Helsinkiko Unibertsitateak Contextualizing Historical Lexicology kongresua antolatu du maiatzean, etimologian eta hiztegigintzan ari diren ikertzaileen topaleku izan dela hiru egunez (15etik 17ra) Finlandiako hiriburua.
Bertan egon da Euskaltzaindia, eta 'Basque etymological studies: loanwords, roots and a new etymological dictionary' izeneko hitzaldia aurkeztu dute Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa proiektuko teknikari Julen Manterolak eta Joseba Lakarra euskaltzainak.
Kongresu hau parada bikaina izan da hizkuntza indoeuroparrez bestelako tradizioetan jorratutako metodoak eta izandako arazoak hobeki ezagutzeko, eta, bide batez, fino-ugrierazko ikasketan erreferente diren Janne Saarikivi, Petri Kallio eta haien inguruko ikasle eta ikertzaile espezialistak ezagutzeko, etorkizun oparoko elkarlanaren oinarriak ezarriz.
Mintegia Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egingo da, goiz osoa hartuko duela (09:45-13:30).
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatu dute jardunaldia, elkarlanean.
Izena emateko: 944056450 (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urtero antolatzen dituen ikastaroen barruan, euskara gaitasuna lantzeko tailerra eskainiko du Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko lantaldeko buruak, Christian 'Antton' Harignordoguy AEKko irakaslearekin batera.
Bost orduko tailer hau Baionan egingo da, uztailaren 6an, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan.
Izen-ematea: ekainaren 30a baino lehen.
Honako hauek dira ikastaroaren helburuak: Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea; hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea; erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea; eta Euskaltzaindiaren Hiztegia ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
Unibertsitateko irakaslanarekin lotutako askotariko liburuz eta materialez osatua dago dohaintza; horrez gain, berak argitaratutako eta bildutako artikuluak ere utzi dizkio Akademiari, hori dena aztertu, katalogatu eta behin-betiko zerrenda egin dezan.
Aldi berri hau babestuko duten erakundeen artean izango da Euskaltzaindia.
Guztira, 43 bertsolarik parte hartuko dute; besteak beste, Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok.