435 emaitza or bilaketarentzat - [401 - 435] bistaratzen.

orron ibili
ad.-lok. g. er. Alderrai ibili, noraezean ibili. Basabereak bezala mendiz mendi, orron eta nora gabe ibili beharra izango zuen.

Aztergaia: orron ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orron 1 1. (V, G ap. A ; Lar, H). (Uso pred.). Vagante, errante. "Vago, orron dabillena" Lar. "Vagante, vagaroso, orron dabillena" Ib. "Vagar, andar por varias partes, orron ibilli" Ib. "Errante" A. Cf. 1 aron, orronatu. * Asi ez nadin orron ibilten zure lagunen taldeen ondoren. CantCS 1, 7. (tbn. orron ibili en las vers. vizcaína gral. y de Marquina; Ur bazterrez-bazter, Ol or-andik, Ker galduta) Atera nendiela orron ibillitzera gaueko erregiñ oriak argitutako oianean. Otag EE 1882c, 534. Etxerik ez-ta, ijitu-antzo / ik orron ibilli bear. SMitx Aranz 20. Basabereak bezela mendiz-mendi, orron eta norabage ibilli bearra izanen zun. Etxde JJ 157. Jonengan ere, gogoa ta irudimena orron ebiltzan. Erkiag Arran 65. Permesiko ibai ertzean orron dabillen Gal-ena. Ibiñ Virgil 49.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: orron ibili errar, andar errante gizateriaren talde handiak oihanetan eta estepatan orron zebiltzan: grandes grupos humanos andaban errantes por las selvas y estepas; Adorez: orron ibili, ibiltzen: da/du ad. (ikus nora gabe ibili) andar errante, vagar, errar; hasi ez nadin orron ibiltzen zure lagun talden ondoren: para que no empiece yo a andar errante en pos de de los rebaños de de tus compañeros; Labayru: orron ibili 1 ad. lok., ad. da andar errante, vagar

Bestelakoak

orron adb. (orron ibili esapidean, 'alderrai ibili, noraezean ibili' adierazteko). g.er. Basabereak bezala mendiz mendi, orron eta nora gabe ibili beharra izango zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta sarrera gisa jasotzekoa, baina orron ibili forman, orron soila ez delako erabili. Oharra definitzaile gisa gehitzekoa da.

ortodontzia
1 iz. Odontologiaren adarra, hortzen kokapena aztertzea eta gaizki kokaturik daudenak zuzentzea helburu duena.
2 iz. Hortzen kokapen akatsak zuzentzeko teknika. Egunero hortzak garbitzea ortodontzia jartzea baino askoz merkeagoa baita.

Aztergaia: ortodontzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[ortodontzi] falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: segur al gaude grezierazko t, -tia guztietan euskaraz -z- egin behar dugula? Nire ustez hobe genuke, kasu batzuetan bederen, -tia egitea: Batetik, grafia kontuan behintzat, inguruko hizkuntzekin batera jokatzeko, eta bestetik erdarazko ortodoncista moduko astakerietatik ihes egiteko (euskaraz ortodontzista ote?) Hortxe dugu erro bereko dentista, logikaz -t- mantentzen duena. Proposamena: ortodontia eta ortodontista jartzea. || Erregulartasuna lortu eta gaztelaniapeko grafia-morrontzatik irtetea, geure bide propioa erabiliz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Euskaltzaindiak erabakiko du maileguaren forma: lantaldeak proposatua ala ohargileak proposatua.

 - Erabakia: (AS-MU / 2011-06-15): Erabilera-datuen argitan, ortodontzia forma erabilia jaso da.

ortodoxia
1 iz. Eliza baten alderdi nagusiak egiazkotzat hartzen dituen doktrina eta iritzien multzoa. Ortodoxia katolikoa.
2 iz. Talde edo doktrina baten iritzi eta ideia nagusien edo ofizialen multzoa. Ortodoxia komunista.
3 iz. Zientzian, artean edo moralean, gehienek onartzen dituzten ohiko oinarri edo iritzien multzoa.
4 iz. Ortodoxoa denaren nolakotasuna. Azalpen baten ortodoxia.

Aztergaia: ortodoxia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: nazioarteko hitz hori barneratzea komeni da.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): sartu egin da.

ortodoxo
1 adj./iz. Erlijio bateko dogmaren eta doktrinaren araberakoa. Teologo ortodoxoa. Israelgo ortodoxoen sostengua. || Sozialista eta komunista ortodoxoak.
2 adj./iz. Zernahi alorretan ortodoxiarekin bat datorrena. Ekonomista ortodoxoa. Ortodoxoek auzitan jarri dute Europako Banku Zentralak hori egiteko eskumenik ba ote duen.
3 adj. Kristau elizez mintzatuz, XI. mendean Erromatik bereizi ziren Ekialdeko Elizen doktrinakoa. Eliza ortodoxo grekoa. Errusiako Eliza ortodoxoa.
4 adj./iz. Eliza ortodoxoei dagokiena. Apaiz ortodoxoa. Greziar ortodoxoak.

Aztergaia: ortodoxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
ortofonista
iz. Logopeda. Haurrak oraindik frantsesa ikasteko edo erabiltzeko arazoak baditu, ikastetxeak ortofonista baten laguntza eska dezake.

Aztergaia: ortofonista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ortofonista : ElhHizt, ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HiruMila, EuskHizt.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko beste mailegua

Sin. logopeda.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ortogonal
1 adj. mat. Angelu zuzenari dagokiona; angelu zuzena osatzen duena. Proiekzio ortogonala.
2 adj. mat. Bektoreez mintzatuz, beste bektore batekiko perpendikularra dena. Bektore ortogonalak.

Aztergaia: ortogonal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

ortografia
1 iz. Hizkuntza bateko hitzak idazteko era zuzena eta arauen araberakoa. Hitz baten ortografia. Euskaltzaindiaren ortografia-arauak. Ortografia-hutsak egiten ditu.
2 iz. Hitzak idazteko era. Euskal idazle zaharrek ortografia moldakaitza erabili zutelako. Idoro ditudan aldakuntzak ez dira ia ortografiarekikoak baizik.

Aztergaia: ortografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ortografia marka, ortografia-marka
iz. hizkl. Letra edo zenbakia ez den marka grafikoa, testu idatzi bat zuzen irakurtzen eta interpretatzen laguntzen duena. Idazkeran guztiz garrantzizkoa da, jakina, ortografia-marken erabilera.
ortografiko
adj. Ortografiarena, ortografiari dagokiona. Akatsak bi motatakoak izan dira, ortografikoak eta morfologikoak.

Aztergaia: ortografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ortopedia
iz. Tresna bereziak erabiliz gorputzaren deformazioak zuzentzea helburu duen teknika. Gurutzetako ospitaleak umeentzako ortopedian duen adituak adierazi duenez, denboraren joanarekin, garuneko lesioak eragina izan du umearen osasunean, eta errehabilitazioa beharko du hazkunde prozesu osoan.

Aztergaia: ortopedia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
ortopediko
adj. Ortopediarena, ortopediari dagokiona. Hanka ortopedikoa.

Aztergaia: ortopediko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

ortotipografia
iz. Testu inprimatuetan letra motak egoki erabiltzeko eta horiek ongi antolatzeko arauen multzoa. Ortotipografiak garrantzia du testu tekniko eta espezializatuetan, adierazpenari zuzenki lotua baitago. Hizkuntza-arazo soiletatik kanpo, zuzentzailearen egitekoa da ortotipografia eta aurkezpen-arauak ere zehaztasunez begiratzea eta, behar izanez gero, autoreei laguntzea.

Aztergaia: ortotipografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Hizkuntzalaritza (Hizkl.) espezialitate-markarekin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19) Forma berririk ez da orain erantsiko.

ortoz
adj. bizk. Oinutsa.

Aztergaia: ortoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) izond.ak dira ortoz (eta -tz 1) 8: fB 6 (adib., "Markinako Karmen ortozeko predikadoriak", "prai Bartolome Santa Teresa, karmilita Ortoza", "Karmen ortozeko praile", "Karmen ortozeko erlijinoe barristauba"; "Karmengo mendi santuko lorarik ederrena, ene erlijinoe ortotzaren ama"), Izt C 2 ("bata Santa Teresa Karmen ortozekoa, eta bestea San Bernardoren ordenakoa", "Fr. Franzisko de San Julian, Ministro Jeneral Trinitario Ortoz zena"); ortosi 1, NEtx Nola ("Karmeldar Ortosia"); ortuts (eta -th-, -s, -z) 5: Ax ("Biluz da: orthuz da"); Jnn SBi ("athera zen etxetik orthuts"), Arti 3 ("Gizon ortutsa", "Bere oin ortutsak lokatzaz zikindurik zeuden"; "Ez nenkien zer egin, arima nun ortus") // ik. ap. DRA, gainera, Lg II 410 ("Hartu zuen bere eskutan erleki balios hura, eraman zuen orthux eta buru has"); b) eratorriak: ortoztasun 1, fB Ic II ("Zabalduten ditu Palestina, Tebaida, ta Ejitoko ermitaino santuben barubak, ixiltasuna, ortoztasuna, latztasuna, azotiak, ta gorputzaren penagarrijak"); ortozean Balad ("oinak ortozean"); ortozik (eta -s- 5, -ts- 1, -tz- 2) 23: Añ 3 ("Krutze astun bat lepoan, Aranzaz Koroiturik, Odol tantak dariozala, Urteten dau ortosik", "oñutsean ta ortozik dabil", "ikatz gorien ganean dabillala ortosik, oñutsean"), Mg PAb 2 ("abarkak zirian euren oñetakuak, ta ortozik ibilten bere ez zirian lotsatuten", "Barriz gure neskatilla, euri ta aterri, eguraldi on edo txar, ortozik, edo abarka zulatubakaz dabiltzanak, zein desbardinak besteetatik?"), JJMg BasEsc ("ikusiko zenduzan batzuk ortozik, zaku zantar, ta zilizijoz jantzita"), Astar II ("euren umiak ortozik, billoxik gosiak ilik"), Azc PB 4 ("begietan ebala ugari negarra: ta ortozik; eskatuten Done andiari eta bere bitartez zeruko Iaunari", "bestan ortozik", "enabe ni ikusiko ortozik kalean", "pozik sartu nintzan etxera izilik ortozik"), Itz Azald ("ikusirik ebilela oiñez, ortosik eta ain errukigarri"), A 2 ("buru-utsik, ortozik edo orpo-utsik", "Ortozik sarri ibilten direalako"), Echta Jos 2 (oñ-ortotzik "Bein joan zirean oñ-ortotzik Gaztelugatxera", "emazteak oñ-ortotzik eskintsariak egin ebezanik irugarren urtean"), Enb ("Zugatz ganian azkar, ortosik"), Zait Sof ("ogirik gabe ta ortozik"), Balad ("Uso zuri eder bat oinetan ortozik, aldatzean gora doa egoak zabalik"), SM Zirik ("zapatak ortotsik probau biarrian izan zan"), And AUzta 2 ("alpargatak lepoan jarri ta ortozik joaten giñan elizperaiño", "Baiña ibillera asko egiten ziran ortozik"), Erkiag BatB 3 ("An bere, txakurrak ortozik", "Ortozik, dagoan lez, isilean dabil Nikanor eskopetearen billa", "erbestean ortozik arrapau daben txakur gosekilla"), Osk Kurl ("ortosik eta prakak izterretan batuta"); orthutsetan 1, EZ Man II ("Ontasun izatuaren noiz ere ordañetan, esker itzultzera ioaten baikare orthutsetan"); orthutsik (eta -s- 1) 4: EZ Noel ("Bide luzeak pasatzen ziñituen orthutsik"), Ax ("ikhatz bizien gaiñean orthusik"), Hb Esk 2 ("Ez dire negu hotzen beldur nihoiz ere; Orthutsik elhurrean ikusiren dire", "Zangarrak gorri eta zangoak orthutsik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) ez dugu izenondo-banaketakorik aurkitu; b) adlag. dira: ortozik (eta -s- 1) 4: J.A. Goiria ("Geienak ortozik"), Habe ("eurek oiñes, ortosik, al eben modun"), L. Unzueta ("Han ninoian ba, ortozik lurraren bizitasuna gorputzetik zehar sentitzeko"), P. Lizarralde ("Ortozik eseri zen belar mukuruaren gainean"); ortuts 1, J. Irigaray ("Bainan gehienak etziren hek bezala oinez eta ortuts ibili nahiak"); ortuxik 1, Arti Alegia ("Bakarrik zoan, geldi, bularra eguzkiak gorriturik, ortuxik"); untutsik 1, Herr 1973 ("Haren pena haundia izanen da ez dela sekulan dantzan artzen ahalko untutsik, bere lagunak bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ortoz : HiztEn; ortuts : HiztEn; ortozik : AB38 4 ('descalzo'), AB50 1 ('descalzo'), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ortos : HaizeG BF (déchaussé, nu-pieds), Lh DBF (orthos: déchaussé, nu-pieds); ortots : DRA (descalzo: 2. adieran); ortotz : DRA (descalzo), PMuj DVC (estar, andar desnudo de pies, en pernetas); ortoz : EuskHizt, ElhHizt (descalzo, a), DRA (descalzo), PMuj DVC (descalzo, desnudo de pies, en pernetas); ortozik : EuskHizt, HiruMila (descalzo, za), ElhHizt (descalzo, a); ortus : HaizeG BF (déchaussé, nu-pieds), DRA (orthus: descalzo), PMuj DVC (descalzo, en pernetas, desnudo de pies); ortuts : EuskHizt, Lur EF/FE (pieds nus, déchaussé), Casve EF (ortüts: déchaussé, nu-pieds), PMuj DVC (ik. ortus); ortutsik : EuskHizt, ElhHizt (descalzo, a), Lur EG/CE (descalzo), Casve EF (ortütsik: déchaussé, nu-pieds), HaizeG BF (nu-pieds), Lh DBF (orthutsik: nu-pieds), DRA (descalzo), PMuj DVC (egon, ibili: estar, andar descalzo, en pernetas); ortuz : DRA (var. de ortoz), PMuj DVC (ik. ortus) // DRA: ortox (descalzo), ortoxik (descalzo), ortux (descalzo), urtutsik (descalzo) // PMuj DVC: ortosik (descalzo), ortoztasun (descalcez, calidad de descalzo), ortustasun (ik. ortoztasun), ortuts (ik. ortus) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Bizk. = oinuts, ortuts / AS: ortozik h oinutsik, ortutsik. // EBBk soildua (1999-01-14).

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

oinuts, ortuts.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ortozik.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

oinutsa.

ortozik
adb. bizk. Oinutsik. Ortozik ibili.

Aztergaia: ortozik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'oinutsik'.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

oinutsik, ortutsik.

Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ortoz sarrerari dagokion azpisarrera.

ortoztu, ortoz/ortoztu, ortozten
da ad. bizk. g. er. Oinustu.

Aztergaia: ortoztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ortoz(tu), ortozten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oinustu.

ortu
iz. bizk. Baratzea. Etxe osteko ortua. Nire ortuko porru-berakatzekin. Ortuko loreak.
Azpisarrerak

Aztergaia: ortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B 124, G 4, EB 6 dira (h)ortu 104 (Zav Fab, Añ 22, Mg CO, JJMg BasEsc 2, fB Ic 3, Astar II 2, Ur MarIl, AB AmaE 5, Azc PB, Itz Azald 4, Echta Jos 6, Kk Ab 13, Enb, Laux BBa 2, Otx 3, Balad 2, Erkiag 14, Bilbao IpuiB, SM Zirik, BEnb NereA, Gand Elorri, Alzola Atalak 6 eta ortu-solo 1; Cb Eb, Ub, And AUzta, Gazt MusIx; Arti MaldanB 5 eta arantz-ortu 1); ortu santu 4 (Añ 2, fB Ic I, Balad); ortuari (eta ortubari, ortu-ari bana) 12 (Zav Fab, Echta Jos 6, Kk Ab II, Enb, Erkiag BatB 2, Alzola Atalak); ortulau 14 (Añ LoraS 3: h-; Erkiag BatB 11).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)ortu (eta ortu jenero, ortu pusketa, ortu-belar) 22: B 8 (AMUrib 1911, B. Garitaonandia, Onaind, Bizkaiko herri iturriak, Gurre Erria 1957 eta 1972 4), G 1 (S. Onaindia), EB 13 (OñatiLib 1982 2, Eibarko argazkiak 2, J. Suarez, K. Igea, J.A. Arana M., Lantziri, E. Jimenez, ArrPress 1993; eta metahizkuntzako erabileran beste 3: B. Urgell); ortu santu (cf. infra); ortuari 10: B 6 (Kk, Aurraitz, Onaind 3, Gure Erria 1957), EB 4 (J. Arriola, M. Zarate, BAO 1994 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hortu : AB50 1; hortugintza : AB38 1; ortu : DFrec 6, AB38 7 (hauetan 1 ortu nekazalgo), AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 2 (hauetan 1 baratze edo ortu klandestino); ortuari : DFrec 2, AB38 4, AB50 6, HiztEn, LurE; ortulau : HiztEn, LurE; ortusantu : DFrec 2, AB50 1; ortuzain : HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ortu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; ortuari : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC; ortubedar : DRA, PMuj DVC (ortu-bedar); ortulan : PMuj DVC; ortulau : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; ortu-mailuki : PMuj DVC; ortuzain : EuskHizt (1976), HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF eta HaizeG BF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ortu santu .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ortu santu ('hilerria').

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Ortu santu ez nuke gehiegi bultzatuko. Nahikoa da hilerri eta kanposantu-rekin nik uste" (1996-08-20)

ortu santu
iz. bizk. g. er. Hilerria.

Aztergaia: ortu santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ortu santu 4, beti Getsemanikoaz ari: Añ 2 ("Jesemaniko Ortu santuan Jesus zegoan dolorez", "Yesemaniko ortu santuan egoan Yesus larririk "), fB Ic I ("Jesemaniko ortu santuban auspaztuta"), Balad ("Josemaniko ortu santuan auzpez lurrean jarririk eskatzen zion libra zezala Aitari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'hilerria' adierakoak dira ortu santu (+ ortu-santu, ortusantu) 5: Euzkadi 1916 3 ("ibildeuna edo prozeziñua egin gendule Kurutze Santu'tik, bitxabaletik, Ortu-Santu ostetik", "idatzi neban erremata egin zala emengo Ortu-santu zarrarena"), "Misterijo andijek yarabillezak Ortu-Santu orregaz"); Onaind ("ortu santu aipatua puskatu zuten"), Orhipean ("Hilerriak izen desberdinak ditu: hilarrieta, ilargieta [Sara, L], ilherri [Liginaga, Z], zimitorio [Oiartzun, G], kanpusantu [Ataun, G], ortusantu [Kortezubi, B]").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ortusantu : DFrec 2 (Deia, 'hilerria'), AB50 1 ('huerto sagrado' itzulia) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS: ortu santu ('hilerria'). // EBBk soildua (1999-01-14): ezabatu egin da.

Zerrenda osagarriak

BizBerba: "ortusantu (kanposantu, hilerri): cementerio".

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan erabilia da, L. Baraiazarrak dioenez (eta kanposantu ere bai).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

santu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ortu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hilerria.

ortuari
iz. bizk. Barazkia. Merkatura joaten da goizetan, arrautzak, esnea eta ortuariak saltzera.

Aztergaia: ortuari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'barazkia'.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

barazki.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  ortuari eta ortulau hitzei Bizk. oharra kentzearen aldeko.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): I. Sarasolak literatur tradizioa hartu behar dela kontuan eta horren arabera gauzak dauden bezala uztea erabaki da.

ortuellar
1 adj. Ortuellakoa, Ortuellari dagokiona.
2 iz. Ortuellako herritarra.
ortulau
iz. bizk. Baratzezaina. Ortulauek euren ortuan ateratzen dituzten belar txarrekin egiten dute sats ona.

Aztergaia: ortulau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hortulau 3, Añ LoraS (adib.: "Hortulauak euren hortuan ateretan dituezan bedar txarrakaz egiten dabe sats ona"); ortulau 11, Erkiag BatB (adib.: "Beeko bidetik, ormea, luzea ta jagia zan; baiña baratz barruan ez zan ainbestekoa, eta orregaitik, atea edegiteko armailla batzuk jatsi bear izan zituan Damas ortulauak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ortulau : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ortulau : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "ortulau (baratzain): hortelano".

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

baratzain.

Lexemen erregulartasuna

-ano/-au.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

baratzezaina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1999-03-26): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

ortuts
adj. Ipar. Oinutsa.

Aztergaia: ortuts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. oinuts.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ipar. = oinuts, ortoz / AS: ortutsik = oinutsik, ortozik. // EBBk soildua (1999-01-14).

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

oinuts, ortoz.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ortutsik.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

oinutsa.

ortutsik
adb. Ipar. Oinutsik. Ikatz bizien gainean ortutsik ibil daiteke.

Aztergaia: ortutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'oinutsik'.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

oinutsik, ortozik.

Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ortuts sarrerari dagokion azpisarrera.

ortuzain
iz. bizk. Baratzezaina. Mundu osoko ortuzain eta luginen artean bestelako ikusmoldea ari da zabaltzen: lurra irauli gabe haztea barazki eta laboreak.

Aztergaia: ortuzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'baratzezaina'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da.

ortzadar
iz. Ipar. eta naf. Ostadarra.

Aztergaia: ortzadar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. ostadar.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. ostadar.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. batez ere. Ik. ostadar.

Lexemen erregulartasuna

-rtz-/-st-.

ortzaiztar
1 adj. Ortzaizekoa, Ortzaizeri dagokiona.
2 iz. Ortzaizeko herritarra.

Aztergaia: ortzaiztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa [jasoa du 122. arauak].

ortzalde
iz. Zerua, ortzia. Erauntsia atertu orduko, zeharo garbitu zen ortzaldea.

Aztergaia: ortzalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ortzalde iz. 3: Ox 2 ("Ortzaldea dena den bepetan edertu; Berria dirudien izar bat agertu, Badarion argiak mendia du hartu; Artzainak beldurrekin dira iratzartu", "Ortzaldeak dirudi dena khedarreko; Lagunak ez ditu gai, bera da beharko Jesus gudu gaitzean ihardukitzeko!"), TAg Uzt ("Iñularreko euri-erauntsia atertu orduko, zearo garbitu zan ortzaldea ta zidarrez zipriztinkatzen zitun illargiak inguruetako mendixken kaskarrak"); eta adlag.-edo 1, JE Ber ("Agertu nitzaieneko, hasperen batekin besoak hagatzen dituzte ortzalde" — oin-oharrean: vers le ciel).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ortzalde 1, Ox ("Udako arratsalde gozoetan, iguzkiaren argia itzaltzera doalarik, eta gauari buruz, ortzaldean, milaka pizten direlarik izarrak, xori beltxaran bat, bere zuhaitzeko hostopean gordea, lotzen da kantuz othoitzari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ortzalde : DRA, PMuj DVC (ortzaldeak); ostalde : DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

puntos cardinales / points cardinaux: ElhHizt - HiruMila (adib.): puntu kardinalak; Casve FE: aizeak, hegalak, ortzaldeak; HaizeG FB: haize, hegal; PMuj DCV: alde, egal, aize // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

puntu kardinal, ortzalde.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1999-01-14).

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

hurrengo pasaldirako utzi da, batzordearen irizpideak gurutzatu egiten baitira: a) erregulartasunak ost- formakoa eskatuko luke (besteetan -st-dunak hobetsi direnez); b) erabili, berriz, ortz- formakoak bakarrik erabili dira; baina gutxitan ageri dira.

Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

"ortzadar h. ostadar" arautuaren ereduari jarraituz proposatzen da ostalde hobestea, ez datuek hala agintzen dutelako: ortzalde erabiliagoa da.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-rtz-/-st-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

h. ostalde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: hobespena kendu. || OEHko datuak ikusita, "ortzalde" emango nuke eta, bere lekuan, "ostalde". Gaur ez dakit "ortzadar" h. "ostadar" egingo genukeen, edo definitzailea erabili.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Onartu da forma, eta bere soilean eskainiko da, hobetsirik-eta aipatu gabe: «ortzalde iz.»

ortzantz
iz. Ipar. Trumoia. Horra non goibeltzen den zerua eta laster ortzantza karraskan abiatzen.

Aztergaia: ortzantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ortzantz(a) a) 'trumoia' adierako 4: Arb Igand ("Horra non goibeltzen den zerua eta laster ortzantza karraskan abiatzen"), JMB ELG (metahizkuntzako erabileran, "Ona emen iñusteri edo trumoiarenak [izenak]: [...] ortzantz, ortzen otsa?"), JEtchep 2 ("Berehala ortzantza burrunbaka hasten da [...] Ortzantz eta ximixtek, ilun pean, egiten dute karraska"); b) 'ortzia' adierako 21, Or Aitork ("Badira beste ur batzuk ortzantz onen gañean [...] ortzantza onen gaiñetik", "Ortzantza berean bereiz daudenak") // eta OEH argitaratuan, gainera: a) 'trumoia' adierako ortzantz : Bibl (Ir 9,28: "Geldituko dira ortzantzak eta ez da gehiago harririk izanen, lurra Jaunarena dela jakin dezazun"), ortzi-azantz : Barb Piar ("Azken arbolak [...] karraskan ari ziren ondarreraino suntsitzen. Ortzi-azantza ematua zen"), orzantz : Eskual 1909 ("Eguerditan orzantzaren burrunba ilhuna buruen gainean zabilakigun, artetan karraska izigarri batzuekin"), A EY III ("Tximista ta orzantzetik begiratzeko"), ozantz : Egunategi 1878 ap. DRA ("Ortziak edo ozantzak hurranik ari balin badira, ez jar, ez bilha atherbea arbolen azpian"), eta AS hauek: orzantz-karraska 'trumoia' adierako 1, Barb Leg ("Ihurzuriak izan ziren eta orzantz-karraskak"), ortzantz ximixta 'trumoi-tximistak' adierako 1, Barb Leg ("Ortzanz ximixten erdian, uria turrustan heldu zen"); b) 'ortzia' adierako ortzantz : Or MB ("Ortziak Jainkoaren ederra diago ta ortzantzak Aren eskuek egiñak otsegiten ditu" — Firmamentum); c) 'tximista' adierako orzantz 1, Eskual 1908 ("Hil beitira ehün eta lauetan hogei eta zazpi jente düründaren edo ühülgiaren edo ihurziriaren arrankontrütik. Hirur hitz ziberotar horik badütügü manexen eta laphurtarren orzantza hitzarentako"), eta orzanz kolpu 2, AR ("Bethi ximiztha eta orzanz kolpu izigarri batzureki [...] Egun hartan meza inzun etziena orzantz kolpu batek hil zizin"); d) testu-lekukotasunik gabeko ortzantz(a) ari AS; e) orzanztu : SalabBN (Mt 16,3: "Goizian diozie: egun orzanztuko du zeren zeria ilhun da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ortzantz(a) 3: Or (metahizkuntzako erabileran, "Ortzantza = firmamento. [Uitzi'n, osantza]"), A. Arkotxa ("Ilunabarreko ortzantz baten ondotik ateraiak, hedoiak ihes doazilarik zeruan"), A. Luku ("Ikaragarriko ortzantza egin zuen iluntzean eta zen beldurtiarekin, nihauren baitan egiten nuen. Sekulan ateka hartan ximixta bat ikusten badu, polita baita han, Baionara sartzen duk lasterka").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ortzantz : EskolaHE (ortzantza: trumoia), Lur EF/FE (tonnerre), Casve EF (ozantza: tonnerre), HaizeG BF (1 tonnerre; 2 orage, tempête; eta ozantza: tonnerre), Lh DBF (tonnerre, orage), DRA (trueno; eta orzanz: 1 trueno; 2 rayo; orzanza ari: tronar; orzanztu: tronar; ozantza: trueno), PMuj DVC (1 trueno, ortzantza egin tronar, sonar truenos, retumbar, resonar con estruendos; 2 cielo, atmósfera; 3 procela, borrasca, tormenta, tempestad; ortzantza-karraska: trueno; ortzantze: firmamento, cielo, bóveda, celeste; ortzantz-egile: tonante; ortzantz-karraska: tronido, estampido del trueno; orzantz: 1 temporal, tempestad, tormenta, borrasca; 2 trueno, ruido del cielo; ozantza: trueno) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

trumoia.

ortzegun
iz. lap. eta naf. Osteguna. Ortzegun arratsean, Senpereko plazan, indar-jokoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: ortzegun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ortzegun, ostegun.

Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta Naf. h. ostegun.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. ostegun.

Lexemen erregulartasuna

-rtz-/-st-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "zerrendatik kentzea [proposatzen du]" (1993-02-10)

 - [E115]: "Ortzegun Iparraldean, Ez eta ez Zuberoan ostegün eta Baztanen bai ortzegun: azken hau Iparraldean al dago? ortziral iparraldean, ez eta ez Zuberoan ostirale. Non dago Zuberoa? Ekialde urrunean?" (1993-02)

 - [E203]: "Ipar": laburdura hau arriskugarri eta iraingarria ere izan daiteke. Hona hemen burutapen batzuk: "Ipar" zein euskalkiri dagokio?, gure mintzairan ohiturazko "Iparraldeari" badagokio ez da egokia ez baitute berdin egiten hitz eta jokamolde askotan tartean hemen agertzen diren hitzetan ere: ortzegun/ostegün (Casenave); ortzirale/ostirale (Casenave); diti/titi (Casenave); uri/ebi, eüri (Casenave) (1993-02)

 - [E208]: "ortzegun eta ortzirale barianteak ekialdeko formak direla jartzeak mendebaldeko barianteekin beste horrenbeste egitera behartzen gaitu (eguen, bari(a)ku). Batasunaren puntu honetan, eta egutegietan aspaldian dugun tradizioa kontutan izanda, forma bakarrak uztea hobe" (1993-01-18)

 - [E301]: "ostegun, ostiral bakarrik hartu ditugu (hilen izenak bezala, egunenak ere grafia bakarrez eman behar direla uste dugu)" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Ipar. ezabatzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da eta L-N ezarri zaie.

Ortzegun Saindu
iz. lap. eta naf. Ostegun Santua. Ortzegun sainduz, arratseko 8etan, meza.

Aztergaia: ortzegun saindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORTZEGUN SAINDU (B ap. Izeta BHizt; Urt I 344; -rz- SP). Jueves Santo. Ortzegun saindu arratsean bere apostoluekin afaritan zegoela. Mat 130. Orzegun Sanduan. Ber Trat 7v. Orzegun sainduan eta eguberri egunean. Harb 455. Orzegun Saindu arratsean. Ax 327 (V 217). Orzegün seindüz hilen zen. CatLan 130. Meditazionea ortzegun sainduko. Jaur 153. Ortzegun saindu egunean, berriz ere Jerusalemerat itzulia. Jnn SBi 27. v. tbn. CatLav 118 (V 232; 188 (V 391) orzegun). JesBih 469. Balad 201. CatJauf 109. Ox 74. Zerb IxtS 87. Ardoy SFran 255.

adib.: trufania iz. Ipar. Epifania. Trufaniatik ortzegun Sainduraino. Trufania egunean.

Ez dugu aurkitu ortzegun saindu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ortzegun saindu 20: Herria 18 (“Ez zuen bizia biderkatzen, ildozkatzen eta neurkatzen zion zurrunbilo horren azkenik antzematen, bukaerarik gabekoa baitzen, mundua adina zabala, zerura iristeko orratz zuloa bezain txikia halaber”), Joan Mari Irigoien (“Eta, baldin dudaren bat banuen, ederki joan zitzaidan Indietarik itzuli nintzen urtean ez, hurrengoan, noiz eta Uraitzeko ortzegun sainduko prozesionean egon bainintzen”), Michel Oronoz (“Ortzegun sainduz, martxoaren 29an, kanoi ukaldiek iratzarrazten gituzte”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, ortzirale saindu formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ortzegun sarreran.

Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

ortzi
iz. Zeru sabaia, izartegia. Ortzi urdina. Ortziko izarrak.

Aztergaia: ortzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. ortze.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zeru-sabaia, izartegia'.

ortzi disko, ortzi-disko
iz. arkeol. Zeru-esfera irudikatzen duen diskoa. Nebrako ortzi-diskoa.
ortzi muga, ortzi-muga
iz. Ostertza. Egur puska itsasora jaurti zuen: harrika, urrun, ortzi mugaraino ia.

Aztergaia: ortzi-muga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORTZI-MUGA (PMuj), ORTZEMUGA. Horizonte. Non-nai euskel-oiartzun / ortzi-mugaraño. 'Confín del cielo'. Ldi BB 158. Sofista batek uste omen zuen ortzemugak begi batekin gaua eta bestearekin eguna ikusten zuela. PPer Harrip 47. Ortzemuga, hitzak berak esaten dik, zeruaren muga duk, ez lurrarena. Ib. 48.

ortzi muga 4: Argia (“Zangoza baino hegoalderago, Erribera. Herri behera, Herri behera, zure landen zabalera, ortzi muga den hartan mugatzen da…“), Elkar (“Eta, hala, eskultura egiteko gordeta zeukan egur puska itsasora jaurti zuen. Harrika. Urrun. Ortzi mugaraino ia.”), Berria 2 (“Zuritasun amaiezinak ortzi mugarekin topo egiten dueneraino begiak galdu arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ortzi(-)muga 4: Xabier Olarra (“Eguzkiak loria betean hedatzen zuen bere erregetza ortzi-muga errapeanitzaren gainean”), Itxaro Borda (“Lau salmo oraino eta apezak boz melengaz zerua zerua saritzat abestiaren lehen notak hegaldarazi zituen, baina euripean zeuden gehienek nahiagoko zuketen menturaz lohia lohia saritzat orroatu, laino artetik ez baitzen ortzi muga idor izpirik ageri”), Anjel Lertxundi (“Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean; hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan”), Pako Aristi (“Ezagutzen dituzue itsasadarraren babesa utzi eta ortzi-muga zabalera, ekaitzen legera aurreratzen diren amilburu zorrotzak eta urazalean agertu gabe itsaspea itsutu eta nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Elkarte lexikalizatua da, eta horregatik komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ortzi sarreran.

ortzirale
iz. lap. eta naf. Ostirala. Iragan ortzirale arratsaldean.
Azpisarrerak

Aztergaia: ortzirale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ortzirale, ostiral(e).

Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta Naf. h. ostiral.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. ik. ostiral.

Lexemen erregulartasuna

-rtz-/-st-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "zerrendatik kentzea [proposatzen du]" (1993-02-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Ipar. ezabatzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da eta L-N ezarri zaie.

Ortzirale Saindu
iz. lap. eta naf. Ostiral Santua. Giristinoentzat barur eta mehe egunak dira, Hauste eta Ortzirale Saindu egunak. Jesusek bazekien Ortzirale Sainduz hilen zela gurutzean.

Aztergaia: ortzirale saindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORTZIRALE SAINDU (Urt I 344, Dv (s.v. ortzilare)). Viernes Santo. Munduaren salbazallea orzillare sanduan guziengatik ofrezitu zena. Ber Trat 17r (87r horzillare sandu). Ortzirale Sainduan, / Gurutzeko tromentan. Gç 213. Orzilare seindütik parte bat. CatLan 45. Hila Ortzilare Sainduz; phiztua Bazko egunean. CatLuz 31. Meditazionea ortzilare sainduko. Jaur 154. Jesusek bazakien ortzirale sainduz hilen zela gurutzean. Zerb IxtS 87 (114 orzirale sainduz). Jin ote zitzaion gogorat zer Ortziraile Sainduari buruz zen abian? "Vendredi-Saint". Ardoy SFran 255. Ortzirale saindu batetako gogoetak eta otoitza. Xa Odol 263. v. tbn. Jnn SBi 109. Arb Igand 98. CatJauf 37. Iratz 31. Ortzilare: CatLav 33 (V 51; -rz-). Ortzilare eta lagunbat sainduz. JesBih 469

Ez dugu aurkitu ortzirale saindu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ortzirale saindu 22, Herria (“Kofesioak Aiherran ortzegun saindu aratsean 8 ak eta laurdenetan, eta Isturitzen ortzirale saindu aratsaldean 5 ak eta laurdenetarik goiti”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ortzegun saindu sartzea proposatu zen bezala, hau ere azpisarrera egitekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ortzirale sarreran.

Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

orube
iz. Etxeak eraikitzeko lur eremua; etxe batek hartzen duen lur eremua. Ikastetxea eraiki zuten orubean. Prest genituen orubeak, nahitaezko genituen fabrikak eraikitzeko. Etxeak orube bat zuen aldamenean.

Aztergaia: orube

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etxaldeak, orubeak.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

hori nagusitu da, oru(e) bezalakoen kaltetan.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper