Erdi Aroko pertsona-izenak araua, 181.a, argitaratu du Euskaltzaindiak
Irizpideak zehazteaz gainera, guztira 211 pertsona-izen ageri dira 181. arauan, bi sailetan banatuak:
1- Europako lurralde kristauetako pertsona-izen nagusiak, hala nola Gilen Ockhamgoa, Boccaccio, Joan Beldurgabea, Marco Polo edo Urraka.
2- Kristandadearen eremuaz kanpoko pertsona-izenak (musulmanak, juduak eta turko-mongolak), hala nola Al-Khwarizmi, Almanzor/Al-Mansur, Avizena/Ibn Sina, Mahoma/Mahomet/Muhammad, Yehuda Halevi edo Gengis Khan.
Pertsona-izen historikoez gainera, 'Mila gau eta bat gehiago' obrako zenbait pertsonaiaren izenak ere sartu dira zerrendan, hala nola Aladin eta Xeherezade, bai eta literatura arturikoan ageri pertsonaia nagusiak ere, hala nola Lantzelot Aintzirakoa, Ginebra, Pertzeval/Presebal edo Mahai Biribileko zaldunak.
Bestalde, pertsona-izena ez bada ere, Ala/Allah jainko-izena ere sartu da zerrendan, erabilera-maiztasun handiko izena baita.
Xabier Kintana eta Alfontso Mujika