Euskaltzaindiak Piarres Lartzabalen antzerkigintza aztertzen duen lana aurkeztuko du Sarako Biltzarrean
Aurten, bi egunez egingo da 34. Idazleen Biltzarra, Pazko igande eta astelehenean.
Akademiak 17an aurkeztuko ditu bere azken lanak, goizeko 10:40tik hasita.
Tartean, Isabelle Echeverriak ondutako 'Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak'. Besteak beste, argitaratu gabeko bi antzerki-lan eskaintzen ditu liburuak.
Akademiak bere hiztegi berriaren nondik norakoak ere agertuko ditu Saran.
Idatzi iruzkina