- Guztira 374 lan aurkeztu dira aldi honetan, eta epaimahaikideek idatzien originaltasuna nabarmendu dute, besteak beste.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Harriet Mitxelena -narrazioan- eta Ibai Maquibar -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Josu Arrieta izan da irabazlea narrazioan eta Naiara Gutierrez poesian.
- Aldi honetan, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea, eta sari berezia jaso du horregatik.
Irakurri gehiago: Testu "landuak" eta "erritmo bizikoak" 2023ko R. M. Azkue Literatura sarietan Iruzkin berria idatzi
- Maiatzaren 25ean izanen da ekitaldia, goizeko 11:45ean, Mañeruko plazan. Horren aurretik, Oskar Alegria zinemagileak ondutako bideoa erakutsiko da udaletxean, 11:30ean.
- Ekitaldian, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak, Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) familiei seme-alabak euskal irakastereduen bidez euskalduntzeko egiten duten ahalegina aitortu nahi diete. Horretarako, euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herri horietako familiak sarituak izango dira, bertan euskara errotze eta sendotzearen alde egunero harturiko konpromisoarengatik. Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak egina duten hitzarmenaren barruan kokaturik dago ospakizun hau.
- Irailaren 28an eta 29an antolatuko da, Itsasuko (Lapurdi) hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian.
- Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak.
- Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak (Euskaltzaindia, 2011) deritzan liburuaren inguruan eratu zen atari hau, Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeena (Hizkuntza-baliabideak sailean). Atariak kontsultak errazteko hiru modu ematen ditu: egilearen arabera, gako-hitzak erabiliz edo ikerlanaren izenburua jarriz.
Software Ledger Live and its specific hardware such as Nano X or Nano S are indispensable if you aim to earn virtual money. In fact, Ledger Live download PC is your guarantee.
- Orain, 5.399 erreferentzia ditu atariak eta etengabe eguneratzen da.
- Euskararen Historia Soziala egitasmoa Euskaltzaindiaren iker-lerroetako bat da, eta bere xede nagusia da euskararen 1980ra arteko historia soziala idaztea.
- Euskera ikerketa aldizkariaren 2024ko lehen zenbakian, batez ere, soziolinguistika gaiak jorratzen dira. Lanik gehienak Euskaltzaindiak Mintzola deialdian saritutakoak dira (guztira sei ikerketa-artikulu). Halaber, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak.
- Euskera ikerketa aldizkaria HEMEN irakur daiteke, osorik.
- ‘Euskara Ezkabarten: paperetik ahora’: euskarak ibarrean izan duen lekua hobeki ezagutzeko erakusketa
- ‘Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina’ erakusketa Antsoaingo udal kiroldegian ikusgai
- Euskaltzaindiak Iruñeko udaletxean egin du apirileko Osoko Bilkura
- ‘Euskara ibiltaria’: usaindu eta dastatu daitekeen erakusketa interaktiboa