Filologian doktore egin zen eta EHUk Donostian daukan Irakasle Eskolan hainbat urte eman zituen. 1990eko hamarkada erdi aldera 'Egan' literatur aldizkariaren koordinatzaile lanak egiten hasi zen. Literaturaren azterketan nabarmendu zen, besteak beste. 1965az geroztik zen euskaltzain urgazle.
Mujika literatur zalea zen, baina hiztegigintza eta toponimia ere landu zituen, Euskal Herriko toki-izenei buruz 18 liburu plazaratu zituela 80ko hamarkadan ('Euskal toponimiazko materialeak'). Beranduago, 'Iparraldeko toponimia' argitaratu zuen (Hiria, 2005).
Hainbat literatur sari lortu zituen Mujikak bere garaian; tartean, Kritikaren saria ('Hitzak ebakitzean'; Lizardi olerki saria ('Aire neurtuak'); Txomin Agirre eleberri saria (bi aldiz: 'Loitzu herrian uda partean' eta 'Hiru egun Larburun'); Irun Hiria poesia saria ('Nire soneto beroak'); eta Irun Hiria eleberri saria ('Bidean ihes').
Filologia eta azterketa literarioko liburuei dagokienez, 1982an 'Latina eta erromanikoaren eragina euskaran' (Sendoa) publikatu zuen; 1983an, 'Lizardiren lirika bideak' (Haranburu); 1984an, 'Miranderen poesigintza'; eta 1985ean, ostera, 'Euskal lirika tradizionala'.
Luis Mari Mujika idazle, filologo eta euskaltzain urgazlea hil da
77 urte zituen Lizartzako euskaltzaleak, eta literaturaz gain, hiztegigintza eta toponimia landu zituen.
Bihar izango da enterrua, 19:00etan, Gros auzoko San Ignazio elizan (Donostian).
Idatzi iruzkina