1) ordez, orde eta (2) ordea.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: bigarren sarreran Ipar. ezartzea komeni da.

 - [E210]: 1- Erabilera-marka kendu. || 1- Bizkaieraz barra-barra erabilia.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): onartu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

ordeka
iz. gip. Ordokia, eremu laua. Ik. zelai. Bi herri horietako ordeka zelaiak ureztatzen dituen ibaia. Ordeka mehar batean. Ordeka eta aldapa. Efraimgo ordekan.

Aztergaia: ordeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. iz. 'ordokia, eremu laua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip. batez ere.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "(Eta izond.) "Ergoien, gu bizi geran ballara au, oso ordeka ta polita da" (Uztapide)" (2009-01-07)

ordeko
1 iz. Beste norbaiten ordez dagoen edo ari den pertsona. Ik. ordezko; ordain 3; ordezkari. Ordeko bidez egindako testamentua. Jesu Kristoren ordeko den aita santua. Gure aitalehen santuak izendatu zuen bere ordeko anaia Elias.
2 iz. Beste zerbaiten ordez dagoen edo ari den gauza. Hitz zahar ahaztuen ordekoak. Ardoa edo honen ordeko beste edariren bat.

Aztergaia: ordeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

ordelari
iz. g. g. er. Ordezkaria.

Aztergaia: ordelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-06-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Baztertua dirudi; eta, lantaldearen ustez, aski da ordezkari.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: ordelari.

ordena
1 iz. Arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera. Munduan ageri den ordena. Munduko ordenak Jainkoa du bere iturburua. Arimako giro bereziak agertzen dituen lan batean, gauzak ez daude halako logika edo ordena zorrotz batekin kateatuak. Ordena argia azaltzen du liburuan barrena. || Gizarte ordena.
2 iz. Hurrenkera. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.
3 iz. erl. Boto nagusiak egin ondoren, erlijioso bizitza daramaten pertsonen elkartea. Ik. anaidi 2. Karmeldarren ordena. Erlijioso ordenak. San Frantziskoren ordenako fraidea. Zistertarren ordenakoa. Ordenako jantzi santua. Ordenako komentu guztietan. Ordenako arauak betearazteko. Bere ordena-lagunei.
4 iz. Izaera erlijioso eta militarra duen erakundea, garai batean helburu nagusia musulmanen aurka borroka egitea zuena. Tenplarioen ordenako zaldun izendatu zuten.
5 iz. erl. Elizaren zazpi sakramentuetako seigarrena, horretarako prestatuak diakono, apaiz edo apezpiku bihurtzen dituena. Ordenako sakramentua.
6 iz. erl. Apaizgoaren mailetako bakoitza. Apaiz ordena edo apaizgoa. Ordena nagusiak eta txikiak. Esan dezatela zer bizimodutakoa den ordena eskatzen duena. Apezpikuak baizik ez du ematen ahal ordena. Apezpikugoa ere ordena bat da.
7 iz. biol. Klase bat osatzen duten landare edo animalia taldeetako bakoitza. Ordena bat hainbat familiak osatzen dute. Pinuaren ordena. Ugaztun intsektujaleen ordena.
8 iz. Agindua, manua. Bertso bi paratzeko hartu dut ordena.
ordenagailu
iz. Tresna elektronikoa, informazioa metatu eta zenbakizko kalkuluak edo eragiketa logikoak lastertasun handiz egin ditzakeena. Ik. konputagailu. Kurtsorea keinuka ari zen ordenagailuaren pantailan. Ordenagailu sistema zaharkituak.

Aztergaia: ordenagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
ordenak eman
du ad.-lok. Agindu, egin behar dena adierazi. —Zer nahi duzue arratsaldean, eguraldi ona? —Bai, jauna, eta epela. —Ondo da; ordenak ematera noa.

Aztergaia: ordenak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDENA(K) EMAN. Dar la(s) orden(es). Ordena ematen duzu glorioso tronuan. EZ Man II 94. Errege batek ematen ditu ordena edo legeak; bere mendekoak ez dute obeditu nai. Mg CC 241. Eman zaukutenian Lapurdin ordena. FrantzesB II 9. [Ibiliko zan] ain laster lege barrijak egiten, ta ain laster ordenak emoten. fB Ic II 297. Gobernadore batek eman du / erremateko ordena. Xe 338. [Konfesoriak] absolbituta bere ordenak / emango ditu egoki. Ud 147. Aditu behar ditek ongi, zer ordena ematen dugun axundatak eta nik. Elzb PAd 78s. Uztaren ogei ta zortzian emen jartzera nuan ordena au eman zuen: [...]. Goñi 80 (v. tbn. 88). --Zer nai dezute artsaldian, egualdi ona?--Bai, jauna, eta epela. --Ondo da; ordenak ematera nua. Iraola 119.Dar orden (de), ordenar (que). Oraino bortz ehun mila / pikatu behar zirela / eman ziren ordenak. Monho 64. [Lehoiñak] ordena eman zuen / [...] deith-ziozaten / gaztelura ximinoa. Gy 291. Bire luzean oñez joateko / eman zioten ordena. Tx B I 43. Ta prefetak ordena ematen zuen baserrietan irina biltzeko. Mattin 35. Ordena guri emon euskuen / andik ebakuatzeko. FEtxeb 44.Aita Santubak errejistatu / du bere konzientziya, / ordenak eman diyon moduban, / bota digu sententziya. Ud 136.

adib: ordena 6 iz. Erl. Apaizgoaren mailetako bakoitza. Apaiz ordena edo apaizgoa. Ordena nagusiak eta txikiak. Esan dezatela zer bizimodutakoa den ordena eskatzen duena. Apezpikuak baizik ez du ematen ahal ordena. Apezpikugoa ere ordena bat da.

ordena eman 21: DiarioVasco (“Hermanotako orduko direktorea zan Inaziok, ordena eman zuen La Salleko ikasle guzientzat”), Elkar 4 (“Alde hartarantz arraunean joateko agindu ziela gizonei eta, urkiletako bati kablea lotu ondoren, nire kutxa (horrela deitzen baitzuen) ontzirantz garraiatzeko ordena eman ziela”), Deia 5 (“Horregatik eta horretarako bildu eta hertsi ziren Derioko Seminarioan, horregatik bidali zieten bere aldarriak azalduz Franco tiranoari gutun luze bat eta honek denak Zamorako kartzelara sartzeko ordena eman ere bai”), Berria 4 (“Azkenean, prefetak lekuak husteko ordena eman zion Fondasoli”), EiTB 4 (“Baina konsegitzen badu, hiltzera tiratzeko ordena eman dut…”), Laneki (“Erantzun-abiadura: Ordena ematen den unearen eta gailuaren erantzunaren artean dagoen abiadura”), UEU 2 (“azken batean, pertsonak gizartearen arauak behar baititu bere kontzientziari ordena emateko”); ordenak eman 1, Argia (“Espainiako Estatuan sozialdemokratek –beti eskuinaren lan zikina egitea egokitzen baitzaie– hartu dituzten erabakiak ikusi eta gero, ongizate estatuaren ezabapena sinatu dutenean, gogoratu dugu, hemen Europan ere, fatxada demokratiko homologatuen azpian, ordenak ematen –diktatzen– dituena, garbiki, burgesia dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordena eman 8: Berria (“Borroka handia nozitu zuen bere nerbio-sistematik zetozen intuizio konpultsiboak eta bere buruari ordena emateko ezintasunak sortzen zion inpotentziagatik”), Itxaro Borda 3 (“Gerard eta Martin, Provence aldeko bi adiskideak ehoak izan ziren; kapitainak bat-batean ez higitzeko eta tiroei ez ihardesteko ordena eman zuen.”), Joseba Zulaika (“Hark gelditzeko ordena eman, eta ikusi zutenean guardia konturatua zela beren dokumentazioan ageri zena eta automobilaren matrikula ez zirela berak, Etxebarrietak tirokatu eta hil egin zuen José Pardines”), Txema Ramirez de la Piscina (“Ordena eman erraza; egitea gaitza, ordea.”), Ibon Uribarri (“Hori, ordea, adimenak agerpenei eta beren izateari denbora-ordena emateari esker gertatzen da, agerpen horietako bakoitzari, ondorioa den heinean, aurreko agerpenei begira a priori determinatutako denbora-kokapen bat atxikitzen dion heinean, eta horrela ez balitz, agerpenak ez lirateke ados jarriko denbora berarekin, zeinak agerpenen zati bakoitzari a priori determinatzen dion bere kokapena”), Fernando Morillo (“Ordena eman zioten”); ordenak eman 1, Juan Garzia (“Gogoan ditut gizon konkortu batzuk beren fardelak azken patioan deskargatzen; Twirl-ek, larderiatsu, ordenak ematen zizkien.”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa ordenak eman forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordena sarreran.

ordenak hartu
ad.-lok. erl. Ordenatu, ordenako sakramentua hartu.

Aztergaia: ordenak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ordena sarrerari (cf. 3. adiera) dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Erl.

Forma baten adiera(k)

ordenatu, ordenako sakramentua hartu.

ordenaketa
iz. Ordena, antolamendua. Ik. ordenamendu. Altunak hitz ordenaketa bortxa handiegirik gabekoa zuen gogoan.

Aztergaia: ordenaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta beharrezkoa, dirudienez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta.

ordenamendu
1 iz. Ordena, antolamendua. Bazirudien ezen izadia bera ere ados zegoela ordenamendu harekin, nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik balego bezala.
2 iz. Agindua, manua. Zure ordenamenduak konplituak izanen dira.

Aztergaia: ordenamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ordenamendu juridiko
iz. Gizartearen antolamendua arautzen eta bermatzen duten arauen eta xedapenen multzoa. Datu pertsonalak babestuta izateko eskubidea, ordenamendu juridikoak ezarritako moduan. Erabakitzeko eskubidea jasota dago egungo ordenamendu juridikoan.
ordenan
1 adb. Egoki antolaturik. Liburutegia ordenan atxiki.
2 adb. Hurrenkeraren arabera antolaturik. Alfabeto ordenan jarri. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak.
Loturak

Aztergaia: ordenan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDENAN. En orden. "Billera au ordenian egin bear degu (V-gip)" Gte Erd 42. v. ORDENAZ. Garbi izazuz ene erropa dustiak ta iminzuz ordean. Mic 14r. Theresak zuen orain gizonaren soinekoen ardura, hark zizkion lo-gela eta biblioteka ordenan atxikitzen. Mde HaurB 67. Berriro lanean, gauzak ondo txukundu edo ordenean jarri arte. Albeniz 58. Adibideak nola eta nondik hartu behar diren, abezen nola jarriko ditugun ordenan eta horrelako beste mila. MEIG VII 76. (Con determinantes). "Billera au bere ordenan egin bear degu (G-azp)" Gte Erd 42. --Zeinbat petiziño daukaz Paternosterrak? --Zazpi, guztiak ifinirik ordena andian. Cap (ed. 1893), 35s. [Ipiñi bear ditu bere pensamentuak] klaro, labur, ordena eta modu onean. ErleG 3.

adib.: ordena 1 iz. Arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera. Munduan ageri den ordena. Munduko ordenak Jainkoa du bere iturburua. Arimako giro bereziak agertzen dituen lan batean, gauzak ez daude halako logika edo ordena zorrotz batekin kateatuak. Ordena argia azaltzen du liburuan barrena. Liburutegia ordenan atxiki. || Gizarte ordena. 2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Alfabeto ordenan jarri. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik. // hierarkizatu 1 du ad. Hierarkia jakin baten arabera antolatu. Guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenan jarri behar dira. // ondozkatu da/du ad. Bataren ondotik bestea jarri edo etorri. Badirudi Axularren paperak emanak izan zirela inprimatzaileari, ondozkatu gabe, ordenan ezarri gabe. Uharrak ondozkatuz beti jarraikitzen, halarik ere inarra ez da iraungitzen.

ordenan 144: Aizu, Elkar, Deia, Elhuyar, Consumer, Berria, EiTB, Karmel, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordenan : Berria (“Txandaka, ondo kalkulatutako ordenan egingo da guztia”), Herria (“Iparraldearen kasuan, 1600 presuna galdekatuak izan dira bederazka, oren bat pasa iraun duten solasen biltzeko eta ordenan emaiteko lan erraldoia burutu du EKEk, eta hona non emaitzak agertzen dituzten zabalera”), Xabier Arregi (“espirituaren edo gauzen ordenan garatu ahal izan den seinaleztapen soila”), Imanol Unzuzrrunzaga “Oro izan baita dagokion ordenan sortua”), Xabier Amuriza (“Izan ere, gauzen lehenkiak ez ziren berariaz eta adimen argiz paratu bakoitza bere ordenan ez elkarrekin bakoitza nola mugitu erabaki, baina, betiraun guztitik hartutako kolpeen eraginez, hainbeste izan eta hainbeste aldakuntza jasanik, era guztietako mugidak eta elkartzeak esperimentatuz, azkenik gauzadi hau sortzeko eta irauteko moduko egituretara iritsi dira, eta, behin gauzadia mugida egokietara jaurtia izan denean”), Iñaki Mendiguren (“Haien tour de force-a otomandar esklabo-etxea zen: hau da, giza atari-txakurrak hartu eta trebatzea padishah-ren giza ganadua ordenan edukitzeko”), Piarres Xarriton (“Jainkoak ekoiztu dituen gauzak, egin dituen moduan eta ordenan baizik ez zituen ekoizten ahal”), Ibon Uribarri (“aitzitik, agerpenek beroiek determinatu behar dute beren denbora-kokapena elkarren artean eta bera denboraren ordenan beharrezkoa bihurtu behar dute”), Jon Muñoz (“Grosrouvrek ohartarazi dit, gutunean, ez zuela izan liburuak kutxaz kutxa ordenan jartzeko astirik”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbioa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordena sarreran.

ordenantza
iz. Agindua, manua. Ik. lege. Jainkoaren ordenantzak konplitzeko. Bearnoko sinodoaren ordenantzaz.

Aztergaia: ordenantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

cf. BErrotul.

ordenatu ardatz, ordenatu-ardatz
iz. Plano bateko koordenatu sistema batean, ordenatuak marrazteko oinarri hartzen den ardatza.
ordenatu1, ordena/ordenatu, ordenatzen
1 du ad. Hurrenkera jakin batean jarri, ordenan jarri. Zuk mahai gainera jaurtitzen dituzu fitxak, eta berez inork ordenatu gabe, egokiro lerrokatuak ateratzen zaizkizu.
2 da/du ad. erl. Ordenako sakramentua hartu edo eman. Ik. apaiztu; abadetu 2; ordenak hartu. Apaiz ordenatu berriak.
ordenatu2
iz. mat. Planoko puntu batek koordenatu horizontaletik duen distantzia. Abzisa eta ordenatua.
ordenatzaile
iz./adj. Ordenatzen edo antolatzen duena. Adimen ordenatzaile batengandik datorrelako. Zeru-lurretan ageri den ordena miragarriak ordenatzaile baten aztarnak adierazten dizkigu.

Aztergaia: ordenatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ordenazale
adj. Ordenaren zalea dena; bereziki, ohiko gizarte ordenaren aldekoa dena. Bestela esan, ordenazaleek sortu dute, eta ia esku-hutsik sortu gainera, desordena Txilen.

Aztergaia: ordenazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

ordenazio
iz. erl. Ordenako sakramentua hartzea edo ematea. Hona ordenazioen kopurua hamarkadaz hamarkada: 1860ko hamarkadan, 79 apaiz berri Euskal Herrian; 1870koan, 84.

Aztergaia: ordenazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

Forma baten adiera(k)

ordenako sakramentua hartzea edo ematea.

ordenu
iz. Ipar. Hilburukoa, testamentua. Eriek bere eritasunetan eta azken ordenuetan egiten dituzten legatuak.

Aztergaia: ordenu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'hilburukoa, testamentua'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hilburukoa, testamentua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa laburtu: 'testamentua'. || 1- "Hilburukoa" aipatzea nahasgarria da, testamentu mota bat delako, hain zuzen ere, erdaraz izen honekin ezagutzen dena.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

ordez
1 adb. Aipatzen denaren lekuan, ordainetan edo haren truke. (-en atzizkiaren eskuinean). Luma darabil orain armen ordez. Merezi zuen sariaren ordez, kate lodiak hartu zituen. Haren ordez mintzatu beharrean aurkitzen naiz. Euskararen ordez eta euskararen lekuan beste zerbait dugula maite. Topic eta thema-ren ordez euskaraz "mintzagai" erabil daitekeela iruditzen zait. K-ren ordez C idatziz. Ematen didazun askatasunaren ordez, zer emango ote nizuke, baina? Eman zioten libra bat txokolate, mesede horren ordez. Ba omen ziren behinola bi aita santu, baten ordez. Asearen ordez gosea. || Ordez emango digu betiko zerua.
2 adb. Beharrean, orde. (Partizipio burutuaren eskuinean). Zer ikus eta zer suma egon ordez, bere burua Jainkoari egotz diezaiola. Nekatu ordez ihesi dabiltzanak.

Aztergaia: ordez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "Batez ere x-ren ordez gisa erabiltzen da (luma darabil orain armen ordez), eta, bakanago, partizipioaren ondoren: nekatu ordez, ihesi dabiltzanak".

ordezkaezin
adj. Ezin ordezkatuzkoa. Zuk sortutakoa zuk sortzen duzu, ordezkaezina da; aitzitik, banaketa, argitaratzea... horiek ordezka daitezke.

Aztergaia: ordezkaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

ordezkagarri
adj. Ordezka daitekeena. Bakarrak, ezberdinak izan nahi dugu, baina arruntak, hutsalak gara; azken batean, guztiz ordezkagarriak gara, beste edozein pertsona bezala.

Aztergaia: ordezkagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri ongi eratua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

ordezkagarritasun
iz. Ordezkagarria denaren nolakotasuna. Ekuazioek bi adierazpenen ordezkagarritasuna adierazten dute.

Aztergaia: ordezkagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

ordezkapen
iz. Ordezkatzea. Haur eta gazteekin egindako ikerketa berriek diote katalana katalan hiztunen artean baino ez dela erabiltzen eta haien artean ere ez beti; hau da, hizkuntza ordezkapena ari dela gertatzen. Ordezkapen sistema ederki ezagutzen du N. Urkolak, ikasketak amaitu zituenetik han-hemenka ibili baita eskolak ematen. Ordezkapen bat egiten ari zen lizeoan.

Aztergaia: ordezkapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: suplencia / sustitución.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

ordezkari
iz. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean ari den pertsona. Ikasleen ordezkari bat joaten da irakasleen bileretara. Euskaltzaindiaren ordezkaria Eusko Ikaskuntzan. Lehendakariaren ordezkaria. Legebiltzarrekoek beren kideen artean izendatuko dituzte ordezkariak. Hara bidali zituzten ordezkarien ustez.

Aztergaia: ordezkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

prentsa-ordezkari.

ordezkariorde
iz. Ordezkariaren azpikoa den pertsona, zenbait betekizunetan haren ordezkoa dena. Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkariordea.

Aztergaia: ordezkariorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: subdelegado.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta egokia, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa ere eman: 'ordezkariaren ordekoa'. || 1- Mesedegarriagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua, eta bere soilean aipatuko.

ordezkariordetza
1 iz. Ordezkariordearen kargua edo betekizuna.
2 iz. Ordezkariordea aritzen den tokia; toki horretako zerbitzuen multzoa. Elkarteak kontzentrazioa deitu du ekainaren 18ko eguerdirako gobernu zentralaren ordezkariordetzaren aurrean. Prestige ontziak kalte egin dien 44 arrantza-ontziren eskaerak tramitatu zituen abenduan Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkariordetzak.

Aztergaia: ordezkariordetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Adibidea ere eman: "Gobernuaren ordezkariordetzak".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19) Forma berririk ez da orain erantsiko.

ordezkaritza
1 iz. Ordezkariaren kargua edo betekizuna. Jainkoaren ordezkaritzan nor zuek baino gorago? Udalen ordezkaritza organoetako ordezkariak udal bakoitzak izendatuko ditu.
2 iz. Ordezkarien multzoa. Luxenburgoko ordezkaritzako burua.
3 iz. Ordezkaria aritzen den tokia; toki horretako zerbitzuen multzoa. Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan.
4 iz. zuz. Ordezkari bati ematen zaion titulua, hirugarren baten aurrean subjektu baten izenean zerbait egiteko ahalmenak barne hartzen dituena, zuzenekoa nahiz zeharkakoa, lege bidezkoa zein borondatezkoa izan daitekeena. Genero-indarkeriaren biktimek eskubidea dute aholkularitza juridikoa jasotzeko salaketa jarri aurre-aurreko unean, eta, orobat, abokatuaren eta prokuradorearen doako ordezkaritza izateko. Gurasoek seme-alaba adingabekoen lege ordezkaritza dute.

Aztergaia: ordezkaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
ordezkatu, ordezka, ordezkatzen
1 du ad. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. Ik. ordeztu. Batzordekideek beren lanean jarraituko dute, ordezkatuak izan arte.
2 du ad. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu. Lehendakariak ordezkatuko du Bankua gai horietan. Ikasleek kide bat izendatu behar dute, irakasleen bileretan ordezka ditzan.

Aztergaia: ordezkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ordezkatu, ordezka, ordezkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ordezkatu, ordezka, ordezkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

ordezkatzaile
1 adj./iz. Ordezkoa. DVD modernoek ere ez dute arazo hori konpontzen, bideoaren ordezkatzaile izan ordez, osagarri direlako.
2 adj. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritzen dena. Ik. ordezkari. Demokrazia ordezkatzailearen akatsa dela herritarren parte hartze gero eta txikiagoa izatea esparru politikoan.
3 adj./iz. kim. Atomoez mintzatuz, molekula batean beste atomo bat ordezkatzen duena. Nitrogeno ordezkatzailea erraz truka daiteke halogeno batekin.

Aztergaia: ordezkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

ordezkatze
iz. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jartzea edo aritzea. Ik. ordezkapen. Hiriburuaren gertutasuna eragile garrantzitsua izan da hizkuntzaren ordezkatze prozesuan; gaztelaniak erraz lortu zuen berez euskararenak ziren erabilera-eremuetan sartzea.

Aztergaia: ordezkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

ordezko
adj./iz. Norbaiten edo zerbaiten ordez jartzen dena edo aritzen dena. Ik. ordeko. Erdaratiko hitz eta esaeren ordezko bila genbiltzanean. Apezpikua etxean ez zela, ordezko egiten zuen Jaime Verastegui jaunak. Nire ordezko bat bilatu beharko duzu. Mundutik joango balitz bihar edo etzi, bere lekuan nahi du ordezkoa utzi. Trukean hartzen den gauza nahiz honen ordezko dirua, ematen denaren ordaina baita.

Aztergaia: ordezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko.

ordezkotza
iz. Norbaiten ordez aritzea. Ordezkotza egin.

Aztergaia: ordezkotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ordezpen
iz. Ordeztea. Herriaren izena eta ordezpena beregan dituen Eusko Jaurlaritzak.

Aztergaia: ordezpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

ordezpen eta ordezte, biak jasoko dira, erabilerak nondik jotzen duen ikusi arte.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

ordezte
iz. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jartzea edo aritzea. Ik. ordezkatze. Leinuen arteko gatazka odoltsuak ordeztu zituzten pilotariek, eta ordezte hark garai lasaiak eta baketsuak ekarri zituen.

Aztergaia: ordezte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

eta ordezpen.

ordeztu, ordez/ordeztu, ordezten
du ad. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. Ik. ordezkatu. Gauak eguna ordezten duenean. Gaixo dagoen irakaslea ordezteko.

Aztergaia: ordeztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ordeztu, ordez(tu), ordezten. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ordeztu, ordez(tu), ordezten.

ordinal
iz. Hurrenkera edo ordena adierazten duen hitza. Zenbakiak eta ordinalak. Euskal ordinalak -garren atzizkiaren bidez eratzen dira.

Aztergaia: ordinal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbaki ordinal.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

ordinario
iz. erl. Apezpikua.

Aztergaia: ordinario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ordinaria 5: Tt Onsa ("Suge hartzaz minzo direnak, diote, haren humiak, bere amaren sabelian konzebitu, eta formatu direnian eztutela egurukiten sortzeko denbora, naturak behar dian operazione, eta termaiño ordinaria"), CatS ("Besteren hunaren hartzeko maneria ordinariak dira"), Etch ("haien prenda ordinaria ixkilinb' eta ligeta" — aip. ap. ChantP, Or Eus); ordinario 13: a) apezpikuari dagozkion 2, Harb ("Gure probinzian Tarbeko Iaun ipizpiku ordinarioaren aprobazinoa"; "Iaun ipizpikua gana edo bere ordinarioak gana"); b) Lç 3 (adib.: "Zein da despenser leiala eta zuhurra nabusiak bere familiaren gaineko ordenatu duena, denboran ordinarioa deienzat?", "zeren menospreziatzen baitziraden zerbitzu ordinarioan haien emazte alhargunak"), EZ Man ("Salutanzia ordinarioa"), Tt Onsa ("Orhit niz neure gaztetasunean ikhusirik Pariseko hirian, zeiñ baita Franziako erresumaren hiri kapitala gure erregeen egoite, eta habitazione komuna, eta ordinarioa"), Mih ("Edirenen duzu adiskidetasunaren kanpoko markak emanen darozkitzuten adiskide arrunt eta ordinario hetarik franko"), CatLan 2 (adib.: "Errefüsatzen dügünian heer ohorezko eta adiskidetarzünezko marka komün eta ordinariuen emaitia, hala nola heen salütatzia, heer mintzatzia, eta okasionian hungi egitia"), Brtc ("bizi onaren fruitu ordinarioa da heriotze ona"), UskLiB-CatS ("Gogua eman dezagün ardürenik egiten tügün falter, Jinkuaren ofentsatzeko oskasione ordinariuenak aitzinetik ikhus düzagün"); ordinariozko 6, SP Phil (adib.: "berehalako purgazione hura mirakuilluz da guzia eta ordinariozko legetik kanpoan", "Ordinariozko purgazionea, dela gorputzena, dela arimena, ezta egiten baratxe, gerotik gerora, aitzinatuz eta aitzinatuz, nekez eta astirekin baizen"); ordinarioan 1, He Gudu ("... sinhetsi behar dugu Etsaiaren artifizioak direla, eta hek entzuteaz khasu guti egiñik, konportatu behar gare ordinarioan bezala"); ordinarioki 7: Lç 4 (adib.: "Fedea, hartzen da ordinarioki, fidelek Iainkoa baithan duten sinhesteagatik", "Lejionea, zen jendarmesezko banda bat, ordinarioki hamar mill oinezkoren eta borz ehun zamarizkoren kontukorik"), Harb ("Egia da munduan ordinarioki nik orai dudan arrankurak baino gutiagok deihadarka eta nigarretan gendeak ezarten dituela"), SP Phil 2 ("Sedazko athorrak hagitz sebatzen du gorputza, bainan hartaz usatzea, ordinarioki eztagote ezkonduei, gorputz delikatua dutenei, ez eta bertze pena handirik iasan behar dutenei", "Ordinarioki nihor ederkiago preparatzen da besta egunetan"); ordinariozki 29 (ordinarioski 1): Mong 4 (adib.: "Hartako eritarzuna duten Idiak ordinariozki attakatuak dire bi hilabetetarik bi hilabetetara", "Ordinariozki idiak hantzen dire belhar sendoegiak janez, eta guziz ihitzarekin direnean"), ES 5 (adib.: "zeren garaituek ordinariozki garaitiarren hitzkuntza segitzen, eta onhesten baitute", "Bi arrozoinez ordinariozki gauzak mesprezatzen ohi dira"), Mst ("Gaizak bihortzian dütügün bezala, hetzaz ordinariozki gure jüjamentia ekharten dügü"), CatLan 12 (adib.: "Zer huts egiten da ordinariozki kürütze seinhaliaren egitean?", "Eztakigü deusere, baina ordinariozki, nola bizi hala hilzen gira"), Dh 4 (adib.: "Uste gabeka gerthatzen zaizkun erorikoek, ez dute ordinariozki bertze ithurbururik, baizen ere Exerzizio hortarat ekhartzen dugun neglientzia eta horren abandonatzea", "Ordinariozki pasioneak, iñorantziak, inbidiak edo intresak erakhartzen ditu gizonak jujatzera"), UskLiB ("Komünione gaiztua düzü bekhatü mortalezko estatian egiten den komüniona, krimo orotako handiena eta lotsagarriena, zoiñen süitak beitirade ordinariozki"), MarIl ("Ordinariozki maxima bera zerbitzatzen da ilhabethe guzikotz"), Jaur ("Ordinariozki, gehiago irabazten da pobreekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ordinario 1, Haurren arthatzeaz ("Eta zintzurra? Biziki gorri bainan ttitta xuririk gabe. Ez da biziki eri. Zintzurreko min edo angine samin bat du, bainan ordinarioetarik ditake").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordinario : AB50 3 (hauetan epaikari o.; eskumen o. bana), HiztEn (Erl.), Euskalterm 2 (zuz. kan. — ik. definizioa ap. ErlHizt) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ordinario : ElhHizt (Erl.), HiruMila (1 Erl.; 2 ik. arrunt) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

1 izond. eta iz. Erl. 2* e. arrunt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Bigarren adiera kendu da: ordinario izond. eta iz. Erl.

ordiziar
1 adj. Ordiziakoa, Ordiziari dagokiona.
2 iz. Ordiziako herritarra.
ordoki
1 iz. Eremu laua, berdina. Ik. ordeka; zabaldi. Mesopotamiako zelai eta ordoki ederretan. Ordoki bat gaitza agertzen zaigu eskuin eta ezker. Zelaia edo malda den, mendi edo ordoki. Nafarroako hiriburua hona non dugun begien aitzinean, muino txiki bateko ordoki gainean jarria.
2 adj. Laua, berdina. Landa zabal eta ordoki batean. Mahai bat bezain ordoki da zelaia. Zola ez dute karrikek arras ordoki. Atharratzeko hiria, hiri ordoki.

Aztergaia: ordoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ik. BAgiria: 2001-05-25; 2001-07-20.

ordokitar
iz. Ipar. g. er. Ordokian bizi den pertsona.

Aztergaia: ordokitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan. Ik. ap. DRA ordokitar 'llanero': Prop 1899: "Ordokitarrak urthekal ditugunen alhorretarik eremaiterat hor heldu zauzkigu"

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordokitar : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ordokitar : EuskHizt, EskolaHE, DRA // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1998-12-04).

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan, azalpentxoarekin: «iz. Ipar. g.er. 'ordokian bizi dena'».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ordokian bizi dena.

ordokitu, ordoki/ordokitu, ordokitzen
da/du ad. Ipar. Lautu, berdindu. Mahai bat bezala ordokitzen den harkaitz gora baten gainean. Bi jaun horiek bazuten aski indar, patarrak ordokitzeko.

Aztergaia: ordokitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ordokitu, ordoki(tu), ordokitzen. Ipar. da/du ad. 'lautu, berdindu': mahai bat bezala ordokitzen den harkaitz gora bat.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ordokitu, ordoki(tu), ordokitzen.

ordots
1 iz. Txerri arra. Ik. aketz; apote. Ordotsak eta ahardiak. Ordotsak, bost urte eginez gero, zikiratzen dira.
2 adj. Arra. Zerri ordotsa.

Aztergaia: ordots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'txerri arra'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zerri arra. Cf. orots '(abere) arra'.

ordoviziar
1 adj./iz. geol. Paleozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, bigarrena, duela 488 milioi urte ingurutik duela 443 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. (Izena denean, O larriz). Ordoviziarreko fosilak dituzten harriak aurkitu dituzte Donibane Garazi inguruan.
2 adj. geol. Ordoviziarrekoa, Ordoviziarrari dagokiona. Paleozoikoko periodo ordoviziarretik Neogenora.

Aztergaia: ordoviziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ordobiziense 1, OinEntz (“kanbriko / ordobiziense / miloeka urte / Lurra eratzen da”).

ordoviziar 1, Elhuyar (“Zientzialariek ez dute organismo hori ezagutzen, baina era horretako arrasto gehiago topatu izan dituzte, 411 milioi urteko epe bati dagozkionak (Paleozoikoko periodo ordoviziarretik Neogenora)”); Ordoviziar 1, Elhuyar (“Ustez Kanbriarreko iraungitze masiboan desagertutako animalia-talde bateko ale bat aurkitu dute Yale Unibertsitateko bi paleontologok iraungitzearen ondoko garaiko sedimentuetan, Ordoviziarrekoetan, alegia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG; Ez dugu aurkitu. // ZTC: Ordoviziar 1, Elhuyar (“Proterozoikoaren ondorengoa eta Ordoviziarraren aurrekoa, duela 570 eta 510 Ma artekoa”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es Ordovícico / fr Ordovicien: Elhuyar: (adj., Geol.) ordoviziar; (s.m., Geol.) Ordoviziar / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: ordoviziar / Adorez5000: -.

Erdaretako formak

es Ordovícico / fr Ordovicien / en Ordovician / de Ordovizium.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ZTH: Geol. Paleozoikoaren bigarren periodoa, Kanbriarraren eta Siluriarraren artekoa, eta 80 milioi urte inguru iraun zuena. Lehen ornodunak (arrainak) agertu ziren. // eu Ordoviziar; es Ordovícico; en Ordovician; fr Ordovicien.

Bestelakoak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ordoviziar: Harluxet (taula estratigrafikoa: sistemak); ordoviziko: HiztEn; ordobiziko: LurE. // Cf. oharra ap. Elhuyar 2005: «Sistema eta Periodo mailakoak [...] Izenak euskal grafiaz idatzi dira "Devoniar" eta "Ordoviziar" izan ezik».

Sektore jakin bateko informazioa

Ordoviziarra: EIMA.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ar/-iar: ik. oharra s.u. arkear; orobat maiuskula/minuskula banaketari buruzkoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-07-17): Onartua: ordoviziar

ordre
iz. Ipar. Ordena. Ordre bat ezagutzen du munduan, baina ez zaio aski bilatzea zein den; nahi du jakin zerk egiten duen.

Aztergaia: ordre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ordre 64: Tt 2 ("Errege Ezekias Ienkoaren partez manatzen zitut eta abertitzen, eman dezazun zure etxeari, zure familliari eta zure egitekoei behar den ordria", "komunski deithatzen baitira Iesusen konpaniako aitak, zoinen ordriaren lehen fundazaliak izan baitira"), Mercy 4 ("ene bihotz mila bekhatüz eta mila pasione ordre gabez theiutürik eta ajitatürik", "deüsere gasta eztadin gogona hartzen dialarik; badüke armorio edo kabinet komoderik nun onsa arranja ahal ditzan oro diferenki eta ordretan"), CatLan 2 ("Dira Ispiritü batzü Jinkuak kreatiak haren ordren eta manien exekütatzeko", "haren probidenziaren ordre güzien bihotz osoz eta hümülki errezebitzia"), Xarlem 19 (adib.: "Ordre emaiten derat memento huntan pausatzen Fronsacen forteresa bat eginik dela izanen", "Fidelki zitit segürki zure ordriak etsekütatüren", "Sira zure ordria berhala dit exekütatzen", "Alo jaunak bertan orai pharti zitie ene ordriak xüxen exeküta itzazie"), JesBih 2 ("bihur ditzan amoreagatik ordre onean bere ondokoaren eskuetara", "Kargutik atheratzean, emanen dio bere ondokoari khonduen liburua, ordre onean"), UskLiB 2 ("batbedera obligatürik da kofesoraren ordren eta penitenzia ükhenen konplitzera", "Ziek oro Spiritü irusen ordre saintiak, othoi egizie gügatik"), Jaur ("Aingeruen eta sainduen ordre eta herronka guziek ezagutu zuten"), Laph 12 (adib.: "Jainkoak ene bidez ordre berri bat emanen du bere elizari eta zuk egun batez ordre hartako etxe bat altxatuko duzu zure sorth-herrian", "denborarekin ikhusiko duzue ordre berri baten buruzagi jartzen"), Jnn SBi 3 (adib.: "Ama Birjinak guziz maite duen ordre zenbeiten arropa edo abitua", "horrela landatu eta gogortu zen Frantziako lurrean Benediktanoen ordrea"), Ip Hil 7 (adib.: "Pio IX Aita Saintiak, galthatü ondoan mündüko aphezküpü güzien eta ordre religius güzien ustekeria hortan gainen, deithü zütian Elizako gehienak oro Erromara; eta abentiaren 8n, lürreko alde orotarik bildü ziren aphezküpien, Ordretako aitzindarien eta berrogei eta hamar mila khiristien aitzinian...", "Ordre güzietako Erlejiusak eta Eliza güzietako Aphezak bildu ziren"), HU Zez ("Ordre guziak emanak ziren itsuskeria horri buruz"); ap. MEIG I 3 (adib.: "emandu ordre posta abanzatu guzier errezibi ditzaten", "soldaduak ez dira izanen obligatuiak zerbitzatzera ordre huna eta trankilitatia Franzian yar artio baizik"), Lf ap. Zait Plat 3 ("haren arabera ordretik baizik ez zitaken jalgi", "Damurik ez baitzen ohartu edozoin ordre ez dela baitezpada bertute!", "Ordre bat ezagutzen du munduan"), Xa 3 ("Erranez ordreari ginitezen berma", "ordrea eta leialtasuna konda ez diren mendean", "nehor ez da baztertzen ahal heriotzeko ordretik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ordre 15: Eskual 1904 ("ordrerik eta ixiltasunik handienean batzu sar"), Xa (OEHko testuinguru batean), GH 1958 3 (adib.: "Ordrea ezarri nahiz ari niz hementxet", "Zertako debrutako behar duzu ordrea ezarri beharrik ez den lekian?"), J. Errecart, SoEg, Herr 1968-1989 5 (adib.: "Karmeliten ordre bortitzean sartu da", "Gobernuak galdeginik, indiano tropak jinak dira harat ordrearen zaintzeko"), P. Urkizu ("ordre erlijios jakintsu eta langile bat basati ezjakin haien irakasletzat ipintzea"), XArb ("Ez zen Besta Berriko egina orduan, bainan lehenago ikusi bezela ordrea egiteko eta, behar orduan gerlarako"), I. Borda; cf. tiersordre 1 (Iratz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordre : DFrec 1 (J. Hiriart-Urruty) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† ordre v. ordena (-a itsatsiarekin da)".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ordena.

ordu
1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... Europako agintarien goi-bilera hasi den ordu berean hasi da martxa (Ik. ordu berean). Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen-eta.
2 iz. (Orduak adierazteko, bat eta bi zenbatzaileekin). Ordu bata da. Ordu biak dira. Ordu batean, ordu bietan eta hiruretan etortzen da autobusa. Goizeko ordu batean. Hasi gaueko hamarretan eta ordu biak bitartean. || Zer ordu da?
3 iz. Eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. Orain eta heriotzako orduan. Bazkaltzeko orduan (Ik. bazkalordu). Etxeratzeko ordua zen. Senideak soro lanean dauden orduan. Jesusen ikasleak ordu jakinetan tenplura igotzen ziren otoitzaldia egitera. Ordu hartan behar baitut eman kontu hertsia. Nolabait ere gorde dute gure begiok ordu hartako lilura. Eta lehen ona bazen, zen bezala, ordu hartatik hasi zen hagitz hobetzen. Atseden orduak. Badator ordua, bertan da, guztiok nor bere aldera banatuko baitzarete. Etxeko nagusiak baleki zer ordutan etorriko zaion lapurra. Ordu ez denean. Ez ordu, ez leku guztietan. Ordua baino lehen jaioa. Azken orduko albisteak. Saioa puntuan hasiko da eta orduz kanpo ez zaio inori haurren liburutegira sartzen utziko.
4 iz. Eliz otoitzaren zatietako bakoitza, egunaren une jakin batean esaten dena. Ik. otoitz ordu. Orduen liturgia.

Esaera zaharrak

Etxera orduan basora.

Aztergaia: ordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordu: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: heure; Collins: hour.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ordu, oren.

Euskaltzaindiaren Arauak

ordu arte, ordu ezkero Sin. orduz gero, ordu gaiztoan, ordu onean, ordura arte 'ordu arte', ordurik hona Bizk. 'ordutik hona'.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ordu(a) izan, ordu-erdi, ordu-laurden, ordu txiki, orduz geroztik ; eta adib. gisa: ordu bata, ordu biak.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

ordu arte, ordu ezkero; ordurik hona.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: '(1999-01) Honako hau ere erants liteke: / 1. Ordu txikiak. / 2. Ordu onean, ordu gaiztoan. / 3. Orduka. / 4. Ordura bitartean ere bai. Cf. "Guk afal erdiko garaitsuan egin genduen leenengo bertso-saioa ezkonberrien aginduz, eta ordura bitartean ixil samar". Manuel Lasarte. Diario Vasco, 29.III.1998'.

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: orduz 'sasoiz'.

 - [E206]: Miriamek eskaturik, beste arazotxo bat aipa dezaket, bide batez: lehen itzulikoetan, azpisarrera da "ordu ezkero Sin. orduz gero" segidakoa, eta sarrera da "orduz gero Sin. ordu ezkero" segidakoa. Ez al luke azpisarrera izan behar bigarrenak ere?

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: orduz 'sasoiz'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): ordu onean, ordu gaiztoan eta orduka sartzea onartu da.

 - Erabakia: (A. Sagarna, M. Urkia, J.A. Aduriz / 2010-06-02) Sarrera gisa emandako "orduz gero Sin. ordu ezkero" ordu sarrerako azpisarrera bihurtuko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu dira lantaldeak proposatu dituen adibidea eta azpisarrerak; baina ez da orain forma berririk erantsiko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Azpisarrera gehitzea onartu da: orduz 'sasoiz'. Eta orduz gero Sin. ordu ezkero sarrera, azpisarrera bihurtu, ordu ezkero azpisarreraren parean.

ordu artean
adb. Ordu arte. Ordu artean ezin dezakegu inor zuzen epaitu.

Aztergaia: ordu artean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDU ARTEAN, ORDURA ARTEAN (Añ, s.v. entonces), ORDURARTEAN. a) Hasta entonces. v. ORDU ARTE. Kontu galdetuko zaio ordu artean eraman duen denboraz. Brtc 125. Ordu artian ezin inor zuzen juzgau ginai. fB Ic II 229. Mariaren izena ezagutua izan zadin ordu artean ezagutzen etzuten nazioneez. MarIl 114. Betaurrekorik etzan agertu / ordura-artean. Azc PB 359. Beste lagunak ezagutzen zituan neskatxak, baifia nik ez ordurartean. BAyerbe 65. v. tbn. Prop 1880b, 26. Laph 153. Elsb Fram 72. LuzKant 108. Ardoy SFran 190. Ordura artean: Or Eus 74. Mde HaurB 76. Ordurartean: Ag Kr 188. Erkiag BatB 54. FEtxeb 39. b) Hasta la hora de. Erijotzako ordu artian. fB Olg 130. Yaungoikoa-gana biurtea eriotzako ordura artean luzatuteko. Añ EL2 134. Onelan bizi zan azkenengo ordura artian. Ur MarIl 80.

ordu artean 13: Elkar 2 (“Ordu artean haraino bakarrik bukatu zuten itsas pasealekua eta jende askoren ohiko ibilbidea zen hura”), Consumer 7 (“Lantokian gaudenean, fruta freskoa izaten da egokiena ordu artean mokadutxo bat egiteko, edo gatzik gabeko fruitu lehor batzuk"), Berria 4 (“Eta ordu artean, bi orduz, detaile askorekin eta zehaztasun ezeztaezinarekin ausart hitz egin zuten adituek perfekzioan saihestu zuten galdera horri erantzun konkretu bat ematea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordu artean 8: Berria 2 (“Euskadiko Filmategiko arduradunek, ordea, ez zuten ordu artean horren berririk izan”), Mirentxu Larrañaga 4 (“Eta, esan zenidan ordu artean ez zinela konturatu ere egin arima baten jabe zinenik”), Joan Mari Irigoien (“Ordu artean mila lekutan ibili izan nintzen”), Anjel Lertxundi (“Ordu artean hain ausart eta kalapitatsu jokatutako jendeak atzera egin zuen, begiak izuz zabalik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ordu arte eta ordura arte azpisarrera dira, eta horregatik komeni da hau ere azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

ordu berean
adb. Ipar. Orduantxe, momentu horretan bertan. Garbitu zituen begiak ur harekin eta ordu berean argitu zitzaizkion.

Aztergaia: ordu berean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDU BEREAN (Lar, Dv, H). En ese mismo momento. "Actualmente, con relación a lo pasado, orduan, ordu berean. Actualmente estaba hablando, orduan, ordu berean hitzegiten zegoan" Lar. Cf. orduantxe. Tr. Documentado sobre todo en autores septentrionales. Al Sur lo emplean Mendiburu (IArg I 284), Añibarro (EL2 8), Astarloa (II 114), Lardizabal (387), Arana (SIgn 27), Samper e Inza (Azalp 128). Eta ordu berean anhitz senda zezan eritasunetarik. "En cette même heure". Lç Lc 7, 21 (He, Dv, Leon ordu berean; TB oren hartan berean, Or ordu artantxe, Ker orduantxe bertan, IBk orduantxe, IBe une hartan). Ordukotzat [...] hedatu ziren israeldarren herritarat. Ordu berean, Gedeon argitua izan zen Jainkoaren izpirituz. Lg I 208. Hekiek ere ordu berean utzirik sareak eta aita, ondotik jarraiki zitzaizkon. Dv Mt 4, 22 (Azcue traduce: "al punto dejadas las redes y el padre"). Garbitu zituen begiak ur hartaz eta ordu berean argitu zitzaizkon. Jnn SBi 70. Bizia ordu berean nihauk ere galtzen nuela iduritu zitzautan. JE Bur 19. Ikhusi zutelarik misionest berria berak bezala bizitzen, jaten eta lo egiten, ahal zuelarik, ordu berean adiskide bezala hartu zuten. Ardoy SFran 162. Badakit ordu berean baietz erraiten hasi zitzaidala ziburutarra. Larre ArtzainE 119. v. tbn. O Po 58. Bp I 72. Arch Fab 201. Gy 103. Dv LEd 207. Samper Mt 15, 28. Arb Igand 86. Elsb Fram 92. Ip Hil 71. HU Aurp 86. Barb Sup 60. StPierre 13. Ox 78. JEtchep 44. Larz Senper 22. Casve SGrazi 130. (Con reduplicación intensiva). Jesusek zure semea bizi da, esandako ordu bere-berean, gaitzak semeari aldegin ziola. Lard 377. (Con determinantes). Ordu bere artan yaiki ta Yerusalemera itzuli ziran. Ir YKBiz 529. Al mismo tiempo. Ostian izateko, Iesüs-Krist elkhiten deia zelütik, ala ordü berian han ere dago? Bp I 72. Eta ohoina harritua eta ordu berean Jainkoaren graziak argitua, eman zen belhauniko. Jnn SBi 61. Erlisionearen alde bere burua erakutsiz eta ordu berean bera erlisioneak nahi ez bezala biziz. HU Zez 197. Bazter batean bada emazteki andana bat olio egiten hari direnak eta ordu berean kantuz. Prop 1897, 62. Por el mismo tiempo. Baldiñetaria ez baduzu sentitzen, bethi ordu berean, xede hau badugula, egiten ditugun obretan [...], entsaia gaitezen [...]. He Gudu 70. Orduan hil zen [...] Kaskoin pilotari famatu hura. [...] Ordu berean sukar usteletik hil zen Hazparne Hazketan neskato gazte bat. HU Aurp 162.

adib.: ordu 1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... Ordu berean. Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean.

ordu berean 695: Berria 294, DiarioVasco 205, EiTB 96, Elkar 21, Uztarria 17, Goiena 15, Argia 13, Deia 9, Laneki 6, Aizu 2, Consumer 11, Erlea 2, Elhuyar 2, Jakin, Karmel.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordu berean 182: Berria, Herria, Daniel Landart, Iñaki Zabaleta, Asisko Frantzizko, Pako Aristi, Arantxa Iturbe, Urtzi Urrutikoetxea, Elizen Arteko Biblia

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso hedatua da, eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
ordu erdi, ordu-erdi
iz. Kapitulu bakoitzak ordu erdia-edo eskatzen dit.
ordu ezkero
adb. Harrezkero. Ik. orduz gero; ordutik. Ordu ezkero elkarren adiskide gelditu ziren.

Aztergaia: ordu ezkero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. orduz gero.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskara Batuko batzordeari dagokio forma erabakitzea (cf. orduz gero). Ik. E'Arauak 26 (143. or.)

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezkero / -z gero.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ordu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Idazkerari dagokionez eta Euskaltzaindiak eman dituen arauak aintzat izanik, orduz gero forman eman beharko litzateke, ezkero idazkera lehen elementuak mugatzaileren bat daramanerako utzita: laurak ezkero" (1996-07-30)

 - [E301]: "orduz gero nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  orduezkero = orduz gero proposatzen du; H. Knörr: orduz gero(z) proposatu du

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): ordu ezkero = orduz gero uztea erabaki da.

ordu gaiztoan
adb. Aipatzen dena egin edo gertatu ez balitz hobe izango zela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. zoritxarrean; ordu txarrean. Ordu gaiztoan jan zuen Adamek arbola debekatutik.

Aztergaia: ordu gaiztoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ordu haietan
adb. Ipar. Garai hartan, aldi hartan. Ordu haietan, San Esteban gaztelua Iruñeko Erresuma musulmanarena zen.

Aztergaia: ordu haietan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDU HAIETAN (ordü hetan S ap. Gte Erd 130; ordu hetan Dv). En aquellos tiempos, en aquella época. (No se han incluido en este apartado ejs. de ordu haietan equivalentes a 'en esos momentos'). "Ordu hetan Jesusek erran zioten bere dizipulueri, en ce temps là" Dv. Bada ordu hetan bazen, Nazareteko hiri ttikian, birjina gazte bat [...]. Jnn SBi 9. Ordu hetan, Bidarrin ibilki zen Domingo Larresoro, [...] ahal bezala bizi zen gizon bat. Ox 193n. Hola ikasi zuken goizik irakurtzen [...] ordu hetan Nafarran "norbait" ziren guziek ikasten zuten bezala. Ardoy SFran 70. Ordu hetan, ogi xuri guti zen Garazin ikusten, eta artoa aldiz [...] etzen oraino Ameriketarik hunaraino heldua. Ib. 33. Nehor ere ez zen teatrotik bizi ordu hetan. Lf in Casve SGrazi 9.

ordu haietan 15: Elkar 14 (“Ohean behar zuen ordu haietan kristauak, ez euripean paseoan”), Erlea (“Ordu haietan, jendea etxetik ateratzen zen mekanika debru haren ikusteko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordu haietan 19: Herria 2 (“Nolako harremana izan zuen hemen ordu haietan agertzen ziren "Réveil basque" eta "Euskalduna" astekariekin?”), Piarres Aintziart 7 (“Ordu haietan ez nituen aztertzen ideia horiek, baizik harmonia goxoan jartzen egin beharrak”), Itxaro Borda 3 (“Harrondo izuak azpatzen zuen ordu haietan”), Fernando Rey 2 (“Ordu haietan ez zen inortxo ere egoten aitaren laborategian; beharbada bakarra Conti, bere menpekoa, mantal griseko gizon ttiki lasai eta umila, gure aita asko maite zuena”), Joxemari Iturralde 2 (“Jakina, ordu haietan ez zegoen inor bertan”), Patxi Zubizarreta 2 (“Eta gidaria, harantzean, ordu haietan birigarro pare hura zertan ote zebilen imajinatzen ahalegindu zen.”), Iñaki Zabaleta (“Ordu haietan, hitz eta pitz, elkarrenganako begikotasuna sortu zen bien artean”), Juan Kruz Igerabide (“Bertan geratu zen, irribarre gaiztoarekin; muturra beroturik zirudien, ordu haietan ohikoa zuen moduan”), Ramon Saizarbitoria (“Eta esandako ordu haietan, hutsik egin gabe eta ahal zuen guztietan, tenientearen prismatikoez jabetzen ahalegintzen zen bera”), Jean Baptiste Etxarren (“Segur bazen ordu haietan ere zirikada frango jendeen artean, eta herrien artean!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

‘aldi hartan’, ‘garai hartan’ adierakoa azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

ordu hartan
1 adb. Garai hartan. Ik. orduan 1. Ordu hartan Neron zegoen agintari. Laurogeiko urteez ari natzaizu, eta, ordu hartan, ezinago deigarria zen halako lelo bat.
2 adb. Une horretan. (Etorkizuneko testuinguruetan). Ordu hartan kantatuko ditu ene ahoak, bozkario handiarekin, zure laudorioak. Nire etsaiek hondatu nahiko naute; arren, ordu hartan zuk lagundu eta libra nazazu.
Loturak

Aztergaia: ordu hartan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDU HARTAN. En ese momento, en aquel momento, entonces. "A la sazón, tenpora artan, hordu artan" Lcc. Cf. supra ORDU HAIETAN. v. orduan. Iuiatzera dauginian majestate handian, / nola eztu lotsaturen ordu hartan munduia? E 63. Arren bada iauna barkha / dietzadatzu hutsak [...]. / Ordu artan kantatuko / ditu ene ahoak, / bozkario handirekin / zure laudorioak. / Orduan othoi ideki / tzakezu ene ezpañak. EZ Eliç 331. Eta etzaikiskola hurbil harik eta iragan zaitesken artean hagitz uesterat eta ordu hartan arranmiatuko zare hagitz irla danserren alderat eta [...]. INav 114. Nere etsaiak [...] berakin ondatu naiko naute: arren ordu artan Zuk lagundu, ta libra nazazu. Cb Eg II 98. Erregek ordu hartan bazituen hirur hogoi urthe iraganak. Lg I 311s. Bada txoroa, etzenuen batere batere bekaturik egin, etzenukan ordu artan zer konfesatu ere. Mg CC 108. Deituko deutsat konfesore on bati, ta ordu atan konfesino jeneral bategaz garbituko dot arimia. Mg CO 200s. Ordea leoiak ez zuen ordu artan ardi goserik, ta bakarrik billatzen zuen osasuna, ta arantza ura ateratzea. VMg 40. Orregaitik, ordu atan komulgadu nai eztabenak, pekatu mortala egingo dau. Astar II 230. Dabid ordu artan Saulekin etzan, ezpada bere aita Isairen ardiak zaintzera itzulia. Lard 164. Ez dezazula bihia erain, gisua mariatu den aintzinean, zeren ordu hartan ernatzen den haziaren botea erre bailitake. Dv Lab 183. Orduan ere gerorako uzten dute lan au, zerren egun artan, ordu artan gaitz artatik hill uste ezduten. Arr May 92. Galtze-irabazien gora-berak ikusten ari dan sal-erosleari ez ordu artan beste kontuekin joan. Inza Azalp 126. Ats Sanduak erakutsiko dizue ordu artan, zer esan bear duzuen. Ir YKBiz 279. [Germanak] Somerset eta Devongo eskualdeak berendu zituzten, ordu hartan Kornubia bezain keltiko zirenak. Mde Pr 249. Eta ordu artan Neron zegonan agintari. Or QA 77. Berori gertatzen zaigu naimenaren eragiña sumatze ortan ere: alper gauden ala ari geran, ez dezaiokegu igerri ordu artan. Ib. 143s. Baño ordu artan jendea poliki asia zan eta umez gañera aundiak ere azaldu ziran txerpolarien gurdia ikustera. Anab Poli 109. Besta-kari izan naiz / Arbonan bazkaltzen / [...]; ordu hartan ez nuen, / ez, segur pentsatzen / norbeit hai zitzaitala / etxe arroatzen. Mattin 50. Ordu hartan, oraiko elizatik ez urrun bazen haatik etxe azkar bat, Lascorrea. Ardoy SFran 33. v. tbn. Lç Mc 13, 11. Mat 199. Arg DevB 211. O Po16. SP Phil 467. Tt Onsa 23. He Gudu 91. Dh 267. Añ EL1 25. fB Ic III 278. Gy 165. Ur MarIl 71. AB AmaE 245. Elsb Fram 93. A BeinB 86. Itz Azald 167. Goñi 47. Echta Jos 280. EusJok II 114. FIr 148. Erkiag Arran 186. Arti MaldanB 192. Etxba Ibilt 469. (Con bertan, berean). v. ORDUAN BERTAN, s.v. orduan. Eta senda zedin haren muthilla ordu hartan berean. Lç Mt 8, 13. Saul [...] izan zen, ordu hartan berean, etsai gaixtoaz borthitzki asaldatua. Lg I 275. [...] guztijak entzunda adoreetan ezpadozu, hordu atan bertan, sartubak izango zara laba gorijan. JJMg BasEsc 144. Eta egiaz ez dakit zer gertatuko zen, ordu artan bertan an barrena iragotzen zen apaiz batek itz egin ezpalie. Goñi 41 (v. tbn 27). O. HARTANTXE. Onera etortzeko ustea omen du. Betor, baina zure aizpa Isabel, eskean bada ere, Leaburutik ordu artantxe elkiko da. A Ardi 27 (v. tbn. BeinB 86). Zoaz, eta siñetsi duzunez gerta bekizu. Ordu artantxe sendau zan mutilla. Ir YKBiz 147. Ordu artantxe burutara ematen zaitzuena, orixe esazue. Ib. 408. v. tbn. Balad 136. Or Eus 224.

adib.: ordu 3 iz. Eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. Orain eta heriotzako orduan. Bazkaltzeko orduan (Ik. bazkalordu). Etxeratzeko ordua zen. Senideak soro lanean dauden orduan. Jesusen ikasleak ordu jakinetan tenplura igotzen ziren otoitzaldia egitera. Ordu hartan behar baitut eman kontu hertsia. Lan orduetan. Atseden orduak. Badator ordua, bertan da, guztiok nor bere aldera banatuko baitzarete. Etxeko nagusiak baleki zer ordutan etorriko zaion lapurra. Ordu ez denean. Ez ordu, ez leku guztietan. Ordua baino lehen jaioa. Azken orduko albisteak. Saioa puntuan hasiko da eta orduz kanpo ez zaio inori haurren liburutegira sartzen utziko. // agintari iz. Agintea duen pertsona. Udaleko, estatuko agintariak. Herri agintariak. Apaizek ere, inoren aitortza entzuteko, beren agintarien baimena behar dute. Agintarienganako gorrotoa. Ordu hartan Neron zegoen agintari.

ordu hartan 85: Elkar 33 (“Etxera iristean Bob bere gurpilean bueltaka aurkitu nuen, nire gogoeten ispilu: zurrunbilo hutsa. Ignaziori lehenbiziko gezurra esana niola ahazten saiatzen nintzen, baina ordu hartan, borondatea makalduta, Gabriel lauza baten antzera zetorkidan gainera”), Berria 28 (“Ordu hartan, zera esan zuen Ezker Abertzalearen erronken harira”), EiTB 9 (“Ordu hartan, IRAK noraezean geratu zen, kontrolik gabe aste batzuetan”), Erlea 6 (“Taxiak muturra atera zuen ordu hartan Avenida del General Molan gora eta behera zebilen banaketako eta atelierretako kamioneten trafiko zoroan tarte bat harrapatu nahirik”), Argia 3 (“Han ginen, bai, José Luis, betiko nasan, zutik, ordu hartan ordu hartakoak, baina berriro objektu arantzadun baten aurrean paratu ginen susmoa daukat”), Zuzenbidearen Euskal Akademia (“Ordu hartan, ostera, ulertzen zen Bolognako eskolaren eragina izan zuten juristek egin zituztela lan horiek, baina eskola horren ezaugarri nagusia bazter uzteko askatasuna izan zutela juristok, alegia, xehetasunetan oinarritutako kasuistika bazter uzteko”), Aizu 2 (“Lehen urratsak Hasiera hartan garrantzi handia izan zuen Pako Etxebestek, ordu hartan apaizgai zen Kresalako bazkidea”), Jakin (“Artean, Kontzilioa (1962-1965) ez zegoen lehen ordu hartan begi-bistan, baina Europako pentsalariek bazuten gurean oihartzunen bat, eta inguraturik ziren gurera ere”), Karmel (“Jainkoaren erruki handia izan zen, ordu hartan zezenak sartzen zituela itxituran beste egun batean zezenketa egiteko, eta guk haietako batekin ere topo ez egitea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordu hartan 143: Berria (“Ordu hartan 2.900 milioi dolarreko zorra kitatu beharra zuen”), Herria (“Oroitu ziren Nafarroako Antxo III Erregea 1.004 an zela koronatu eta ordu hartan izan zirela euskaldunak herri libro, Euskal Herri guzia Nafarroa deitzen zen denbora hartan Bizkaitik eta Errioxaraino”), Joxemari Iturralde (“Garai hartan goiz ateratzen nintzen etxetik eta don Romualdok, ordu hartan, kioskoa zabaldu gabe izaten zuen”), Bernardo Atxaga (“Ordu hartan, Paulina oso apala zen”), Asisko Frantzizko (“Sukaldariari deitu zioten ekar zezan, baina hark, ezingo zuela ordu hartan alerik ere baratzean bildu erantzun zuen”), Matias Mugica (“Eta egitez inork ezin zuen pentsatu ordu hartan etxean egongo nintzenik eta kasualidade hutsa zen gelan egotea.”), Agustin Otsoa (“Gainera, ordu hartan ez nekien zu igarlea zinenik”), Harkaitz Cano (“Haientzat baino ez zuten ordu hartan semaforo argiek dir-dir egiten.”), Pedro Alberdi (“Tabiratar guztiek zekiten ordu hartan Abenidatik baxoerdiak edanez ibiltzeak zer traba zuen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

‘aldi hartan’, ‘garai hartan’ adierakoa azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. agintari sarrerako adibidea gehitu azpisarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

ordu laurden, ordu-laurden
iz. Ordu laurden batean. Ordu laurden baten buruan. Ordu laurdeneko bidea.
ordu onean
adb. Aipatzen den egoera ontzat emateko erabiltzen den esapidea. Izan bedi ordu onean.

Aztergaia: ordu onean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ordu osoak
iz. Ordu luzeak, denbora luzea. Hizketa gozatsu atsegin haietan ordu osoak istant bat bezala igaroaz. Halaxe igaro ohi nituen ordu osoak.

Aztergaia: ordu osoak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDU OSOAK. Horas enteras, mucho tiempo. Hordu osoak hitzket erotan galtzea. Mb IArg I 61. Baña beste hordu ta hordu osoak joan ta ere, etzen aingeru ona agertu. Ib. 257. Darueez edaaten hordu osuak, ta azkenik aparteetan dira alkar ordituta. JJMg BasEsc 208. Antxe bai, pozik emongo neukez ordu osoak. AB AmaE 171. Ordu osoak parrez eta algaraz itztokiyan igarotzen zituzten. Aran SIgn 51. Hitzket gozatsu atsegin aietan ordu osoak instante bat bezela igaroaz. Arr GB 49. Itz bakarka astiro auznartuz, nik ordu osoak ematen ditut orain ere. Or QA 162. Alaxe igaro oi nitun ordu osoak. Ib. 160

adib.: igaro 4 du ad. (Denbora-bitarte batez edo denboran hedatzen den zerbaitez mintzatuz). Ik. eman 5; izan2 11. Eguna lanean igaro. Aspalditxoan ez dut igaro halako egun tristerik. Aste guztia han igaro eta larunbatean joaten zen etxera, asteko irabaziarekin. Halaxe igarotzen nituen ordu osoak. Jaiak ongi igaro. Gaua ongi igaro dezazun. // ordu 1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... Ordu berean. Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. // oso 5 adb. Osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. Ostia denean hausten, oso da Jesus egoten parte txikienean. || Behartzen gaitu meza santua osoa entzutera. Frutak osoak dauden artean erraz kontserbatzen dira. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Atxikitzen da egosten egun bat osoa. Zuretzat izanen naiz oso-osoa.

ordu osoak 1, Elkar (“Zer edo zerk hara bultzatzen ninduen taigabe; ordu osoak egin izan ditut han”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordu osoak 2: Oskar Arana (“Ehun milia zeuden haraino, eta bidean egin genituen bi ordu osoak lo eman zituen”), Anton Garikano (“Arratsalde-ordu osoak igaro ohi zituen horrela, pipa erretzen, gora eta behera eta harantz eta honantz aspaldiko bidezidor eta auzolur zahar ezagunetatik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

‘denbora luzea’ adierakoa azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

ordu txarrean
adb. Ordu gaiztoan. Ordu txarrean bigundu nintzen zure esanetara.
ordu txiki
iz. pl. Gauerdi osteko lehen orduak. Gaueko ordu txiki haietan, edozer gauza gerta zitekeen.

Aztergaia: ordu txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

esapide berria izan liteke, baina egokia iruditzen zaio lantaldeari, eta onarpen eske aurkezten du.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ordu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

Pluralean erabiltzen da.

ordu(a) izan
da/du ad.-lok. Garaia izan. (Hirugarren pertsonan erabiltzen da). Ordu da ikus dezagun zer egin zuten paristarrek. Eta ordu zen, egiazki, norbait nonbait higi zedin norabait. Badugu ordu, horretan pentsatzen hasteko. Zentzatzeko ordua dugu.
ordu(ra) arte
adb. Une edo garai hura arte; une edo garai hori arte. Ordu arte orok mintzaira bera zuten. Bego, beraz, eginkizun hau ordura arte. || Oihenartek ordu arteko euskal bertsoak entzunak edo irakurriak zituen.
ordua bete
ad.-lok. Epea bete. Beren ordua bete denean, haiek ere deitu dituzte.

Aztergaia: ordua bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDUA BETE. Llegar el momento (de). Bete bide zan, Israeltarrak beren lur eskeñira joateko, Jainkoak erabakita zeukan ordua. Lard 101. Fariseoak au ezin eraman, eta gizonak bialdu ziozkaten, eskuak ezartzera; baña oraindik etzan onetarako ordua bete, eta [...] ezer egin gabe, itzuli ziran. Ib. 413 (v. tbn. 402). Beste bi beltx-beltx ensaiatutzen / ibillitubak jai ta aste, / beren ordua bete danian / aik ere deitu dituzte. Tx B II 38. Bada orduantxe bete zan (bai ariñ bete ere beretzat) aako asturiar ura etortzeko ordua. "Se llegó el tiempo y la hora". Berron Kijote 176s.

Eadib.: seinalatu 1 du ad. Nabarmentzeko seinale bat ezarri, seinale edo keinu baten bidez adierazi. Ik. markatu. Izartxoarekin seinalatua dagoena. Egipton ziren etxeak odolez seinalatuak. Zuhaitz bat seinalatu zion. Zeruko aitak seinalatu zuen ordua bete denean. Atorra zuriak seinalatzen du euskaldun garbia. || Aitak seinalatu behar dit niri emaztegaia?

ordua bete 2: Berria (“Ordua bete baino lehen Eva Forest agertu zen”), EiTB (“Bi minutu falta dira ordua betetzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu OEHko adierako ordua bete formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

‘unea iritsi’ adierakoa azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

ordua jo
1 ad.-lok. Zerbaitetarako ordua iritsi. Ordua jotzerako, jendea bildu zen, eta hasi ginen.
2 ad.-lok. (Erlojuak) orduaren soinua jo. Hasi zen erlojua ordua jotzen.

Aztergaia: ordua jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDUA JO Dar la hora (el reloj); sonar la hora. Erloiyoak ordua joten dabenean [...]. Itz Azald 204. Mezarako deia. Bi deiak... Bakarra... / Ordua noiz joko jantzirik apaiza. "Esperando que dé la hora". Or Poem 529. Eta serorak berriz, ez dauka ordua noiz joko soka ondoan egon bearrik. Munita 115. Lan-gela isteko ordua jotzen du ormako ordulariak. NEtx LBB 118. Gabetan ikustekoa izaten zan ardangela isteko ordua iristen zanean! [...] Ordua jotzen zuanean [...]. Ib. 39s. Ordua jotzerako jendea bildu zan, da asi giñan. JAzpiroz 187. Asi zan [erlejua] ordua jotzen. BBarand 140. [Pazko egunetan] Espiritu Santuaren etorrerarekin guziak artzen du zeru-antz bat. [...] Jo zuan orduak eta Porziunkula ingurua zeru biurtu zan. Bv AsL 190

adib.: erloju iz. Denbora neurtzen eta ordua adierazten duen tresna. Ik. ordulari. Erlojuaren orratzak. Erlojuak ordua jotzen duenean. Urrezko erlojua. Eliz dorreko erlojua. Eguzki erlojua. Horma-erlojua. // horma2 iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Horma nagusia: teilatuari eusten diona.

ordua jo 10: Berria (“Legorretako udaletxean 0 9:30ean zen egitekoa sinatze ekitaldia eta, ordua jotzerako, dozenaka lagun zeuden eraikineko atarian bilduta, AHTrik ez, espropiazioa = lapurreta leloa idatzia zuen pankartaren atzean”), Elkar 5 (“Hamarrak arte zuen denbora, ama –esan nuen; eta nik hura esateaz batera, gure erloju zaharra ordua jotzen hasi zen”), EiTB 2 (“Lasai, askotan heltzen zara ordua jo baino lehen”), UEU (“Barnean Euskaltzaindia eta Egan indar pixka bat hartzen ari zirela —artean Euskera ateratzeko baimenik gabe— Zaitegiri iruditu zitzaion 1955eko urte amaieran Guatemalatik aberrira itzultzeko ordua joa zela; Euzko-Gogoa barnean behar zela argitaratu eta zabaldu, batez ere zabaldu, arazo handiak baitzituen erbestetik barnera sarrarazteko”), Uztarria (“Horrela daramatzagu azken gauak, ordua jotzen duten kanpai hotsak bata bestearen atzetik entzuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordua jo 21: Berria (“MAHAIko hiru HANKAK: Negoziazioaren eta konponbidearen ordua jo dute atzoko emaitzek”), Jose Morales 3 (“Mahai berdearen inguruan eseri ziren denak, eta ez ziren handik altxatuko afaltzeko ordua jo arte.”), Koro Navarro 2 (“Tximiniako erlojuetako batek kraskateko txiki bat egin eta ordua jo zuen”), Josu Zabaleta (“Ordua jotzen zuen urrutiko kanpandorreren batean”), Agustin Otsoa (“Gizon armatuak joan-etorrian zebiltzan hiriko kaleetan, ordua jotzeak zaindaritza eta zerbitzu aldaketa adieraziko balie bezala”), Xabier Olarra (“Erritoa konplitzeko jarritako ordua jo eta berehala, a zer ustekabea hartu zuen bere Maiestateak, hamar minutu lehenago hilda behar zuen gizona lasai-lasai tronura hurbiltzen ikustean!”), Rafa Egiguren (“Elizak arbelez egindako teilatua zeukan, eta erlojuak soinu zakar bat ateratzen zuen ordua jotzen zuen bakoitzean”),…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

orduak joan, orduak etorri, orduak joan eta orduak etorri
Orduak igarotzearekin; orduak igaro arren. Orduak joan, orduak etorri, nekeak menderatu nau eta seko lo geratu naiz. Orduak joan, orduak etorri, neskatila hori ez zen inondik agertzen. Orduak joan eta orduak etorri, hemen nauzu zure zain.

Aztergaia: orduak joan eta orduak etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDUAK JOAN, IGARO, PASATU. Pasar(se) las horas; pasar mucho tiempo. "Orduk iragottuzte izketan (AN-gip)" Gte Erd 245. Olantxe joan jakoezen orduak, zerbait artuko eben itxaropenez beterik. Ag Kr 142. Ezta izaten gauza gozo ta gogozkoa jolas egunaren ondorean ikastetxean sartuta orduak igarotea. Ib. 62. Orrelako autuetan joan zitzaizten orduak Jose ta Pilliperi goizalderarte. Ag G 158. Ezta gauza tontuagorik orduak pasatzia ezeren berri gabe baña. Iraola 115. Orduak yoanik dira poliki. Amabit'erdiak arte ez gera sartu Donapaleun. Ldi IL 44. Ez ditxin aspertzen [...] eta [...] orduak errez igaro oi zaizkien. Or QA 206. Batean ibilli bestean exeri, orduk joan zitzaizkan ermutarrak etorri arte. JAIraz Bizia 65. Erregalu bat autatzea orren zailla zanik ez nuen iñoiz pentsatu. Orduak igaro zaizkit kalez kale, ta ezpai gorrian. Txill Let 58. Oliozko argi bat piztu ta estudiatzen asten zan. Orduak pasatzen zituan ola. A. Zavala in Goñi 9. Orduak joaten zitzaizkien aurreko mendi Gurutzeari begira. NEtx LBB 93. Akordatu gabe orduak pasa. BBarand 18. Orduak juanez, geruago eta min geiago sentitzen neban gorputz guztian. Gerika 171.Joan orduak, etorri baga, ta etzan agertuten portura Txotxo-tontorren txalupea. Echta Jos 84. // ORDUAK JOAN ORDUAK ETORRI, ORDUAK JOAN ETA ORDUAK ETORRI (V-gip ap. Etxba Eib; G-azp). "Pasando las horas... Orduak juan eta orduak etorri, amen nozu zeure zaiñ egun erdixan, hora va y hora viene..." Etxba Eib.(En contextos negativos). A pesar de las horas transcurridas. * Orduak joan, orduak etorri, neskatilla ori etzan iñundik agertuten. Echta Jos 43 (v. tbn. 187).

adib.: etorri1 2 da ad. (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean. // holako adj. Honelakoa; horrelakoa. Eskerrak Jaunari, holako gauza ederrak egin dituelako. Bertsotan hasi zen, holako zerbait kantatuaz. Holakoren bat. Holakorik! Holakoxea da. Gure aitak, holakoetan, ez zekien ezetzik esaten. || Holako eta halako etorri dira. Orduak joan zitzaizkigun holakoren eta halakoren bila. // joan 6 da ad. (Denbora adierazten duten hitzekin). Igaro. Joan den urtean. Joan den udaberriaren hasieran. Urteak joan ahala, euskalkiak elkarrengandik bereizten ari dira. Sasoia joan eta gero. Denbora joanez gerozko damua. || (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean. // pankarta iz. Ageriko toki batean jartzen den edo manifestazio eta kidekoetan eramaten den afixa modukoa, kexu, ongi etorri edo eskaera bat adierazten duena. Ia berrehun lagun bildu dira pankartaren gibelean. Manifestazioa dagoenean, orduak eta orduak pasatzen ditu lagunekin pankartak egiten.

orduak joan 7: Berria (“Orduak joan zitzaizkigun errezitaldi poetikoan, eta poesia Jaunaren hitza da, eta isilduen mintzaira ere bai”), Elkar 3 (“Gauza bera gertatu zitzaion zentroko TEGA Terra Galegari ere, hasierako datuek diputatu bat ematen bazioten ere, orduak joan ahala argi geratu zen Legebiltzarretik kanpo geratuko zela”), Deia (“Marijata barikuan balkoian behera dantza batean ibili zenetik orduak eta orduak joan dira festa-giroan, San Pedro jaien erdia ia igaro dugularik”), EiTB 2 (“Asteazken eguerdirako ehunka lagun bildu ziren bertan, baina kopuruak gora egin du orduak joan ahala”); orduak igaro 43; orduak pasatu 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

orduak joan 10: Berria (“Orduak joan ahala, Haitiko indar armatu ohietako eta Jean-Bertrand Aristide presidentearen aurkako poliziek hainbat komisaldegi hartu zituzten herrialde osoan.”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (“Tentsio handiko orduak joan ziren.”), Jesu Mari Mendizabal 2 (“Itzalean 30 gradu direnean, orduak joan eta orduak etorri, lurrin artean aritzea..., atera kontuak!”), Iñaki Zabaleta (“Denbora handia eman nuen oraindik hilerrian, orduak joan ziren, gorputza hoztu egin zitzaidan azaroko haize mehearekin, gosea oihuka ari zen, baina inon ez nuen topatu Joseba Telleria jartzen zuen hilobirik.”), Mirentxu Larrañaga (“Itxaropen-izpi bat eman dit horrek, urria bada ere, baina orduak joan ahala, gero eta itxaropen urriagoa dut.”), Markos Zapiain (“Orduak joan orduak etorri, nekeak menderatu nau eta seko lo geratu naiz”), Eskarne Mujika (“Orduak joan orduak etorri, ispilura begira nago denbora guztian”), Karlos Linazasoro (“Orduak joan ziren, orduak eta orduak, eta azken ordu bat ere bai”); orduak igaro 24; orduak pasatu 29.

Bestelakoak

etorri1 2 da ad. (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean. joan 6 da ad. (Denbora adierazten duten hitzekin). Igaro. Urteak joan ahala, euskalkiak elkarrengandik bereizten ari dira. Sasoia joan eta gero. Denbora joanez gerozko damua. || (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean. [ordu] orduak joan, orduak etorri, orduak joan eta orduak etorri Orduak igarotzearekin; orduak igaro arren. Orduak joan, orduak etorri, nekeak menderatu nau eta seko lo geratu naiz. Orduak joan, orduak etorri, neskatila hori ez zen inondik agertzen. Orduak joan eta orduak etorri, hemen nauzu zure zain.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da (orduak joan orduak etorri) urteak joan eta urteak etorri bezala, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa ordu sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da joan eta etorri sarreretan.

orduan
1 adb. Une hartan, garai hartan. Bai ederki bizi ginela orduan. Ez nuen uste orduan eta ez dut orain uste. Orduan integrista zeritzan alderdikoa. Lizarra aldean orduan burutzen da lehendik zetorren erdalduntzea. Haien atsegina orduan! Orduan bezain indartsu dago. Ez orduan eta ez geroago. Ez da ezer asmatu, ez orduan, ez geroztik. Bai, orduan bertan esan behar ninan dena (Ik. orduantxe). Eta, orduan berean, eguzkia agertu zen hodeien artetik. || Une horretan. Orduan ikusiko dira gauzak nola diren. Eseriko dira orduan kai ondoan dauden mahai luzeetan.
2 lok. Kasu horretan, hortaz. Ez badakizu, orduan hobe duzu isilik egotea. Hitz beharrean aurkitzen da galesa; ingelesetik hartzen dira orduan hitz zahar ahaztuen ordekoak. Hori pentsatzeak beldurtzen badu, sasi-budista da orduan, ez budista. Zer esan behar dugu orduan?

Aztergaia: orduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: orduan eta... -ago.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Hitz horren azpisarreren artean, bi gehitzea egoki izan daiteke, hain zuzen ere, orduan bertan eta orduan orduko". // BAgiria (1999-01-29): ez da onartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: orduan orduko, orduantsu .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

orduan eta... -ago.

Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  orduan bertan eta orduan orduko azpisarrerak gehitzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): ez da onartu.

orduan eta ...-ago
1 Are gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren.
2 (zenbat eta ...-ago edo zenbat ere ...-ago-rekin korrelazioan, bi prozesu edo egoera konparatzeko). Zenbat eta bakezaleago agertu, orduan eta beldurgarriago izaten dira. Zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna.
orduan orduko
adj. Uneari dagokiona. Egunero egiten dituzte eguneko beren gauza onak, orduan ordukoak eta aldiak dakarren aldian beste beren aldikoak.

Aztergaia: orduan orduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: ik. oh. s.u. orduan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orduan sarrerari dagokion azpisarrera.

orduantsu
adb. Gutxi gorabehera orduan. Orduantsu asmatu zuen inprenta Pi-Cheng izeneko batek.
Loturak

Aztergaia: orduantsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orduantsu 3: Lf ("Orduantsu ontu zituzken Urtx'aphala-ren kantuak"), Azurm ("Arana Goirik orduantsu ekiten zion bere lanari"), SGarm Txina ("Orduantsu asmatu zuen inprenta Pi-Cheng izeneko batek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitua ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orduan sarrerari dagokion azpisarrera.

orduantxe
adb. Orduan bertan. Beltranek igarri zuen orduantxe zergatik aldendu zitzaion emaztea. Eta hainbeste menderen buruan, nire oinazeak orduantxe hasten balira bezala izango dira. Alferrik izango dira erreguak; orduantxe bertan kenduko zaio bizia.

Aztergaia: orduantxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ordu-orduantxe [gehitzeko eskatuz]" (2009-01-07)

ordubete
iz. Ordu bateko denbora-bitartea. Ordubetean jardun zuten berbetan. Ordubetez egon ziren mendi gailurrean. Mugan ordubete edo bi itxaroten egon eta gero. Herriraino oraindik ordubeteko bidea zuela.

Aztergaia: ordubete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bete.

ordudanik
adb. Harrezkero, ordutik. Ordudanik San Lukas eguna urtero jai egiten dute.

Aztergaia: ordudanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-danik.

orduero
adb. Ordu guztietan, ordu oroz. Asteburuetan orduero izaten dira autobusak.

Aztergaia: orduero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2012-04-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2005-07-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan orduero sarrera: Mb IArg ("Egizu zuk hau urte oro, ill oro, haste oro, egun oro ta hordu oro"), Añ MisE ("Egunero errezatuko dogu errosario santua, orduro Abe Maria"), AA I ("[Jaunaren] mesede oek egun oro ta ordu oro berritzen dira"), BOEans ("Zeren gure etsaiak ordubero bazter guziyetan [...] galdu nai gaituzten"), Aran SIgn ("Eriya medikuagandik lagata eta orduoro eriotzako zorian bezela zegoan une artan bertan [...]", "Bere begi-ertzetatik beera orduero txirrian zeriozkan malko-tanto labañak eziñ geldiarazirik"), JanEd ("Baldiñ ez badiozu / mokorik moztutzen, / orduro ariko da / baztarrak nastutzen"), FIr ("Egunero eta orduero"), Or QA ("Ama orrek bere semea gogoan dauka ordu oro ta une oro"), Zait Plat ("Egun eta ordu oro [...], aspaldidanik ontzat artutako egiak aztertzen ari baitzan Sokrate"), Ibiñ Virgil ("Aren maitasarrea orduoro geitzen zait udaberrian lertxun gaztea eraikitzen dan giñoan"), LMuj BideG ("Nire begiak egunero ta orduero antsiak ustutzen"); eta o. oroko : Mb IArg (Goiz-arratsetako ta hordu oroko otoitzak [egizkitzu]", "Hordu oroko lanak eta gauzak dira [...] ziñezko amorearen agerle zuzenak"), Aran SIgn ("Bere aldetik hainbeste oker Jainkoaganako ta onen eskutik berriz berak aiñ orduoroko mesede ugariak artzea"), Arti Ipuin ("Aberatsaren beharra ezta egunerokoa, ordu orokoa da, momentu orokoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orduero (eta -eroko 1) 4: Elhuyar ("40.000 km-tako zirkunferentzia oso bat egiten du, 24 orduero gutxi gora-behera"), Jesusen jarraitzaile 1986 ("Baina bizi, minutuero, orduero, egunero bizi behar dugu"), M. Landa ("Dantzaldirik ez baina gimnasia orduero eta izkina guztietan eta une orotan, liburu eta irakurketa etengabea"); J. Muguruza ("kolpetik konturatzen zara ordueroko berriak iristear daudela"); orduoro/orduro 6: A.M. Abate ("Eserlekuen bila sartzen ziren guztiak orduoro jendez gainezka ikusi genituen bultzietara"), I. Urbieta ("Herri hartan denek batera hitzegiten bait zuten, deihadarka eta orduoro, ez zen inortxo ere ausartu parte hartzera"), K.D. Izpizua ("Ordu oro jotzen huen pieza aspergarri hura eta dirudienez zarata gehiegi atera nian aretora sartzekoan"), Santa Mariñe 1994 ("minguneak igurtzi mantzanila orioz eta hiru astez hartu mantzanila eta lezarrezko infusinoa zortzi orduro"), Zer irakurri ("Bost orduro galtzen da espezie bat"), M.E. Ituarte ("Orduoro birsortzen da baina kume bakar batzuk baino ez dira bizirik ateratzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orduero : DFrec 1; orduoro : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orduoro : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro (cf. 110. araua): ik. oharra s.u. minutuero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) E123k begiratuko ditu datuak eta hurrengo bilerara eramango ditu. Bitartean, ez da ezer erabaki.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2012-04-27) / AS (2012-05-08): orduero onartu da.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. aldioro.

orduetan eta orduetan
adb. Luzaro, denbora luzean. Etxetik irten barik egoten zen orduetan eta orduetan.

Aztergaia: orduetan eta orduetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDU(E)TAN ETA ORDU(E)TAN, ORDU ETA ORDUTAN. Horas y horas, durante mucho tiempo. Toki onera etorri aiz! Orduta [sic] eta ordutan iñor eziñ ikusi leiken tokia. JAIraz Bizia 81. Gau ta egun, ainbat ordu ta ordutan arraunai eragiñaz, gogor ta bulartsu jardunaz. Erkiag Arran 78. Etxetik urten barik egoten zan orduetan eta orduetan. Erkiag BatB 48.

orduetan eta orduetan 7: Berria (“Nork ikusi nahi ditu orduetan eta orduetan zortzi sortzaile uniformatu begien bistan?”), Elkar 5 (“Pintoreak ederki ulertzen ditut geroztik, estudioan sartu eta munduaren zentzua galtzen dutenean orduetan eta orduetan”), EiTB (“Kostaldean, leku helezinean, orduetan eta orduetan, joan-etorriak egiten ditu,ontziak eta itsas trafikoa kontrolatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

orduetan eta orduetan 5: Berria (“Inork ez zituen hankak gelditu nahi, orduetan eta orduetan arian-arian ibili arren; aurrena, Santua bisitatu beharra dago, hari otoitz kartsuak egin, eta betebehar hori egin ezean, ez dago bakerik kontzientziarentzat, eta festaren gozamenik ere”), Agustin Otxoa (“Gaua gazte zen oraino, beraz, eta bidaia ilunak orduetan eta orduetan jarraitu behar zuen oraindik”), Xabier Olarra (“Horrelaxe, geldi-geldi begira orduetan eta orduetan egon litekek”), Koro Navarro 2 (“Beste batzuetan ordea eromenaren zentzugabekeriara jo behar izaten nuen hura guztia esplikatzeko, zeren hutsari begira ikusten bainuen orduetan eta orduetan, guztiz arretatsu, irudizko soinuren bati adi bezala”, “Atera zen Martin elizatik, Kale Nagusitik hartu zuen Errekoletoen komentuaren aldera, gora eta behera ibili zen paseoan, orduetan eta orduetan, Katalinaren arrastorik ere ikusi gabe”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio-sintagma lexikalizatua denez, komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

orduka
adb. Neurritzat ordua hartzen dela. Orduka lan egin.

Aztergaia: orduka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

orduko
1 adj. Une edo garai hartakoa. Orduko eta gaurko idazleak. Orduko eta geroko gorabeherak. Horra ene orduko ametsa. Ez omen zuen, gainera, herri interesen, ordukoen eta gerokoen, alde jokatu. Pitagoras gizon handitzat zuten ordukoek.
2 Bezain laster. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ohean sartu orduko, loak hartzen nau. Hitz ozenak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion zein bere tokian. || Lurrean agertzen garen orduko, Jaungoikoak bakoitzari bere aingeru zaintzailea ematen dio.
3 Aipatzen den unea baino lehen edo une hartan bertan. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hara bildu orduko, hil hurran zen jenerala. Gaur, oilarrak jo orduko, hiru aldiz ukatuko nauzu.
4 adb. Une hartarako. Ik. ordurako. Orduko nahiko lo egina nengoen. Mariaren gurasoak, nonbait, orduko hilak ziren.
5 adb. Orduan, ordu bakoitzean. (Lastertasuna adierazteko). Orduko bost kilometroko abiaduran oinez doan gizona.

Esaera zaharrak

Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Urrungo eltzea urrez, hara orduko lurrez.

Aztergaia: orduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag. eta adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: ordukoxe .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

ordukotz
adb. Ipar. Orduko, une hartarako. Ordukotz haurrak zazpi urte eginak zituen.

Aztergaia: ordukotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'orduko': ordukotz haurrak zazpi urte eginak zituen.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-kotz.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ordurako.

ordukoxe
1 adj. Une edo garai hartakoa. (orduko-ren era indartua). Kartel hau mila bederatziehun eta hogeita hamabosteko euskal jaietakoa da eta liburua ere ordukoxea.
2 adb. Bezain laster. (orduko-ren era indartua; partizipio burutuaren eskuinean). Ohera sartu ordukoxe loak hartzen nau.
Loturak

Aztergaia: ordukoxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe: -ko-xe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orduko sarrerari dagokion azpisarrera.

ordulari
iz. Erlojua. Eskumuturreko ordularia.

Aztergaia: ordulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ordulari XX. mendeko G da batez ere, 20 aldiz (Alz Ram 3; FIr 2; NEtx LBB; Lab SuEm 4; NEtx Antz 5; Mde Pr 3; Osk Kurl 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orduari 1 (R.M. Azkue); ordulari 23: G 7 (J. Iturria; Saski-naski 1985; Ikasteko 5); IE 2 (A. Arkotxa; D. Landart); EB-EgAs 14 (M. Zabaleta; J.M. Satrustegi; X. Gereño 3; J.M. Irigoien; A. Ormaetxea; A. Lertxundi; J. Aizpurua; I. Elizegi 3; J. Etxeberria: ordulari-ardatz; X. Odriozola: ordulariegile).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordulari : DFrec 4; AB38 23; HiztEn-LurE; Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'erlojua'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. erloju.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "ordulari / erloju: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...). Eremu semantiko bera al dute?" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  ordulari eta erloju maila berean agertzea ez deritza ongi.

 - [E210]: 1- Jasoa (Jas.) erabilera-marka eman.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): dagoen bezala uztea erabaki da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

ordura artean
adb. Ordu arte. Ez genuen guk, ordura artean, su handiak egiteko ohiturarik izan.

Aztergaia: ordura artean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDU ARTEAN, ORDURA ARTEAN (Añ, s.v. entonces), ORDURARTEAN. a) Hasta entonces. v. ORDU ARTE. Kontu galdetuko zaio ordu artean eraman duen denboraz. Brtc 125. Ordu artian ezin inor zuzen juzgau ginai. fB Ic II 229. Mariaren izena ezagutua izan zadin ordu artean ezagutzen etzuten nazioneez. MarIl 114. Betaurrekorik etzan agertu / ordura-artean. Azc PB 359. Beste lagunak ezagutzen zituan neskatxak, baifia nik ez ordurartean. BAyerbe 65. v. tbn. Prop 1880b, 26. Laph 153. Elsb Fram 72. LuzKant 108. Ardoy SFran 190. Ordura artean: Or Eus 74. Mde HaurB 76. Ordurartean: Ag Kr 188. Erkiag BatB 54. FEtxeb 39. b) Hasta la hora de. Erijotzako ordu artian. fB Olg 130. Yaungoikoa-gana biurtea eriotzako ordura artean luzatuteko. Añ EL2 134. Onelan bizi zan azkenengo ordura artian. Ur MarIl 80.

ordu artean 13: Elkar 2 (“Ordu artean haraino bakarrik bukatu zuten itsas pasealekua eta jende askoren ohiko ibilbidea zen hura”), Consumer 7 (“Lantokian gaudenean, fruta freskoa izaten da egokiena ordu artean mokadutxo bat egiteko, edo gatzik gabeko fruitu lehor batzuk"), Berria 4 (“Eta ordu artean, bi orduz, detaile askorekin eta zehaztasun ezeztaezinarekin ausart hitz egin zuten adituek perfekzioan saihestu zuten galdera horri erantzun konkretu bat ematea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordu artean 8: Berria 2 (“Euskadiko Filmategiko arduradunek, ordea, ez zuten ordu artean horren berririk izan”), Mirentxu Larrañaga 4 (“Eta, esan zenidan ordu artean ez zinela konturatu ere egin arima baten jabe zinenik”), Joan Mari Irigoien (“Ordu artean mila lekutan ibili izan nintzen”), Anjel Lertxundi (“Ordu artean hain ausart eta kalapitatsu jokatutako jendeak atzera egin zuen, begiak izuz zabalik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ordu arte eta ordura arte azpisarrera dira, eta horregatik komeni da hau ere azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

orduraino
adb. Ordu arte. Higuindu zituen, orduraino maitatu zituen atsegin galkorrak. Ezen orduraino dugu salbatzeko artea. Munduaren hasieratik orduraino. Gaurgero badakigu horratik, zenbait ale berezik iraungo duela orduraino.
Azpisarrerak

Aztergaia: orduraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ordurainoko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ordurainoko.

Atzizkien araberako erabakiak

-raino.

ordurainoko
adj. Hau ikusi eta ilundu zen ordurainoko haren poz guztia.
Loturak

Aztergaia: ordurainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -raino-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orduraino sarrerari dagokion azpisarrera.

ordurako
1 adb. Une hartarako. (Lehenaldiko aditzekin). Ik. orduko 4. Ordurako, gainera, atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen. Jesusek ordurako erabakita zeukan zer egin. Guk badakigu astindu gaituzten lurrikarak sortuak zirela ordurako, eta ez direla berehalakoan baketuko.
2 adb. Une horretarako. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Ordurako harrek beren lana egina izango dute nirekin.
3 postpos. Orduko, aipatzen den unea baino lehen edo une hartan bertan. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Nik adina ikusi ordurako, aspertuko da.
[Oharra: Euskaltzaindiak hirugarren adieran orduko forma erabiltzea hobesten du].

Aztergaia: ordurako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-rako.

ordurarte
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ordurarte-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ordura arte; ordu arte].

Aztergaia: ordurarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

e. ordura arte, ordu arte.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

cf. ordu arte.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-raino/arte: ik. EGLU-I, 267-271.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  ordurarte hitza gordetzearen ageri da.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): zerrendan dagoen bezala uztea erabaki da: ordurarte* e. ordura arte, ordu arte.

ordurik hona
adb. bizk. Ordutik hona.

Aztergaia: ordurik hona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Bizk. 'ordutik hona'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-rik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ordu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "ordutik hona nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper