Gaur, martxoaren 22a eta Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, 2016ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dira. Sari-emate ekitaldian egon dira Andres Urrutia euskaltzainburua eta Gorka Martínez BBK Fundazioko burua. Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.
Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Hauek izan dira aurtengo epaimahaiko kideak:
A mailan: Miren Billelabeitia, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni.
B mailan: Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta.
Beste behin, epaileek lanen kalitatea azpimarratu dute, baina, horrez gain, idazle gazteek berritzaile izateko duten gogoa ere nabarmendu dute. Gainera, 2016an bikoiztu egin da partaidetza. 2015ean 88 ikasle baziren, 2016an 175 lagunek parte hartu dute literatur lehiaketa ospetsuan.
Hona hemen irabazleen izenak, mailaz maila:
A MAILAKO sariak
Narrazioaren alorrean:
-Lehen saria: 'Paradisuan, bihotza erdibituta'. Egilea: Lohizune Telletxea Delgado (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Leire Lekuona.
-Bigarren saria: 'Slamino'. Egilea: Mahalia Resampa (Ziburu, Lapurdi). Piarres Larzabal ikastetxea. Irakaslea: Mathilde Etchart.
-Hirugarren saria: 'Klabe ezkutua'. Egilea: Olatz Senar Usandizaga (Irun, Gipuzkoa). Txingudi ikastola. Irakaslea: Olatz Mitxelena.
Olerkiaren alorrean:
-Lehen saria: 'Zure beharra'. Egilea: Izar Arronategi Mugeta (Gernika-Lumo, Bizkaia). Seber Altube ikastola. Irakaslea: Jaime Bilbao Ibarra.
-Bigarren saria: 'Itsasoa'. Egilea: Libe Gargallo Eizagirre (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.
-Hirugarren saria: 'Dirudienez'. Egilea: Asier Morillo Alberdi (Azpeitia, Gipuzkoa). Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua.
-Aipamena: 'Muxu gaziak'. Egilea: Elene Etxaniz Uribe (Ondarroa, Bizkaia). Zubi zahar ikastola. Irakaslea: Noemi Uribe Aranburu.
B MAILAko sariak:
Narrazioaren alorrean:
-Lehen saria: 'Lubiankan'. Egilea: Peru Amorrortu Barrenetxea (Gasteiz, Araba). Ekialde Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Deikunde Uriarte.
-Bigarren saria: 'Zu gabe'. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Ainhoa Iparragirre.
-Hirugarren saria: 'Bide zuzenetik oker'. Egilea: Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu, Nafarroa). Altsasuko Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Ekaitz Goikoetxea.
Olerkiaren alorrean:
-Lehen saria: 'Ezin izan nuen loratu'. Egilea: Lide Mikele Billelabeitia Uriarte (Mungia, Bizkaia). Mungiako Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Aurelio Erdozain.
-Bigarren saria: 'Nahi nuke, behar nuke'. Egilea: Anne Arrizabalaga Kortabarria (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Sohalge Arbelaitz Kortabarria.
-Hirugarren saria: 'Itsasoak sutu daitezke'. Egilea: Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu, Nafarroa). Altsasuko Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Ekaitz Goikoetxea.
Informazio gehigarria:
AZKUE SARIETARA AURKEZTUTAKO KOPURUAK
2009 – 219
2010 – 217
2011 – 157
2012 – 167
2013 – 173
2014 – 75
2015 – 88
2016 - 175