Bigarrenez, 70eko hamarkadan. Oraindik Franco bizi zela, Saint Amand Baionako elizan erretore zela eta, besteak beste, Telesforo Monzon han entzerratuta zegoela, nola joan ginen Lourdes nire emaztea eta biok Luzaidetik bueltan, Irundik zuzenean joan beharrean, Orduan, hobeto ezagutzeko aukera izan nuen. Jadanik. Euskaltzaindian lanean nengoen eta bera euskaltzain urgazlea zen. Akademiaz ere luzaz hitz egin genuen. Nola erakundea berriztatzen genbiltzan, eta, batez ere, Iparraldeko euskaltzainez zehazki informatu ninduen.
Geroztik, Juanjo Zearreta, nire lankide trebea eta biok joan ginen, Euskaltzaindiko bere sarrera eratzeko. Oroitzen naiz nolako gela estuan izan zen, jendea gainezka baitzegoen; bai eta haren hitz-jarioa ere. Ez bakarrik, ohi bezala, bere aurrekoa laudatzeko, Piarres Lafitte euskaltzaina, hain zuzen, baizik eta zehazki eman zituen xehetasunez.
Baionako Euskaltzaindiaren ordezkaritza atontzen elkarrekin aritu ginen. Ez zen lan erraza izan, kontuan izanik, besteak beste, hango agintarien euskaltzaletasun eskasa. Lapurdiko hiriburuko Thiers karrikatik oraingo Gazteluberriraino, kalbario handia jasan behar izan zuten Jean Haritschelharrek eta Piarresek.
Erretiroa hartu nuenean, euskaltzain oso mailara sartu ninduten. Ia aho batez izan zen, bi boto zuri bakarrik. Ez Charrittonena, ordea. Han egon zen, Gerediagako Salbadore ermitan, non egin nuen sarrera hitzaldia.
Charritton ez zen gizon erraza. Pertsonaia zen eta pertsonaia gehienak bezala, batzuetan konplikatua, baina bai jakintsua. Gogoan dut beti haren esaldietariko bat "Frantzia, beti, geografia historiaren kontra". Errepublikari buruz oso aditua zen, ez bakarrik Euskal Herriaz.
Luzaz jardungo nuke Piarres Charrittonez, zenbait pasadizoz eta bestez. Gaurkoz besterik ez".
Jose Luis Lizundia Askondo (euskaltzain emeritua)
Charritton, gizon jakintsua
"Oker ez banago, 60ko hamarkadan ezagutu nuen lehen aldiz Charritton, Xabier Ugalde elorriarrarekin batera –Gurpidek bota zuen seminaristetariko bat izan zen–. Lapurdira joan nintzenekoa izan zen. Oroitzen naiz, nola hartu gintuen, zer abegiz tratatu gintuen Koldo Altzibar nire auzotar eta adiskide minak. Hegoaldeko batentzat, diktadurapean geundenentzat, beste mundu bat zen.
Idatzi iruzkina