Euskara Ezkabarten: paperetik ahora erakusketa maiatzaren 26ra arte izanen da ikusgai, Ezkabarteko udal kiroldegiko sarreran.
Ezkabarte euskalduna izan da eta gaur egun ere halakoxea da. Erakusketa honek euskarak (Ezkabarteko mintzoak, zehazki) ibarrean izan duen presentzia ezagutzeko aukera emanen dio bisitariari, historian zehar utzi dizkigun lekukotasunen bidez.
Erakusketaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30etara. Larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara.