Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak urtebeterako luzatu dute 2008tik hona indarrean dagoen erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena.
Horrela, Bilboko Udalak 35.500 euroko urteko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari, Bilbon euskal literaturaren ikaskuntza sakona bultzatu eta euskararen erabilera sustatzeko.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea: "Bilbok eta euskarak elkarren eskutik joan behar dute, gure helburua Bilbo euskaldunago bat lortzea baita".
Andres Urrutia euskaltzainburua: "Badakigu Udalaren konplizitatea daukagula, eta Udalak jakin behar du gurea ere baduela, hiriko beste eragileekin batera, bion artean aurrera eraman dezakegulako euskara eta euskal kulturaren sustatzea Bizkaiko hiriburuan".
Pasa den larunbatean, Euskararen Lagunak elkarteak Euskararen Eguna ospatu zuen Miranda Argan, Nafarroan.
Hainbat ekitaldiren artean, ipuin laburren sariketa antolatu zuten, eta Euskaltzaindiak liburu sorta batzuk eman zizkien antolatzaileei, sariketaren irabazleen artean opari moduan banatzeko.
Adierazpen izendatzaileen deklinabidea (183. araua) argitaratu du Euskaltzaindiak.
Leku-izenak edo pertsona-izenak ez diren izen(dapen) berezi asko daude, halakoez inguratuta gaude. Eta halakoak nola deklinatu argitzeko prestatu du araua Akademiak.
Arauan luze eta zabal aztertzen dira horrelako izen(dapen)ak, eta deklinatzeko irizpideak zehazten. Asmo didaktikoz egina dago; horregatik, adibide ugari ematen dira.
Deskribapen zabal eta xeheaz gainera, arauaren azken atalean laburbildurik ematen da aurreko ataletan zabalago landutako guztia.
Exonomastika batzordea
Iruñeko alkatearekin egon da 'Plazaberri', Udal gobernu berriak euskararen alorrean ezarritako aldaketak ezagutu eta, bide batez, etorkizuneko asmoei buruz hitz egiteko. Historialari, irakasle eta politikari nafarrak gogotsu hartu du erronka, eta aitortu du egunero saiatzen dela "iruindar guztien alkatea izaten".
Beste adierazpen batzuk:
"Iruñean, biztanleriaren %37,6k du euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrera".
"Euskarazko udal kultur eskaintza bikoiztu egin da".
"Giro mediatikoak ez du gobernuaren lana baldintzatzen, nahiz eta egia den eragina baduela eta, sarritan, egiten dugun lanean baino, aspektu periferikoetan zentratzen dela eztabaida publikoa".
"Aukerak zabaltzea ezin da inposizioa izan".
"Euskaltzaindia euskararen garapen eta babeserako dugun tresna garrantzitsuenetakoa da".
Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan egongo da, bihartik hasi eta ekainaren 11 bitarte. Azoka honetan, liburu guztiek izango dute deskontua: %10ekoa, hain zuzen.
Hona hemen Akademiak salgai jarriko dituen lanetako batzuk: 'Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bigarren argitaraldia'; 'Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa'; 'Piarres Larzabalen antzerkigintza (1950-1982)'; 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II'; 'Euskal literaturaren Antologia 1. Erdi Arotik Errenazimentura'; edo Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri'-ren edizio berrikusia.