Aurten, bi egunez egingo da 34. Idazleen Biltzarra, Pazko igande eta astelehenean.
Akademiak 17an aurkeztuko ditu bere azken lanak, goizeko 10:40tik hasita.
Tartean, Isabelle Echeverriak ondutako 'Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak'. Besteak beste, argitaratu gabeko bi antzerki-lan eskaintzen ditu liburuak.
Akademiak bere hiztegi berriaren nondik norakoak ere agertuko ditu Saran.
Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berria sinatu dute 2017rako, bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. "Agiri honek berresten du Gasteizko Udalarekin aspalditik daukagun harremana eta elkarrekin egin izan dugun lana", esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Udalak 63.000 euro emango dizkio Akademiari, urte osoan kultur zabalkunderako jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak egin ditzan.
2017an, aurrekoetan bezala, Gasteizko Toponimia bildumaren jarraipena izango da egiteko nagusia, eta zeregin horren garrantzia azpimarratu nahi izan du, gaur, Andres Urrutia euskaltzainburuak, "toponimia baita euskararen historia hobeto ezagutzeko gakoa eta giltza".
Gainera, Urrutiak aurreratu du aurten jardunaldiak antolatuko direla Arabako hiriburuan. Besteak beste, euskarak Araban bizi duen egoera aztertuko da jardunaldiotan.
Hitzarmenaren harira, Gorka Urtaran alkateak adierazi du Udalak lan egin behar duela hizkuntzaren sustapenean, "baita gizartearen eskubideak bermatzeko arloan ere”.
Guztira, 90.759 bisita izan ditu gure atari digitalak, otsailean baino 10.602 gehiago eta urtarrilean baino 23.552 gehiago.
Martxoan, Akademiaren webguneak jasotzen dituen bisitarien kopuruak gora egin du berriro. Aurreko hilabetean legez, martxoan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, luzaz: 190.484 bistaratze izan ditu (otsailean 179.153 bistaratze izan ziren, eta urtarrilean 168.901). Horrez gain, eta ohikoa denez, Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo du jendeak (81.230).
Bi egitasmo horien atzetik doaz Orotariko Euskal Hiztegia (44.278 bistaratze), Arauen atala (6.327) edo JAGONET kontsulta zerbitzua (6.007).
'Plazaberri' blogak ere gora egin du, 2.490 bistaratze izan dituela aurreko hilabetean (otsailean 2.290 izan ziren, eta urtarrilean 1.884).
Guztira 410.921 bistaratze izan ditu gure atari digitalak martxoan (otsailean, 386.197).
77 urte zituen Lizartzako euskaltzaleak, eta literaturaz gain, hiztegigintza eta toponimia landu zituen.
Bihar izango da enterrua, 19:00etan, Gros auzoko San Ignazio elizan (Donostian).
"Oker ez banago, 60ko hamarkadan ezagutu nuen lehen aldiz Charritton, Xabier Ugalde elorriarrarekin batera –Gurpidek bota zuen seminaristetariko bat izan zen–. Lapurdira joan nintzenekoa izan zen. Oroitzen naiz, nola hartu gintuen, zer abegiz tratatu gintuen Koldo Altzibar nire auzotar eta adiskide minak. Hegoaldeko batentzat, diktadurapean geundenentzat, beste mundu bat zen.