Euskaltzaindiak Iruñeko udaletxean egin du apirileko Osoko Bilkura
- Joseba Asiron alkateak ongietorria eman die euskaltzainei. Asironek nabarmendu du aspalditikoa dela Udalaren eta Akademiaren arteko elkarlana, eta gogoratu du historian zehar Iruñean euskarak izan duen lekua, Joanes Etxeberriren esaldi famatua errepikatuz, hain zuzen, Iruñea dela euskaldun guztion hiriburua.
- Osoko Bilkuran honako gaiak jorratu dira: hiztegi arauemailea, euskara batuaren ortotipografia eta onomastika.
- Euskaltzaindiak 2021eko azaroaren 26an egin zuen azkenekoz Osoko Bilkura Iruñeko udaletxean.
Idatzi iruzkina