Otsailarekin konparatuz, 10.000 bisita gehiago izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak martxoan
Guztira, 90.759 bisita izan ditu gure atari digitalak, otsailean baino 10.602 gehiago eta urtarrilean baino 23.552 gehiago.
Martxoan, Akademiaren webguneak jasotzen dituen bisitarien kopuruak gora egin du berriro. Aurreko hilabetean legez, martxoan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, luzaz: 190.484 bistaratze izan ditu (otsailean 179.153 bistaratze izan ziren, eta urtarrilean 168.901). Horrez gain, eta ohikoa denez, Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo du jendeak (81.230).
Bi egitasmo horien atzetik doaz Orotariko Euskal Hiztegia (44.278 bistaratze), Arauen atala (6.327) edo JAGONET kontsulta zerbitzua (6.007).
'Plazaberri' blogak ere gora egin du, 2.490 bistaratze izan dituela aurreko hilabetean (otsailean 2.290 izan ziren, eta urtarrilean 1.884).
Guztira 410.921 bistaratze izan ditu gure atari digitalak martxoan (otsailean, 386.197).