Back to Leizarraga arrakastatsuaren ostean, saiakera berri bat plazaratu du Kepa Altonaga irakasle eta euskaltzain urgazleak, Pamiela argitaletxearekin: Patagoniara Hazparnen barrena.
"Ahalegindu naiz liburu atsegin eta 'intrigagarria' egiten", esan du egileak.
Isabelle Echeverriak ‘Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak’ ikerlana ondu du. Lan honetan, azkaindarraren obra sakonki aztertu du, eta, opari gisa, argitaratu gabe zeuden bi lan sartu ditu liburuan.
Echeverriak Larzabalen (Azkaine, Lapurdi, 1915- Ziburu, 1988) gogo eta jardun “berritzailea” azpimarratu du ikerlan mamitsu honetan, eta gogoratu du haren lanek euskal antzerkigintzari emandako guztia: “Gauza asko eman zizkion, baina, batez ere, gogoetarako plaza bihurtu zuen antzerkia, eta modernitate puntu bat erantsi zion, gai politikoak eta sozialak garatuz”.
Oraintsu zendu zen Piarres Charritton euskaltzain emerituak aspaldi eginiko bilketa lana osatzen du ikerlan berri honek.
Gainera, Bartzelonako Reial Acadèmia de Bones Lletres-eko kide izendatu berri dute Tarragonako filologoa; etzi egingo den ekitaldian onartuko dute, modu ofizialean.
Isabelle Echeverriak ‘Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak’ ikerlana aurkeztu du, gaur, Saran egin den 34. Idazleen Biltzarrean. Lan honetan, azkaindarraren obra oparoa aztertu du, argitaratu gabe zeuden bi lan gehitu dituela.
Echeverriak Larzabalen lana goraipatu du jendaurrean, haren gogo eta jardun “berritzailea”, eta gogoratu du Piarres Larzabalen (Azkaine, Lapurdi, 1915- Ziburu, 1988) lanek euskal antzerkigintzari emandako guztia: “Gauza asko eman zizkion, baina, batez ere, gogoetarako plaza bihurtu zuen antzerkia, eta modernitate puntu bat erantsi zion, gai politikoak eta sozialak garatuz”.
(Kruzeta, Urrutia, Bergè eta Echeverria, gaur, Idazleen Biltzarrean)
Aurten, bi egunez egingo da 34. Idazleen Biltzarra, hain zuzen, Pazko igande eta astelehenean. Eta, urtero legez, Sarako polikiroldegian izango da Euskaltzaindia. Aldi honetan, 17an aurkeztuko ditu bere azken lanak, goiz partean (10:40).
Batetik, Isabelle Echeverriak ondutako 'Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak' liburua agertuko du jendaurrean Akademiak. Lartzabalen antzerkigintza sakonetik aztertzeaz gain, argitaratu gabeko bi antzerki-lan eskaintzen ditu liburu mardulak. Bestetik, Euskaltzaindiak bere hiztegi berriaren nondik norakoak aletuko ditu Saran.
Amaitzeko, 12:00etan, omenaldi bateratua egingo zaie azken hilabeteotan zendutako Piarres Charritton euskaltzain emerituari, Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzainari eta Hasier Etxeberria kazetariari.
- Euskaltzaindiak Piarres Lartzabalen antzerkigintza aztertzen duen lana aurkeztuko du Sarako Biltzarrean
- "Aurten, jardunaldiak antolatuko ditugu Gasteizen"
- Otsailarekin konparatuz, 10.000 bisita gehiago izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak martxoan
- Luis Mari Mujika idazle, filologo eta euskaltzain urgazlea hil da