435 emaitza or bilaketarentzat - [201 - 300] bistaratzen.

ordutegi
1 iz. Gertaera jakin batzuk jazotze orduaren arabera adierazten dituen zerrenda. Sakelatik trenen ordutegia atera zuen. Eskolen ordutegia.
2 iz. Ohiko jarduera edo lan batean eman ohi den denbora-bitartea. Lan ordutegia.

Aztergaia: ordutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi.

ordutik
adb. Une hartatik; une horretatik. Oroitu nintzen hil beharra naizela eta ordutik hartu nuen lurreko gauzei ez ikusi egiteko asmoa. Horrela irauteko ordutik gaur arte. Legearen hitza har ezazu bere zentzu zuzen eta lañoan, eta ordutik ikusiko duzu (...).

Aztergaia: ordutik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: ordutik aurrera, ordutik hona .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

ordutik aurrera
adb. Une hartatik aurrera. Ik. harrezkero. Ordutik aurrera izan zuen beti bihotzeko bakea. Lehen pozik baziren, ordutik aurrera areago.

Aztergaia: ordutik aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ordutik sarrerari dagokion azpisarrera.

ordutik hona
adb. Une hartatik hona. Ik. harrezkero. Ordutik hona urak lasaitu dira. Ordutik hona agertu diren euskarazko liburuak.

Aztergaia: ordutik hona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: adib.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ordutik sarrerari dagokion azpisarrera.

ordutik ordura
1 adb. Orduero. Ateko soldaduak ordutik ordura aldatzen ziren.
2 adb. Orduak igaro ahala. Ordutik ordura doa geroago eta gaizkiago.
Loturak

Aztergaia: ordutik ordura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORDUTIK ORDURA (V-gip, AN-gip). Ref.: Garbiz Lezo 37; Etxba Eib. Cada hora, de hora en hora; cada momento, por momentos. "(Por) horas espero, ordu oro, ordutik ordura" Lar. "Ordutik ordura doia geruago ta gaizkixago, de hora en hora va empeorando" Etxba Eib. Hortaz guziaz lekhora, ordutik ordura ukho egin behar derauegu halako eztitasunei, beratasunei eta konsolazionei, gure bihotza hetarik apartatzen dugula. SP Phil 482 (He 488 denboratik denborara). Diskurritzen duala ordutik ordura pensamentuz, itzez eta obraz zer egin esan eta pensatu duan. Iraz 51. Era berekoak eta hordutik hordura egiñak bezala izaten ziran S. Francisco Xavierren itsasoko ta idorreko milagroak. Mb IArg II 279. Baña ardia ordutik ordura urrinduten da, basoan barruago sartuten da, geroago galduago egiten da. Añ GGero ms. 64. Amasei soldaduk kontu egiten zioten; oietatik bi albo bietan, eta beste bi atean zituela, eta ordutik ordura aldatzen ziran. Lard 503. Koloreen naigabean, ordutik-ordura lasatzen doan barren-odol sakon bat dago. LMuj BideG 82.

ordutik ordura 13: Consumer 5 (“Galdategi honetarako, telefonoak egunean hamar ordu eman zituzten pizturik eta, ordutik ordura, hamar minutuko deia egin zen, terminala itzali arte”), Deustuko unibertsitatea (“Legearen ondoreetarako, akueduktu-zortasuna etengabeko eta ageriko zortasuntzat jotzen da, nahiz eta uren igarotzea etengabekoa izan ez, zortasunaren erabilera lur nagusiaren beharrizanen menpe egon edota egunetik egunera nahiz ordutik ordura zehazturiko txandetan erabili”), Elkar 2 (“Elizabethek atseginez ikusi zuen bere aitak nekeak hartzen zituela Darcyren ezaupidea egiteko; eta handik lasterrera Bennet jaunak ziurtatu zion ordutik ordura gero eta gorago zuela Darcy jauna”), Berria 3 (“Orduak aurrera joan ahala, tragediaren tamaina ere handitzen zihoan. Izan ere, biktimen kopurua handiagoa zen ordutik ordura”), EiTB (“Jaits zaitez traktoretik ordutik ordura eta 5 minutuz gutxienez mugi zaitez pixka bat”), Euskaltzaindia (“Iraultza sekulakoa bizitzen –eta gozatzen– ari naiz ordutik ordura, eta iraultza teknologikoa guztiz mesedegarria gertatzen ari zaio euskarari”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ordutik ordura : Berria (“Ia ordutik ordura irteten dira trenak Aostara, ez nuke galera handirik izango”), Patxi Altuna 2 (“horrenbestez egin beza lehen azterketa, bere arimari kontuak eskatuz, zuzendu eta aldatu nahi zuena erabakitako gauza eta berezi hartaz, ordutik ordura edo aldiz aldi oldoztuz, jaiki zen momentutik hasi eta oraingo azterketa honen ordura eta puntura arte; eta egin bitza lehen lerroan bekatu berezi edo hutsune hartan erori den adina puntu; eta gero zuzentzea erabaki beza berriro egingo duen bigarren azterketa arte”), Josu Zabaleta (“Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat”), Agustin Otsoa (“elkarrekin ikusteak kezkak arintzen zituen eta seguru zegoen, egun haietan guztiak larritzen zituen beldur eta iragarpen itzaltsuen artean, bi hauek, berak zaintzen zituen askoren artean, ordutik ordura hobera egiten ari zirela”), Jose Morales (“Zorioneka grina guztietan ederrena hautatzen duena; hazi eta hamarkoiztu egingo da ordutik ordura eta minututik minutura haren zorion mugagabea, eta gero eta barrurago sartuko da gizabanako zoriontsu hori bere arimako paradisu azkenik gabean”), Joxan Elosegi (“Nire gogoaren fluxua larriagoa zen ordutik ordura”), Harkaitz Cano (“Jaten apenas ematen bazioten ere, ordutik ordura gizenago zegoela begitandu zitzaion komisarioari, laster ez zela han kabitu ere egingo”), Koro Navarro (“Bitartean, ordutik ordura areagotzen zen nahasmena”), Anjel Lertxundi (“Ia ordutik ordura irteten dira trenak Aostara, ez nuke galera handirik izango.”), Antton Olano (“Erakargarriagoa zaidan ordutik ordura”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio-sintagma lexikalizatua denez, komeni da azpisarrera gisa jasotzea

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.

orduz
adb. Garaiz. Bagoaz aurrera, elizara orduz iritsi gaitezen.
Loturak

Esaera zaharrak

Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen.

Aztergaia: orduz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: orduz 'sasoiz'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19) Bere hartan onartu dira lantaldeak proposatu dituen adibidea eta azpisarrerak; baina ez da orain forma berririk erantsiko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Azpisarrera gehitzea onartu da: orduz 'sasoiz'. Eta orduz gero Sin. ordu ezkero sarrera, azpisarrera bihurtu, ordu ezkero azpisarreraren parean.

orduz gero
adb. Harrezkero. Ik. ordu ezkero. Orduz gero, ez zuen harremanik izan bere errainarekin.

Aztergaia: orduz gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. ordu ezkero.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

cf. ordu ezkero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: orduz 'sasoiz'.

 - [E206]: Beste arazotxo bat aipa dezaket, bide batez (hau da, Miriamek eskaturik): lehen itzulikoetan, azpisarrera da "ordu ezkero Sin. orduz gero" segidakoa, eta sarrera da "orduz gero Sin. ordu ezkero" segidakoa. Ez al luke azpisarrera izan behar bigarrenak ere?

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Azpisarrera gehitzea onartu da: orduz 'sasoiz'. Eta orduz gero Sin. ordu ezkero sarrera, azpisarrera bihurtu, ordu ezkero azpisarreraren parean.

orduz geroztik
adb. Orduz gero.
Loturak

Aztergaia: orduz geroztik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ordu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

orduz gero.

ore
iz. Hauts eginiko gai gotor bati isurkari bat gehituz eratzen den nahastura aski trinkoa baina biguna; bereziki, irinez eta urez egiten dena. Taloak egiteko orea. Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean. Arto orea. Ogi orea. Orea labean sartu. Lur pixka bat eskuan hartu, listua bota eta orea egin zuen.

Aztergaia: ore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hortz-ore, dentifriko.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

h sonante ondokoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "h galdu eta, zaila da haren ezagutzea. Izaitekotz orre badago baina nahasketa-arriskua ere landarearekin: ikus orhe" (1993-02-20)

 - [K204]: [ik. oharra, s.u. eri:] "ERI eta ERHI, UREAN eta URHEAN eta abar, "H"-kin. Bai eta orhe, orhaska, "RR" erraten dugu eta ez "R"" (1994-10-10)])

ore bateko opilak izan
ad.-lok. Antz handia izan. Ore bateko opilak dira.

Aztergaia: ore bateko opilak izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ore-- "Ora bateko opillak (V), tortas de una misma masa, es decir, lobos de una misma camada" A. "Ore bateko opillak dira (G-azp) [...] ore bereko opilak (AN-5vill, BN-arb)" Gte Erd 204 (junto a ari berekoak, soka batekoak, denak igualtso, etc., de otras zonas). * Zar-zaleok ikuilu bateko txalak edo ore bateko opillak baitzenituen. Zait Plat 103.

LB: 2 “Ore bereko opilak ginen, nolabait esateko” (Elkar); EPG: 0; ETC: “Beitu eraztun eta belarritako hauek, sabelaldi bereko katakumeak dira, ore bateko opilak, ikus ezazue ispilu hori - eta oihal garesti bat atzaparkatzen den bezala atzaparkatzen zuen ispilua” (Maiatz).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: ore bateko opilak izan ser lobos de la misma camada ore bateko opilak dira bi horiek: esos dos son lobos de la misma camada; Adorez: ore bateko opilak izan: ser iguales, ser lobos de la misma camada; Labayru: ore bereko opilak izan ikusi ora bateko opilak izan 1ad. lok., ad. da (peior.) ser lobos de una misma camada

Bestelakoak

ore iz. Hauts eginiko gai gotor bati isurkari bat gehituz eratzen den nahastura aski trinkoa baina biguna; bereziki, irinez eta urez egiten dena. Taloak egiteko orea. Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean. Arto orea. Ogi orea. Orea labean sartu. Ore bateko opilak dira: antz handia dute. Lur pixka bat eskuan hartu, listua bota eta orea egin zuen. Paper orea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ore eta opil sarreretan.

oregano
iz. Belar lore-ezpainduna, janari-ongarri gisa erabiltzen dena (Origanum vulgare). Gatzaren ordez perrexila, kuminoa, tipulina, oreganoa eta halako espeziak eta belarrak erabil daitezke.

Aztergaia: oregano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Origanum vulgare.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ano.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Origanum vulgare.

orein
iz. Ugaztun hausnarkari handia eta liraina, hanka-luzea eta isats-laburra, oihanean taldeetan bizi dena (Cervus elaphus). Ik. basahuntz 2. Oreinaren arrak urtero handituz doazen adarrak izaten ditu. Orein emea. Orein taldeak. Oreinak bezala jauzi eginez. Orkatz izutiak eta orein lasterrak.

Esaera zaharrak

Oreina larrean, pertza laratzean.

Aztergaia: orein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: orein arrunt : Cervus elaphus; orein buztanzuri, orein virginiar : Odocoileus virginianus; orein kanadar, wapiti : Cervus canadiensis; oreintzar, megalozero : Megaloceros sp.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Cervus elaphus / AS: orein-mihi Asplenium scolopendrium.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

orein-mihi.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Cervus elaphus.

orein-mihi
iz. Garoaren familiako landarea, mihi itxurako hosto luze estuak dituena (Asplenium scolopendrium).

Aztergaia: orein-mihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Asplenium scolopendrium.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mihi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orein sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Asplenium scolopendrium.

oreinki
iz. Orein okela. Gero, janez ederki indarberritzen dira: belazean zabal etzanda, ardo zaharrez eta oreinki gozoz asetzen.

Aztergaia: oreinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'orein-okela'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki (okela).

oreka
iz. Elkarren aurka ari diren gauza bi edo gehiagoren arteko indar berdintasuna; horrelako indarren eraginpean dagoen gauzaren egoera. Osagaien arteko oreka. Gorputz guztia ikaraz darabilela, oreka ezin gordez jaikitzen da. Oreka galdu dut zeharo: gorputzekoa eta arimakoa. Jokoa, azken batean, ezagunaren eta ezezagunaren artean oreka gunea aurkitzean datza. Gizarteko orekan zetorren edozein aldaketak, zenik txikienak ere, hizkuntzaren kaltean gertatu behar zuela.
Azpisarrerak

Aztergaia: oreka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: orekan: orekan egon.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  orekan azpisarrera gehitzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): onartu egin da eta orekan egon emango da adibide gisa.

orekan
adb. Txoritxo gaixoa noiz harrapatuko, zeruan orekan dagoen mirotza legez. Orekan jarri.
Loturak

Aztergaia: orekan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: orekan egon.

orekari
iz. Oreka-ariketak egiten dituen artista. Bizitza arrasto bat da, klarionaz egindako marra estu zuri bat, eta gu orekari hauskorrak besterik ez gara.

Aztergaia: orekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2005-07-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan orekari sarrera ("Remero que mantiene una lancha en equilibrio para que no la arrastre la corriente mientras la pesca" A): A EY ("Ez maria erdikoak, ez orekariak [arrantzale baserritarrak] ezeben zerro-diru onetan zer ikusirik izaten" — remeros equilibristas), A EY III ("Orekariak orekan, arrantzaleak arrantzan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orekari 2: I. Urbieta ("Ager daiteke edozein pailazo, abere-heztaile, mago edo orekari, eta bere zenbakitxoa muntatu"), G. Aulestia ("tightrope n. orekarien soka").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orekari : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orekari : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da (hots, bakarrak erabilia: I. Urbieta); baina, dirudienez, gaia da erabili gabea; eta jasotzekoa izan liteke, ekilibrista sinonimo proposatuarekin batera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "agian sar daiteke "equilibrista" adieran" (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: orekari.

orekatsu
adj. Orekatua. Gorputza partikula ikusezinek osatzen dute, eta partikula horien arteko harreman orekatsuak baldintzatzen du osasuna.

Aztergaia: orekatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orekatsu 4: J. Garate ("Desoreka orekatsuan behar du jarraitu ekonomiak"); ESB Programa 2 ("aurrerapen orekatsu bat lortu behar da", "Politika orekatsu eta ezkongestiozko bat Gipuzkoa eta Bizkaiako zonalde saturatuetan"); J.L. Goikoetxea ("inon jokatzekotan zuhur eta orekatsu jokatu beharko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orekatsu : DFrec 1 (Anait: "aurrerabide harmonikoago eta orekatsuago bat"), AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orekatsu : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua, orekatzaile bezala.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

orekatu, oreka/orekatu, orekatzen
1 da/du ad. Orekan jarri; oreka lortu edo sortu. Balantza bat orekatu.
2 Orekan dagoena, oreka duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Bien arteko elkarbizitza eta lankidetza orekatua lortzeko. Zorionez elikadura orekatua dugulako. Garapen orekatua.

Aztergaia: orekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

orekatu, oreka(tu), orekatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

orekatu, oreka(tu), orekatzen.

orekatzaile
adj. Orekatzen duena. Indar orekatzailea.

Aztergaia: orekatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

oreki
1 iz. Pasta (egosita prestatzen dena).
2 iz. Pasta (jaki gozoa).

Aztergaia: oreki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "orekiak = pastas alimenticias".

Ongi eratua da

forma berri eta, lantaldearen ustez, ongi eratua, esneki eta bezala.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'janaria'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

oren
1 iz. Ipar. Ordua. Oren bat eman zuen herrira heltzeko. Oren baten buruan. Herioak inori ez demaio oren baten epea. Ezin egon izan zarete, bada, oren batez, enekin atzarriak? Ilunpeek iraun zuten hiru orenez. Bospasei orenen bidean.
2 iz. Ipar. (Orduak adierazteko). Bihar goizean meza zortzi orenetan. Lau orenak irian agertu ziren. Hamar orenetarik oren bat arte. Goizeko bederatzi orenetarik arratsaldeko bortzak arte.
3 iz. Ipar. Unea, garaia. Heriotzako orenean. Bere orena etorria zuela.
4 iz. Ipar. Erloju handia, eskumuturrekoa edo sakelakoa ez dena. Sukalde xokoan, lau zangoren gainean orena han zegoen. Hareazko orena.

Esaera zaharrak

Oren gaitz bati itzur dadina, ehuni.

Aztergaia: oren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ordu, oren.

Jatorrizko forma

dorre erloju, dorre oren; paret erloju, horma oren.

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: oren-erdi, oren-laurden .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

oren erdi, oren-erdi
iz. Ipar. Oren erdi bat bazuen izerditan hola ari zela. Utz ezazu irakitera oren erdi bat su eztian. || Oren erditsu baten buruan etorriko da.
oren guztiez
1 adb. Ipar. Orduero. Hendaian har daiteke autobusa arratseko bederatzietatik aitzina, oren guztiez.
2 adb. Ipar. zah. Une oro. Beti eta oren guztiez.

Aztergaia: oren guztiez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OREN GUZTIEZ (guziez SP), OREN GUZIZ. En todo momento. Eta lastima berretzen oren guztiez hala. EZ Man I 101. Bethiere eta oren guziez, gauza aphurrez bezala handiez ere. SP Imit III 37, 1. Nola beira letzake kanpoko dohainak / oren guziz lekhuko, begiz lituzkenak? Hb Esk 173. Eta bethi, egun oroz, urhats batez hurbilago heriotzetik, oren guziz nere bizi dohakabearen galmentan. Dv LEd 275.

Ez dugu aurkitu oren guztiez, oren guziez, oren guziz formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oren guztiez 2: Herria (“Hendaian, Azkainen, Saran Kanbon, Hazparnen, Ahurtin har daiteke autobusa arratseko bederatzietatik aitzina oren guztiez”), Aingeru Epaltza (“Egunak argi zituen oren guztiez baliatzen nintzen irakurtzen segitu beharrez”); oren guziez 2, Herria (“Itzultzeko Euskaldunen plazara hurbiltzea aski da, gauerditik haste oren guziez autobusak itzultzen baitira goragoko lekuetara”); oren guziz 3: Herria 2 (“Batzuek denetako berriak edo argibideak, oren guziz errepikatzen dituztenak”), Marzel Etxehandi (“Oren guziz hamar minutuz gelditzen gara, kamioien kondatzeko, elgarretaratzeko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio-sintagma lexikalizatua denez, komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oren sarreran.

oren laurden, oren-laurden
iz. Ipar. Oren laurden bat. Hiru oren laurden baino gehiago eman dute, ezin irekiz.
orendaindar
1 adj. Orendaingoa, Orendaini dagokiona.
2 iz. Orendaingo herritarra.
orexar
1 adj. Orexakoa, Orexari dagokiona.
2 iz. Orexako herritarra.
orezta
1 iz. Orina. Orezta bat zuen bizkarrean.
2 iz. Larruazalean, bereziki ilehori edo ilegorrien artean, ateratzen den orban txiki gorrixka, eguzkiaren eta airearen eraginez biziago egiten dena. Ik. peka. Oreztaz jositako gazte alaia.

Aztergaia: orezta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'orina'.

oreztatu, orezta/oreztatu, oreztatzen
du ad. Orez estali edo bete.

Aztergaia: oreztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2005-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko oreztatu, orestatu : "pecoso" Lar.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oreztatu 1, K. Santisteban ("Oro desegitzen da laino trinkoan, neguan galdutako oroitzapenez oreztaturik bailegoen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oreztatu : HiztEn, Euskalterm 1 (enpastatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE. // Cf. oreztadura : AB50 1 (amasado); oreztapen : HiztEn, Euskalterm 1 (enpaste sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oreztatu : HiruMila (empastar), ElhHizt (empastar), Casve EF (oreztatü: empâter), PMuj DVC (plastecer, empastar, amasar, modelar con pasta) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA. // Cf. oreztadura : PMuj DVC (plastecido); oreztapen : HiruMila (empaste), ElhHizt (1 empaste; 2 Med. empaste), PMuj DVC (empaste); oreztari : PMuj DVC (empastador).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ia erabili gabea da, baina egokia eta ongi eratua, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

orezta(tu), oreztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

orez estali edo bete.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

orfeoi
iz. Laurogei abeslaritik gora dituen abesbatza. Azkenean gelditu nintzen gure Donostiako Orfeoi hori entzun gabe.

Aztergaia: orfeoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orfeoi (+orfeoe 1) 6: Kk Ab II 2 ("musika-bandeak eta orfeoiak", "ekarriko neukez, diruz lotuta, uri andi orretako eresjole ta abeslaririk onenak Mañarira, geure bandara ta geure orfeoera"); Lab EEguna ("Orfeoia ere izango degu"); Salav 3 ("Donostiko Orfeoia eraman zuten", "pena ederrarekin gelditu nintzan gure Donostiko Orfeoi ori entzun gabe", "orfeoi moduan antolatzen zituzten beren kantuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orfeoi 14: M. Zarate ("izadiaren orfeoi nabarmena Erranbideren bikien jaiotza ospatzen asi zan"); J. Urrujulegi ("herriko elkarteek Orfeoi Donostiarrari egingo dioten omenaldian parte hartzen du Santa Cecilia Abesbatzak"); P. Zabaleta 3 (adib.: "musikalari ospatsuaren omenez Orfeoiaren ekitaldi bat antolatu zuen", "Orfeoiak zekizkien abestirik ederrenak kantatuko zituen"); Goiz-Argi 1985 5 (adib.: "Iruña'ko Orfeoiaren zuzendari zan eta Madril'en zegoelarik lortu gendun gure orfeoira ekartzea", "benetan lan bikaiña egiten ari dela orfeoiaren barruan esan bearra dago"); J.M. Irigoien ("Horiek ez dira kainoiak, ez eta deabruaren orfeoiak"); Egunk 1991 (adib.: "Orfeoia Atarrabiako San Andres Elizan arituko da"); Tx. Garmendia ("Orfeoi Donostiarrak, kantu zoragarriak kantatu zizkigun"); orfeonista 1: Satarka ("gabeko 8'-etan etorri ziran Santander'tik gure abeslarijak — orfeonistak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orfeoi : DFrec 6, AB38 1, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 3; orfeoilari : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orfeoi : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC; orfeon : Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Hitz hori latin hizkuntzetan soilik agertzen dela ezin uka. Nolanahi ere, abesbatza hitzaren sinonimo gisa ezaguna da eta, agian, ez litzateke zerrendatik at utzi behar". // BAgiria (1999-01-29): hurrengorako.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, formaren aldetik behintzat, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, hedatu eta ezaguna denez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: agian ez litzateke zerrendatik at utzi behar.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): hurrengorako.

orfiko
adj. Antzinateko Grezian Orfeok sortu omen zuen erlijioari dagokiona, erlijio horrena. Misterio orfikoak. Dirudienez, Platonek tradizio orfikoa eta pitagorikoa baliatu zituen, gure infernu beldurgarria asmatzeko.

Aztergaia: orfiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orfiko 3: L. Oñederra ("Azpitik, esplikazio zentzua, igerketa orfiko baten susmoa"), Zehar 1993 ("Delaunyren kubismo orfikoan"), J.A. Arrieta ("Mito orfikoa, alegia: infernuetarako jaitsiera "kontrolatua", nolabait esanda").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orfiko : HiztEn, Euskalterm 2- ErlHizt ('órfico'). // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orfiko : ElhHizt, HiruMila, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal órfico / orphique formen ordainak: orfiko : HiztHand, ElhHizt, HiruMila (eta orfeotar, Orfeoren; orfismo-) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): orphique; it (S. Carbonell): orfico; de (Langenscheidts): orphisch // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

orfiko : J. Garzia, Filosofiako gida.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

orga
1 iz. Bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldiek, idiek edo kidekoek higiarazten dutena. Ik. gurdi. Organ zeramatzan barrikak. Egun batez, gure xaharra joan zen, behiak uztarturik orgari, oihanera oteketa. Behi edo idi orgekin. Orgak hustu. Orgaren ardatza. Orgaren galga.
2 iz. Tresna gurpilduna, zama arinak bultzaka edo tiraka garraiatzeko erabiltzen dena. Hirurogeita bi urteko gizon bat, erosketa-orgari bultzaka.
3 iz. Orga baten edukia. Ik. orgatara. Orga bat egur. Hogei orga belar.

Esaera zaharrak

Orga idien aitzinean ezarri. Orga txarrago, eta karranka handiago.

Aztergaia: orga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gurdi, orga.

orgabide
iz. Orgak ibiltzen diren bidea. Ik. gurdibide. Orgabideaz beste aldeko sasi batean.

Aztergaia: orgabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IEko bina ager. dituzte orga-bide (Barb Sup, JE Bur) eta orgabide (Elzb PAd) formek; -n-dunik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orgabide : AB38 2, HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

orgagile
iz. Ogibidez orgak egiten dituen pertsona. Orgagile baten semea zela.

Aztergaia: orgagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

orgagintza
iz. Orgagilearen ogibidea; orgak egitea. Orgagintzan eta tornu lantegietan zur nagusietako bat izan da intxaurra.

Aztergaia: orgagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

organdi
iz. Kotoizko ehuna, arina eta gardena, almidoiz gogortua izaten dena. Organdizko soineko baten prezioa 300-400 euro ingurukoa da. || Lehenengo jaunartzea organdi zuriz jantzita egin nuen nik ere.

Aztergaia: organdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
organigrama
iz. Erakunde, enpresa edo kideko baten egituraren eta antolaketaren adierazpen grafikoa. Administrazioaren egituraren organigrama, —geziz, laukitxoz eta kolorez betea—, handituz doa atertu gabe.

Aztergaia: organigrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: organigrama.

organiko
1 adj. Izaki bizidunei dagokiena edo haietatik datorrena. Ez baikara materia elikatuko duen materia organikoa baino. Etxeko zabor organikoekin konposta egiten ikasteko sistema aurkeztu du Eguzki talde ekologistak.
2 adj. Izakiez mintzatuz, biziduna. Hizkuntzak, izaki organikoak bezala, taldeka eta azpitaldeka sailka daitezke.
3 adj. kim. Gai konposatuez mintzatuz, karbono-karbono edo karbono-hidrogeno lotura kobalenteek osatzen dutena. Ik. kimika organiko. Konposatu organikoa.
4 adj. Organoei dagokiena. Eritasun organikoa.
5 adj. Erakunde baten eraketari nahiz funtzioei dagokiena. Lege organikoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: organiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

organikotasun
iz. Organikoa denaren nolakotasuna. 1960 arte ez zen hasi joera hori aldatzen eta autismoaren organikotasuna osorik onartzen.

Aztergaia: organikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-06-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

organikotasun 4, X. Kintana 1967 ("Bakteri batek burdiña oxigenatuaz lortuko du enerjia [...] eta aunitz beste bakteriei gerla eta burruka egiñaz beren organikotasuna iristeko [...] Organikotasunak enerjia nahi du [...] Molekulen artean badago bat eguzkitiko argiari eskerrak meatz eta organikotasun bagako molekuletatik organikotasuna egiten dakiena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

sistemaren araberakoa da, baina iturri bakarrean jasoa (X. Kintana 1967) eta, dirudienez, behar ez dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: organikotasun.

organismo
1 iz. Izaki biziduna. Organismo zelulabakarrak.
2 iz. Izaki biziduna osatzen duten organoen multzoa; bereziki, giza gorputza. Gure mende honetan maiz erabili ohi da organismoaren irudia, gizarteko gertaerak argitzeko.

Aztergaia: organismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
organista
iz. Organo-jotzailea. Organista egon zen Aizarnan.

Aztergaia: organista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

organista 12: ABar (“Erriko organista”, “Gaur ikusiko dute Braulio organista zein dan”), Y. Oñatibia (“Egitaz trebea, Dr. Warren organista”), E. Muxika (“Apaizon, erretoreon, pastoral-gizonon, monitoron, organiston, t.a.-en esku dago gure erria gure kantutegira jartzea eta euskal-eliz-barruti guztietan doiñu ta itz ber-berekin abestea”), I. Urbieta (“Ixta mixta organista txista, pista, begibistan, begibistan”), S. Aranbarri (“XIX'gn eta XX'gn bitarteko denboran: Etxaniz'tar Juan Maria, Esteban eta Dolores — Organisteko aita ta seme-alabak"), P. Aristi ("Gero Pistorius organista zaharrak paperezko pezeta, hogerleko eta bosdurokoak eman zizkidan horiekin batera gordetzeko, baina mesede baten truke”), A. Agirre (“Organista, musika-konpositore eta antzerki-gizona”, “8 urterekin hasi zen organo ikasten Hernaniko organistarekin”, “1904an organista izendatu zuten”, “Gasteizko Elizbarrutiko Organista-Elkartea sortu zuen”, “Donostiako Santa Mariako elizan organista-plaza”); organo-jole (eta -jotzaile 2, -jotzailetza 1) 23; organolari 4.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

organista : Euskalterm, HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

organista : HiruMila, ElhHizt, EuskHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

organista : ElhHizt, HiruMila, Zehazki; organo-jotzaile : ElhHizt; organojole : HiruMila.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ista (mus.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Eta organojole, ez? Nik hauek denak sartuko nituzke: pianojole, panderojole, gitarrajole, e.a. eta horrelaxe gainera marratxorik gabe" (1996-08-20)

organizatu, organiza, organizatzen
du ad. Antolatu, egitura edo antolaketa jakin batez hornitu. Ezin dizuete bizitza alabek organizatu, ezin diezue utzi. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Multzo organizatuak.

Aztergaia: organizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

organizatu, organiza, organizatzen. du ad. 'antolatu, eratu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

organizatu, organiza, organizatzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. antolatu, eratu, etab.

organizazio
1 iz. Erakundea. Gaur egun Medicus Mundirekin elkarlanean aritzen gara Osasunaren Euskal Foroan, beste organizazio batzuekin batean. Organizazio terrorista.
2 iz. Organizatzea, antolaketa. Beti bezala norbait kexatuko zen arren, organizazio bikaina.

Aztergaia: organizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
organo jotzaile, organo-jotzaile
iz. Organoa jotzen duen musikaria. Raphael Tambyeff organo-jotzaileak kontzertu bat emango du Angeluko San Leon elizan.

Aztergaia: organo-jotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ORGANO-JOLE, ORGANO-JOTZAILE. Organista. Orgaña joile Bildozeko jaun Erretora zen. Joile ederra, hei! [...], hori ederrago beita, zü, ttarrapata. Herr 11-1-1962, 3. Katedraleko benefiziadu, musika-irakasle ta organu-jotzaille. Alzola Atalak 127. Organu jotzaille barria etorri zan elizara. Etxabu Kontu 49. Clement izana da, luzaz, musika erakasle, eta organa-joile Mauleko elizan. Larre ArtzainE 149.

organo(-)jotzaile 113: Aizu 2, Argia 5, Berria 59, DiarioVasco 18, EiTB 19, Elkar, UEU, Uztarria 8; organo(-)jole 30: Argia, Berria 3, DiarioVasco 16, EiTB, Elkar, Goiena, HABE 2, Karmel 2, Uztarria 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

organo(-)jotzaile 20: Berria 15, Felipe Juaristi 3, Anjel Lertxundi, Aritz Gorrotxategi; organo(-)jole 7: Berria, Irene Aldasoro 2, Pello Zabala, Xabier Amuriza, Arantxa Iturbe, Daniel Landart.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa organo sarreran.

organo1
iz. Izaki bizietan, betekizun jakin bat duen zatia. Bihotza da odola gorputz osora bidaltzen duen organoa. Ikusmenaren organoa. Ahoa, mintzoaren organo gisa hartua.
organo2
iz. Musika-tresna handia, hauspoen bidez haize ematen zaien hodiez osatua, teklatu baten edo gehiagoren laguntzaz jotzen dena. Organoa jo. Organo kontzertua. || Organo elektronikoa.
organo3
iz. Erakunde edo kideko baten zatia edo atala, betekizun jakin bat duena. Elkarteak hiru organo izango ditu: Zuzendaritza Kontseilua, Aholkularitza Batzordea eta Zuzendaritza Taldea. Osoko Bilkura da eztabaidagunearen erabaki organoa. Atzo prentsa oharra plazaratu zuen Bigarren Hezkuntzako Institutuko Organo Gorenak. Udalen ordezkaritza organoetako ordezkariak udal bakoitzak izendatuko ditu.
organogile
iz. Ogibidez organoak egiten edo konpontzen dituen pertsona. Euskal Herriko organoei eta euskal organogileei buruz dauden lanak.

Aztergaia: organogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

organoleptiko
adj. biol. Zentzumenen bidez hauteman daitekeena. Enologo frantziarrak haritzak ardo onduari eransten zion kalitate eta ezaugarri organoleptiko apartez jabetu ziren.

Aztergaia: organoleptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): organoleptiko 103: Elhuyar 2 (adib.: “beren propietateei eta kalitate-ezaugarriei eusteaz gainera, ezaugarri organoleptikoei ia bere horretan eutsi zietela produktuek”), Consumer 89 (adib.: “Gantz-proportzio urriegiak urdaiazpikoaren kalitate organoleptikoa (zaporea, usaina, ukitua...) murritz dezake”), Berria 4 (adib.: “Finoaren kasuan ere, legamia geruzaren garapenak ardoaren oxidazioa eragotziko du ontze prozesu osoan, eta, era berean, ezaugarri organoleptiko bereziak emango dizkio ardoari”), EiTB 8 (adib.: “Ikuspegi organoleptikoan eta analitikoan oinarriturik, botilako sagardoa baloratzea, saritzea eta sustatzea dira lehiaketaren helburu nagusiak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: organoleptiko 3, Edorta Agirre (adib.: “Lehortze-sistema tradizionalen aldean metodo hau garesti samarra bada ere, kalitate hobeko produktuak ekoizten ditu: tenperatura altuegirik baliatzen ez denez, galera nutrizional eta organoleptikoak dezente urritzen baitira”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es organoléptico / fr organoleptique: Elhuyar: (Biol.) organoleptiko / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: organoleptiko / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

organulu
iz. biol. Organo oso txikia. Zelula bizietan, nukleoa eta beste zenbait organulu, mikroskopio optikoa erabiliz ikus daitezke.

Aztergaia: organulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2005-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u: -ulu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

orgari
iz. Orga-gidaria. Ik. orgazain.

Aztergaia: orgari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-zain.

orgasmo
iz. Sexu atseginaren goien unea. Orgasmo batek astindu zuen, kanpo eta barren. Orgasmoa izan ondoren, lasaitasuna eta baretasuna datoz.

Aztergaia: orgasmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orgatara
iz. Ipar. Orga baten edukia. Ik. orga 2. Orgatara bat lur. Hamar orgatara egur.

Aztergaia: orgatara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

orgataraka.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tara.

orgataraka
adb. Kopuru handian. Ik. gurdika. Batzuetan, ele ederrak orgataraka, araberako urratsak titare baten bete! Orgataraka daramatzate gorputzak.

Aztergaia: orgataraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orga sarrerari dagokion azpisarrera.

orgategi
iz. Orgak gordetzen diren tokia. Ostatu gehienek behealdean izaten zuten orgategia.

Aztergaia: orgategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orgatila
iz. Orga txikia; eskorga. Ik. orgatxo. Supermerkatuetako orgatila plastikozko poltsaz betea.

Aztergaia: orgatila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "orgatila = carretilla".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira orgatxo eta eskorga.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Sartzea proposatzen dut: orgatila, bestelako gehiketarik gabe. || Inguruan, adierazteko kontzeptu ugari ditugulako: carretilla, carro (de compra), carreta, carrito...

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

orgatxo
iz. Orga txikia; eskorga. Eskaleak mantaz estaliriko orgatxo zikin bat zeraman arrastaka.

Aztergaia: orgatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

orgazain
iz. Ipar. Orga-gidaria. Orgazainek beren zigorrak astintzen zituzten.

Aztergaia: orgazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

orgia
1 iz. Bakoren ohoretan Erroman egiten ziren jaiak.
2 iz. Gehiegikeriak egiten diren jaia. Ez zuen hainbesteko indarrik, behinola bezala, gaueko orgietan plazer hartzeko.

Aztergaia: orgia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

oriatar
1 adj. Oriakoa, Oriari dagokiona.
2 iz. Oriako herritarra.
orientabide
iz. Bidea aurkitzen lagun dezakeen argibidea; erabaki zuzena hartzen edo behar bezala jokatzen lagun dezakeen argibidea. Ariketa hauek orientabide hutsak dira.

Aztergaia: orientabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

orientagarri
1 adj. Orientabide gisa balio duena. Ik. orientatzaile. Eskema orientagarri orokor bat bakarrik eman dute.
2 adj. Orienta daitekeena. Aurrealdean orientagarria zen gurpil bat zuen bizikletak eta atzealdean pedalei lotuta zegoen gurpil handiago bat.

Aztergaia: orientagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orientagarri 10: J. Erzibengoa 2 (adib., "Orientagarriak dira gehienetan irakasleentzat"), Aste Santua 1983 ("Meza-liburuak zati bakoitzari ezarri dizkion oarpenak gaiaz aberatsak eta orientagarriak dira"), BalioUrritu 1984 ("aldagai-egitura finko bat hartu da oinarri orientagarri bezala"), EHAA 1989-1990 4 (adib., "Frontoiaren kokapena zehaztea, hala nola bere ezaugarri formalak, ordenaketa planoetan adierazitako lerrokaduren izaera orientagarria dutela kontutan hartuz", "gainerako antolaketa orientagarria izanik", "2. sektorean espreski adieraztea marraztutako antolaketa orientagarria dela"), TeknolMekan 2 ("harri-mota ezberdinentzako periferi abiaduren zenbait balio orientagarri metro segundotan adierazita agertzen da", "Beraz balio hauek orientagarri gisa bakarrik erabil daitezke"); orientatibo 3: EuskararenProgr 1981eta 1982 ("Programakuntza honetan agertzen den hiztegi-zerrenda ez da izango derrigorrez jarraitu behar dena, orientatiboa baizik", "Azkenik beste hau ere esan behar dugu: hemen proposatzen diren gaiak, edukiak, errekurtsoak... orientatiboak direla"), K. Igea ("Gidoiak orientatiboak dira bakarrik, beraz irekiak"); orientatzaile 8: BalioUrritu 1984 ("Zerbitzuen sailkapen-erizpidea orientatzailea da bakarrik, beraietariko askok balio askotako funtzioak izan eta burutzen bait dituzte"), GAO 1990-1993 3 ("Lotesletzat hartu beharko da, bere izaera balioesle, orientatzaile, gomendatzaile edo ez-loteslearen berri ematea gaineratzen ez zaion zehaztapen oro", "Dokumentazio grafikoak, bere eskala eta doitasun maila dela eta, nahitaez orientatzaileak diren eskemak biltzen ditu", "Ezarritako zenbateko hori, hala ere, orientatzailea da ez mugatzailea"), B. Urkizu 2 ("Orientatzaileak, bestalde, badu galdera-zerrenda bat, ahozko frogaren oinarri izan daitekeena", "Irakasle orientatzaileak zertzen du"), Axelko ("garai egokia dirudi ikasleen egoera aztertzeko eta horren arabera aholku orientatzaile batzuk emateko"), HezkSaila Batx 1994 ("Batxilergoa izaera bakarreko eta helburu bikoitzeko -bata hezitzailea [amaierakoa eta oinarrizkoa] eta bestea propedeutikoa [prestatzailea eta orientatzailea]- hezkuntz-etapa gisa planteatzen bada...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orientagarri : AB38 16 ('orientable'), HiztEn, Euskalterm 4 ('orientable' 3, 'orientativo' 1); orientatibo : AB38 2 ('orientativo'), Euskalterm 2 ('orientativo'); orientatzaile : AB38 1 ('orientador'), HiztEn, Euskalterm 1 ('orientador') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orientagarri : HiruMila (orientativo, va; orientador, ra), ElhHizt (orientable); orientatzaile : HiruMila (orientador, ra), ElhHizt (orientador, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

orientalismo
1 iz. Ekialdeko kultura eta ohituren azterketa eta ezagutza. Orientalismoaz diharduten liburuak irakurtzea interesgarria litzateke.
2 iz. Ekialdeko gauzekiko zaletasuna. Europan, batzuek orientalismora jo zuten. Pierre Lotiren ospea Lehen Mundu Gerraz geroztik aski gutxitu zen, exotismoaren eta orientalismoaren bolada joan zenean.

Aztergaia: orientalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu orientalismo, orientalista formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orientalismo 3, Orientalismoak (adib.: "Edward W. Said profesore palestinarrak orientalismoa aztertu du kultur optika batetik"); orientalista 3: UnescoAlb 1990 ("Bergson-en ikaslea ere izan zen College de Francen, Lévy-Bruhl soziologoarena eta Massignon orientalistarena"), Orientalismoak ("Saidek joan den mende amaierako europar kulturak bultzatu zuen arte produkzio "orientalista" eskergara jotzen du"), I. Arrigain ("W. Jones orientalista ingelesak ordurako azaldua zuen arazo hori"); orientalizatu 1, Orientalismoak ("Ekialdea eta ekialdekotasuna are gehiago orientalizatuz, amildegi sakon bat ireki zen Mendebaldeko eta Ekialdeko ustezko kultur nortasunen artean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orientalismo : AB50 1, HiztEn; orientalista : HiztEn, LurE // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orientalismo : ElhHizt, HiruMila; orientalista : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

orientalismo, orientalista / orientalisme, orientaliste formen ordainak: orientalismo , orientalista : HiztHand, ElhHizt, HiruMila; sortaldezale : Casve FE (eta sortaldezalegoa), HaizeG FB, PMuj DCV (sortalde-zale) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): orientalisme, orientaliste; en (Collins): orientalism, orientalist; it (S. Carbonell): studio o conoscenza della civiltà, costumi e lingue orientali, predilezione per le cose d'Oriente, carattere orientale, orientalista; de (Langenscheidts): orientaslisches Wesen, 1 Hang zum Orientalischen, 3 Orientalistik; orientalistisch, Orientalist.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

orientalista
iz. Ekialdeko kultura eta hizkuntzak aztertzen dituen pertsona. Antoine Galland orientalista frantsesari zor diogu mundu berri exotiko horien zabalkundea.

Aztergaia: orientalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orientalista 3: UnescoAlb 1990 (“Bergson-en ikaslea ere izan zen College de Francen, Lévy-Bruhl soziologoarena eta Massignon orientalistarena; azken hau hala ere asko miresten zuelarik”), Orientalismoak (“Egungo egoeran sartzeko, Saidek joan den mende amaierako europar kulturak bultzatu zuen arte produkzio ‘orientalista’ eskergara jotzen du”), I. Arrigain (“W. Jones [1794] orientalista ingelesak ordurako azaldua zuen arazo hori”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

orientatu, orienta, orientatzen
da/du ad. Ostertzeko puntu nagusiekiko kokatu; norabide jakin batekiko kokatu. Itsasoan orientatzeko, iparrorratza erabiltzen da.

Aztergaia: orientatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

orientatu, orienta, orientatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

orientatu, orienta, orientatzen.

orientatzaile
adj. Orientabide gisa balio duena. Ik. orientagarri. Ezarritako zenbateko hori, hala ere, orientatzailea da, ez mugatzailea.

Aztergaia: orientatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

orientazio
iz. Orientatzea. Nik dagoeneko galdua dut burua eta orientazio zentzua.

Aztergaia: orientazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-pen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "sarrera honetan sar daiteke beharbada orientazio sen" (1996-08-20)

origami
iz. Paper zati bat tolestuz gauzen edo izakien irudiak egiteko teknika. Ondoren, origami tailerra egingo dute umeentzat, 7 Katu gaztetxean.

Aztergaia: origami

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL:Z10 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

papiroflexia forma aztertzean nazioartekoa dena jasotzea proposatu da.

original
1 adj. Jatorrizkoa. Argazkiak momentuan eskaneatu eta originala itzuliko dute.
2 adj./iz. Artelanez edo idazlanez mintzatuz, kopia, itzulpen edo imitazioa ez dena, jatorrizkoa, benetakoa. Originala eta kopiak.
3 adj. Beste ezer imitatzen ez duena, berezia eta berritzailea dena. Inolaz ere originala ez den lan akademikoak ez du balio handirik. Historiaren ikuspuntu hori ez zen oso originala.
[Oharra: bekatu originala/jatorrizko bekatua esapideen artean Euskaltzaindiak jatorrizko bekatua hobesten du].
Azpisarrerak

Aztergaia: original

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orijinal -j-z (berr)idatzia nagusi da, 112 ager. dituela: B: Cb CatV; JJMg BasEsc; Astar II; CatLlo; CatBus; Balad; G: Mb IArg I; Ub; Gco; AA; Lard; IE: Lç; Mat; EZ; Gç; ES; Ch; Añ CatAN; CatB; CatLuz; CatR; CatAe; Legaz; CatUlz; ZuAm: Tt Onsa; Bp; Mst; CatLan; Ip Hil; CatS; UNLilia; EB: Arti MaldanB; original 7 aldiz ageri da: G 1 (AA II) eta IE 6 (Harb; Hm; CatSal; Mde Pr); orixinal 5 aldiz, L (Dh; Jaur; MarIl); oriyinal behin (Mih).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orijinal , orijinalitate, orijinaltasun 35 aldiz azaldu dira, B 1 (A. Arejita) eta beste guztiak EB-EgAs (T. Castresana; J.A. Lakarra; E. Antxustegi; J. Azurmendi; A.S. Eskisabel; UZEI; Saioka 6; B. Oihartzabal; E. Zabala; J.J. Brunet; J.J. Uranga; Egin; B. Bakaikoa; J.M. Elexpuru; J. Sarasua; Ere; I. Acha; Euskal hizkuntza eta literatura. BBB 1; G. Garate; J.J. Gonzalo; Unesco-ren Albistaria; Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru-Instituzioen...); original , originalitate, originaltasun 30 aldiz: B 5 (B. Garitaonandia; J.M. Kortazar; Labayru Ikastegia), Z 1 (J.L. Davant), eta beste guztiak EB-EgAs (X. Kintana; G. Nazabal; I. Uria; J.M. Torrealdai; J.M. Lasagabaster; UZEI; J.M. Olanga; J.A. Agirre; J. Duoandikoetxea; I. Sarasola; B. Urkizu; I. Aizpuru; UEUko Fisika saila; La Voz de Euskadi; E.J.; G. Calico; Garaia; Historia eta gizarte-zientzien urtekaria. II. urtea; Hemen; Beltza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

original :DFrec 7; AB38 8; AB50 11; HiztEn; Euskalterm 9; originaltasun :HiztEn; Euskalterm 4; orijinal :DFrec 12; AB38 3; AB50 19; LurE; orijinalidade :DFrec 1; orijinalitate :AB38 1; orijinaltasun :DFrec 2; AB38 3; AB50 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: bekatu originala h. jatorrizko bekatua.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j: zaharra da formaz; baina adieraz? / -l(e): al(e).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

originaltasun
iz. Originala denaren nolakotasuna. Ikasle baten idazlanari ez zaio eskatzen ikertzaile batenari eskatzen zaion zorroztasuna, originaltasuna edo sakontasuna.

Aztergaia: originaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

orin
iz. Larruazaleko orban txikia, biribila eta ilunkara. Ik. orezta. Gorputzean orin edo orezta duen emakumea ez omen da sorgintzen.

Aztergaia: orin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orinal
iz. Heg. herr. Pixontzia. Ohetik jaiki eta orinala bete.

Aztergaia: orinal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 4. gaia; 41 lek. (B 20 / G 21).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

Forma baten adiera(k)

pixontzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: "Beran (Bortzirietan?), "tirriña" erraten dute bertako euskaldun eskolatu gabeek. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegian, terreina, terrina sarreraren barrenean. Zergatik ez erantsi Hiztegi Batuan? Terrein hitzaren bigarren adiera litzateke, edo, bestela, tirrin sarrera berria" (2009-01-12)

oriotar
1 adj. Oriokoa, Oriori dagokiona.
2 iz. Orioko herritarra.

Aztergaia: oriotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa [140. arauak emana du oriotar].

orisoaindar
1 adj. Orisoaingoa, Orisoaini dagokiona.
2 iz. Orisoaingo herritarra.
oritz
iz. Erditu berriaren lehen esnea. Oritzak ez du parerik aratxea hazteko.
orka
iz. Izurdearen familiako itsas ugaztun handia, bizkar hegal zorrotzekoa, gaina beltza eta azpia eta begi inguruak zuriak dituena (Orcinus orca). Ik. ezpalarta. Izurdeek eta orkek itsas azpian komunikatzeko erabiltzen dituzten soinuak entzun daitezke erakusketan.

Aztergaia: orka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

ik. Izendegia: orka; ezpalarta: Orcinus orca.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Orcinus orca.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Orcinus orca.

orkatila
iz. Zangoak eta oinak bat egiten duten tokian alde bietara nabarmentzen den irtengunea. Orkatila hautsi dut. Orkatila bihurritu. Orkatiletatik arrastaka burdin kateak.

Aztergaia: orkatila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orkatz
iz. Oreinaren familiako ugaztun hausnarkaria, hura baino txikiagoa, ile-gorrixka eta adar-txikia (Capreolus capreolus). Ik. basahuntz 2. Orkatz arra, emea. Orkatz lasterkaria. Orkatz bati behin hurbildu direnek badakite leher egiteko usain bat baduela.

Aztergaia: orkatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Capreolus capreolus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Capreolus capreolus.

orkestra
iz. Hainbat musika-tresna mota jotzen dituzten musikarien taldea. Orkestra txikia. Hirurogei kideko orkestra. Filadelfiako Orkestra Sinfonikoa. Piano eta orkestrarako kontzertua. Orkestra-zuzendaria.

Aztergaia: orkestra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
orkestra filarmoniko
iz. Orkestra sinfonikoa. (Garai batean musikari amateurrez osatua izan ohi zen; gaur egun zenbait orkestra sinfoniko izendatzeko erabiltzen da). Carnegie Hallen egin zuen estreinaldia hiriko orkestra filarmonikoarekin.

Aztergaia: orkestra filarmoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 88 “Joan den asteazkenean egin zuten lehiaketaren finala Iruñeko Gaiarre antzokian, eta Vladimir Spivakov Errusiako Orkestra Filarmoniko Nazionaleko zuzendaria aritu zen epaimahaiburu lanetan” (Berria) / EPG: 33 “Gergieven zuzendaritzapean Prokofieven 'romeo eta julieta' eskaini zuen atzo Rotterdamgo Orkestra filarmonikoak” (Berria), “Berlinen egin zituen ikasketak eta herriz herri bertako musika biltzeaz gainera ehunka lan idatzi zituen, munduko orkestra filarmoniko handietan ezagunak direnak” (Joxean Agirre) / ETC: 500 “Londresko Orkestra Filarmonikoak kontzertua eskainiko du gaur Antzoki Zaharrean, AEBetako zuzendari ospetsua buru duela” (Egunkaria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: orkestra filarmonikoa: orquesta filarmónica; Adorez: orkestra filarmonikoa: orquesta filarmónica; Labayru: Orkesta/Orkestra filarmonikoa: Orquesta filarmónica;

Bestelakoak

filarmoniko adj. Elkarte filarmonikoa: musika elkartea. Orkestra filarmonikoa: musika klasikoko orkestra handia.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa orkestra eta filarmoniko sarreretan.

orkestratu, orkestra/orkestratu, orkestratzen
du ad. mus. Musika-lan bat orkestrarako egokitu. Ravelek orkestratu zuen Mussorgskiren Erakusketa bateko margolanak piano obra.

Aztergaia: orkestratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

orkestratu, orkestra(tu), orkestratzen. du ad. Mus.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

orkestratu, orkestra(tu), orkestratzen.

orkestratze
iz. Musika-lan bat orkestrarako egokitzea. Moskuko Kontserbatorioko harmonia eta orkestratze irakaslea. Orkestratze lanak.

Aztergaia: orkestratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: orkestatze edo orkestratze / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

orkidea
iz. Landare hosto-bakuna, maiz mordoetan biltzen diren lore ikusgarriak ematen dituena; landare horren lorea (Orchidaceae fam.). Nola iraungo dit bizirik orkidea batek, kaktusak ere hil egiten zaizkit eta!

Aztergaia: orkidea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orkidea formak 2 ager. ditu: JAIraz Bizia ("orkideak, mota guztitakoak, ludian diran lili politenak"); Arti MaldanB ("Arrosa politak, krabelina-liliak, orkideak eta gardeni-begoniak, baratz honetan daude mila lore eder").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orkidea 7 aldiz agertu da, obra berean (F. Mendizabal: Oihaneko gauza harrigarriak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orki-landare:AB38 1; orkidazeo (fam. orchidaceae):HiztEn-LurE; Euskalterm 1; orkidea:LurE; orkideo (lorea): HiztEn; Euskalterm 1; orkideo (fam. orchidaceae): HiztEn; Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegiak "Fam. orchidaceae: orkideo" eman du (ikus azalpena 43. or.ko Generoz goitiko unitateak izeneko atalean).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fam. Orchidaceae.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Orchidaceae (fam.).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "orkideo nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

 - [E302]: Biologian erabiltzen diren transkripzio-arauek latinezko -eae, -aceae amaierei -eoak, azeoak amaierak eskaintzen dizkiete. Beraz, badirudi ordideoak edo orkidazeoak izan beharko lukeela familiaren izena. Beste kontu bat da lore bati (bakar bati, ez familiari) nola deitu behar zaion, orkidea edo orkideo. Orkidea jartzekotan, ordea, kontuan hartu biologian beste izen mordoa dagoela -ea, -aceae amaiera latinetatik eratorriak (esaterako, solanazeoak, gramineoak…). Hori argitu beharko litzateke, hiztegi teknikoan orkidea dotore horrek eragin okerra izan ez dezan. (2010-01-05)

orkoi
iz. Oinetakoak egiteko erabiltzen den oin itxurako pieza. Zapatak jantzi berrian hertsitzen du, baina apur bat erabiliz gero, moldatzen da, oinaren neurrira eta orkoira etortzen da.

Aztergaia: orkoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orkoiendar
1 adj. Orkoiengoa, Orkoieni dagokiona.
2 iz. Orkoiengo herritarra.
orkomenoar
1 adj. Orkomenokoa, Orkomenori dagokiona.
2 iz. Orkomenoko herritarra.

Aztergaia: orkomenoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Orkomeno / orkomenoar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

orkoro
iz. bizk. Erpurua. Gurutze hauek egin behar ditugu eskuineko eskuko orkoroarekin.

Aztergaia: orkoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'erpurua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

erpurua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez kentzea hobe" (1996-08-19)

orkume
iz. g. er. Oraren kumea. Ik. txakurkume.

Aztergaia: orkume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'oraren kumea'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zakurkumea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  orkume g.e. 'txakurkumea'. || definizio argiagoa delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (eta ikusiko da nola definitzen duen H1.1 lantaldeak).

orlegi
1 adj. Berdea. Zelai orlegiak.
2 iz. Kolore berdea. Dena orlegi biziz jantzia.

Aztergaia: orlegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

berde, orlegi, musker.

Euskaltzaindiaren Arauak

'berdea'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. berde.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean h. berde ezartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): ez da onartu. Sarrera bere horretan uztea erabaki da.

ormaiztegiar
1 adj. Ormaiztegikoa, Ormaiztegiri dagokiona.
2 iz. Ormaiztegiko herritarra.
ornamentu
iz. pl. erl. Apaizak elizkizunetan erabiltzen dituen jantziak; aldarea apaintzeko erabiltzen diren zapiak. Kasulla eta gainerako ornamentuak. Aldareko ornamentuak. Ornamentu sakratuak.

Aztergaia: ornamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'apaingarria' adierako 6, eta 'apaizaren edo aldareko jantzia' adierako 5; ornament(a) 4: JesBih ("Ez du guphidetsiko kongregazioneko aldarearen eta ornamenten arthatzeko hartu behar duen pena"), MarIl ("sarthu zen Karmesetako ordenan, Zeinaren ornament ederrenetarik bat bihurtu baitzen denbora laburrik artean"), Jaur ("halako moldez non khoroen ornamentik ederrena bihurtu baita"), JE Ber ("Orhoitmeneko iduk dezakegunik ez du deus, non ez den ornamentak bere tiretetan etzanak daduzkan armairu beltz, zabal, laburra"); ornamendu 3: Lç 2 ("gure menbro deshonestenek, ornamendu gehienik dute", "gutan honest diraden partek ornamendu beharrik eztute"), Jaur ("Harrek egiten du arimako saindutasuna eta gorphutzeko ornamendurik baliosena"); ornamentu (eta ) 4: Mercy ("Konfrariako behar diren ornamentü, argi eta beste gaizen egiteko eta fornitzeko, bakhoitzak emanen dü hamabi sos rezebieraztian"), Astar II ("Amarren primizijak Jaungoikuari berari emoten dakaz, nai Abade, edo Sazerdote, edo beste Elexgizonak artu daijezala, nai Elexa, altara, edo beste tresna, apaingarri, edo ornamentubak egiteko izan deitezala"), UskLiB ("Sen Grat Aphhezküpien uhuria eta ornamentia"), Ur Dial ("Beste ainbeste jazoten da elexako ornamentuakaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ornamentu : HiztEn, LurE, Euskalterm 4; ornamentu(zko) : Euskalterm 4 (ornamental) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ornamendu : HiruMila (1 decoro, atavío; 2 ornamental); ornamentu : ElhHizt (ornamento) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

Forma baten adiera(k)

elizkizunetako (apaizaren eta) jantzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

ornitologia
iz. Zoologiaren adarra, hegaztiak aztertzen dituena. Ornitologia ikerketak.

Aztergaia: ornitologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ornitologo
iz. Ornitologian aditua den pertsona. Costa Ricako ornitologoek 44 hegazti espezie berri aurkitu dituzte herrialdean.

Aztergaia: ornitologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-logo.

ornitorrinko
iz. Australiako ugaztun errulea, urlehortarra, mokoa gogorra eta hankak igeri egiteko prestatuak dituena (Ornithorrhynchus sp. ). Munduko ugaztunik xelebreena, ornitorrinkoa, mendiotako erreketan bizi da, ur hotz-hotzetan.

Aztergaia: ornitorrinko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ornithorrhynchus sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Ornithorrhynchus sp.

orno
iz. Bizkarrezurra osatzen duten hezurretako bakoitza. Orno bat hautsia du.

Aztergaia: orno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  orno-muin elkarketa sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): hurrengo itzulirako hobe.

orno muin, orno-muin
iz. Bizkarrezur muina. Ik. bizkar muin. Bizkarrezurrak orno-muina babesten du.
ornodun
1 adj. Ornoak dituena, hezurduraz hornitua. Animalia ornodunak.
2 iz. pl. Animalien saileko adar nagusia, bizkarrezurra duten mota guztiek osatua. Ornodunen bost klaseak: arrainak, narrastiak, anfibioak, hegaztiak eta ugaztunak.

Aztergaia: ornodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

ornogabe
1 adj. Ornorik ez duena, hezurduraz hornitu gabea. Animalia ornogabeak.
2 iz. pl. Animalien saileko adarra, bizkarrezurrik ez duten mota guztiek osatua. Intsektuak ornogabeak dira.

Aztergaia: ornogabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

oro
1 zenbtz. Guztiak. (Mugagabean erabiltzen da; adiera honetan, aditzarekiko komunztadura, batez ere singularrean egiten da). Ik. guzti 3. Gizon orok behar du hil eta salbatu. Enetzat ardi oro onak dira, zahar eta gazteak. Giputzei eta euskaldun orori. Bedeinkatua zara emazte ororen artean. Zeruan, lurrean eta leku orotan. Aldi eta alde orotako kristauak. Mundua gaiztakeria orotara emana baita. Begira nazazu bekatu orotarik. || (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Gizon den orok badaki.
2 zenbtz. (Artikulu plurala hartzen duen izen sintagma baten eskuinean). Gizonak oro etorri ziren. Lurreko lohiez mamituak daude lurreko gauzak oro. Ihesi joan direla ene gogoeta gaiztoak oro. Gorde behar genituenak oro gorde ez ditugularik. Ikasiak oro Jainkoaren zerbitzuko eman ditu. Haurrek orok ukatzen zuten. Hori uste zutenek orok. Gauzen ororen kreatzailea.
3 zenbtz. (Erakuslearen eskuinean). Eginbide horiek oro. Hauek oro, bada, zer dira? Horiek orok ez diokete onik egin haren osasunari. Haiei orori. Izan gaitezen zorigaitz horien ororen beldur. Herri horietan orotan. Horietarik orotarik zer ikasten dugu? Horiengatik orogatik zer da zuen pagua? Indar horietaz oroz baliatzen da. Ondasun horietaz oroz betetzen gaitu.
4 (Izenordain gisa, edo dagokion izen sintagma ezabaturik dela). Etxera joan ginen oro. Oro joanak dira zerura. Izuturik zeuzkala oro. Orok dakite hori. Errege, artzain eta soldadu, oro badoaz lasterrean. Saia gaitezen oro, Azkueren lana osatzen eta hobetzen. Utz itzazu oro eta edirenen dituzu oro. Jainko maiteak orori digula gau on! Ororen adiskidea dena ez da nehoren. Bakoitza beretzat, Jainkoa ororentzat. Hirurak orotan berdin baitira. Orotarik jaten eta orok on egiten. Erdarak orotarik hertsatzen duela. Fedezko gauzez kanpo, bertze oroz.
5 (Izen baten ezkerrean, indargarri gisa). Ik. dena 3. Oro bihotz da.
6 zenbtz. Guztia, osoa. (Izen sintagmak artikulu singularra hartzen duela). Zu zara ene ontasuna oro.
7 zenbtz. Guztia. (Izen soilaren eskuinean). Jainko Aita botere oro duenaren eskuinean.

Esaera zaharrak

Ardi bat doan lekutik, oro. Ez zaio eman oin orori oski gorri. Haritz eroriari orok egur. Oihan orotan otso bana. Ororen ardia otsoak jan. Ororen gogara egitea da gauza nekea. Orotan fida hadi, orotarik begira hadi. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen. Sabelak oro anai-arreba. Soinulariaren etxean, oro dantzari. Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena.

Aztergaia: oro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: oro har, ororen buruan, ororen gainetik, orotan gaindi, orotara, oroz gainetik.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: oroz gain, oroz lehen .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

oro har, orotara, ororen buruan, ororen gainetik, oroz gainetik, orotan gaindi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  ororen buru ere sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): ez da onartu forma nagusia ororen buruan delakoan.

oro har
Gehienak, ohikoenak, nabarmenenak kontuan izanik, axola gutxiko kontuak alde batera utzirik. Zortzi urte igaro ondoren, ez dut uste, oro har, eginahalaren arrakasta uka daitekeenik. Jokabide honek baditu bere alde onak eta ez hain onak: oro har, ordea, ez zait gaizki iruditzen. Oro har eta salbuespenak salbu.
Loturak

Aztergaia: oro har

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Erregulartasun sistematikoa
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " oro har / orohar: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper